Espetxeak
2021/06/24 - 01:15
McAfee antibirusaren sortzailea hilda topatu dute Bartzelonako kartzela batean
2020ko urrian atxilotu zuten Bartzelonako aireportuan, Estatu Batuetan iruzur fiskala egitea leporatuta, eta estradizioaren zain zegoen.
2021/06/23 - 14:36
Carme Forcadell Wad-Raseko espetxetik irten da
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia izan da 12:00etan espetxetik ateratzen lehena.
2021/06/23 - 14:17
Junqueras, Cuixart, Sanchez, Romeva, Forn, Rull eta Turull irten dira Lledonersetik
Oriol Junqueras, Quim Forn, Josep Rull, Jordi Turull eta Raül Romeva, Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez Bartzelonako Lledonerseko kartzelatik atera dira indultua jaso ostean.
2021/06/23 - 09:10
Kataluniako preso independentistak gaur aterako dira kartzelatik
Bederatzi politikariak eguerdian utziko dituzte aske. Generalitateko ordezkariek harrera egingo diete espetxe-atarian.
2021/06/21 - 23:33
Preso independentistentzako indultuak babestu ditu Europako Kontseiluko Ganberak
Horrez gain, erbestean dauden politikariak, tartean Carles Puigdemont, estraditatzeko eskariak erretiratzeko eskatu du. Halaber, sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde egin du.
2021/06/16 - 13:31
Harriet Iragi Logroñora gerturatzearen aurkako helegitea onartu du Justiziak
Madrilgo Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du euskal presoa Castello II espetxetik Logroñora lekualdatzearen aurka Dignidad y Justicia elkarteak jarritako helegitea.
2021/06/11 - 20:51
Bi preso Euskal Herriratu eta beste bi hurbilduko dituzte
Pedro Cano Castello Ietik Logroñora eramango dute, eta Orkatz Gallastegi espetxe beretik Salamancara. Raul Fuentes El Duesotik Martutenera ekarriko dute, eta Gaizka Astorkizaga Madrildik Basaurira.
2021/06/10 - 14:26
Jaurlaritzak presoei neurri alternatiboak eskaintzea espero du Sarek
Espetxeen eskumena jaso ostean, Jaurlaritzak espetxe-politika humanista berri bat ezarriko duela uste du, egoera berriarekin bat etorriko dena.
2021/06/02 - 16:46
Espetxeetako osasunaren eskumena bere gain hartu du Nafarroak
Foru Erkidegoak bere gain hartuko ditu orain arte Espetxe Erakundeetako langileak ziren 10 pertsonen gastuak.
2021/05/30 - 22:51
Eusko Jaurlaritzak "preso bakoitzaren egoera" aztertuko duela azaldu du Jaime Tapiak
Jaime Tapiak, Eusko Jaurlaritzaren espetxetako aholkularia, Zaballa, Martutene eta Basauriko kartzelen gestioaz aritu da "Gaur Egun"en. Presoen egoerara egokitzeko asmoa agertu du.
2021/05/28 - 22:25
Espetxeetako Zuzendaritzak bi euskal preso hurbilduko dituela iragarri du
Jon Rubenach eta Asier Borrero presoak Kantabriako El Dueso espetxera eramango dituzte.
2021/05/26 - 14:26
"Preso eta erbesteratuak erabat aske geratzeko" konpromisoa azaldu du Aragonesek
Gobernuko 14 kontseilari berrien kargu hartze ekitaldian, "gatazka autodeterminazio eskubidea baliatuz" konpontzeko deia egin du Generalitateko presidenteak.
2021/05/25 - 22:07
ETAren jazarpena jasan zuten espetxeetako funtzionarioak aitortuko ditu Jaurlaritzak
Espetxeetako funtzionarioek pairatu zuten sufrimenduari eta indarkeriari buruzko ikerketa datorren urtean amaituta egongo dela espero du Eusko Jaurlaritzak.
2021/05/25 - 12:29
Eduardo Santos: "Osasunbideak kudeatuko du espetxeko osasun zerbitzua"
Datorren ekainaren 2an sinatuko da espetxeetako osasun zerbitzuen kudeaketaren eskualdatzea. Eduardo Santosen ustez, honek pertsonalaren falta konponduko du.
2021/05/23 - 15:32
Sare: "Euskal gizartearen bultzadari esker gaur itxaropenaz hitz egitea posible da"
Euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespen politika" aldatzeko "abagunea alferrik galdu" behar ez dela uste du Sare herritarrak.
2021/05/21 - 18:14
Espetxeetako Zuzendaritzak sei euskal presoren lekualdatzea iragarri du
Iker Olabarrieta eta Asier Arzallus Sevillatik Logroñoko espetxera eramango dituzte, eta Iratxe Yanez Asturiastik Zaballara.
2021/05/20 - 13:33
Gizon bat espetxeratu dute, Urnietan emakume bati labanaz mehatxu egitea egotzita
Emakumearengandik urruntzeko agindua ere urratu du. Etxebizitzan sartu eta bikotekide ohiari eta haren adin txikiko semeari mehatxu egin die.
2021/05/18 - 13:30
Jaime Tapia: "Gure erronka presoen % 40k zigorra erdi-askatasunean betetzea da"
Jaime Tapia Jaurlaritzaren espetxeetako aholkulariak adierazi duenez, "ez da bideragarria ordenamendu juridikoan ez dagoen zerbait egin ahal izatea" ETAko presoen inguruan.
2021/05/18 - 13:12
Tapia: ''Gure erronka presoen % 40k zigorra erdi-askatasunean betetzea da''
Jaime Tapia Jaurlaritzak espetxe gaietarako duen aholkulariak zehaztu du emakumeen kasuan, kopuru hori % 50 izatea nahi du Jaurlaritzak.
2021/05/17 - 12:50
Artolazabal: "Jaurlaritzak 'Aukerak' gizarteratze agentzia jarriko du martxan"
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak iragarri duenez, presoei gizarteratzea eta laneratzea errazteko beharrezkoak dituzten zerbitzuak eta baliabideak eskainiko dizkiete.