Espetxeak
2021/05/15 - 15:58
Artolazabal: "Espetxe politikak bizikidetzarako aktibo izan behar du"
Justizia sailburuaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak Euskadin aplikatu nahi duen ereduak "ez du legedi aldaketarik behar, irakurketa aurrerakoi eta birgizarteratzaile bat baizik".
2021/05/11 - 22:36
Hauek dira Euskadiko espetxeetan ezarri nahi den ereduaren oinarriak
28 orrialdeko dokumentua, hiru gako nagusirekin: bergizarteratzea, erdi askatasuneko erregimena eta emakume presoen egoera.
2021/05/11 - 13:36
Iñaki Subijana: "Alarma egoera luzatzeak murrizketen arazoa konponduko luke"
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan duenez, autonomia erkidegoek arau-argitasun arazo bat dute, eta, ondorioz, ezin diete argi berdea eman eskatu dituzten murrizketei.
2021/05/10 - 22:06
Sinatu dute EAEko kartzelen transferentzia
Dena den, Jaurlaritzak urriaren 1ean bereganatuko du kudeaketa. Iceta "pozik" agertu da esku aldaketa "legea betetzea" delako. Garamendik gogorarazi du, bestalde, ez dela "bidearen amaiera".
2021/05/10 - 16:18
EAEk bere gain hartu du espetxeen kudeaketa
Beste hiru eskumen ere jaso ditu gaur EAEk: errepideko garraioa, antolamendua eta kontrola; Jaurlaritzak ISSN kode bibliografikoa eman ahal izatea eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikina.
2021/05/10 - 12:26
Iceta: ''Presoei buruz erabakitzen jarraituko dutenak epaileak dira''
Miquel Icetak gogorarazi duenez, espetxeen eskumena EAEra pasatu ostean, presoen inguruko erabakiak, ETArenak barne, "espetxe-zaintzako epaileen esku" jarraituko dute.
2021/05/10 - 08:20
Gaur sinatuko da EAEko kartzelen transferentzia
Urriaren 1era arte ez dira, dena dela, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak izango. Une honetan 966 pertsona daude Martutenen, Basaurin eta Zaballan espetxeratuta.
2021/05/08 - 17:39
Atxa: ''Presoei ezartzen zaien salbuespeneko politika amaitzeko ordua da''
Izan Bidea ekimenaren baitan, Euskal Herri osoko 650 tontorretan presoen aldeko oihuak entzun dira. Bego Atxa Sareko eledunak esan duenez, "bada garaia salbuespeneko legedia atzean uzteko".
2021/05/08 - 16:09
Milaka herritar mendi gailurretara igo dira presoen eskubideen alde
Ekimenean, 300 herrik hartu dute parte eta, horrez gain, 1.500 pertsonak online egin dute bat.
2021/05/07 - 22:53
Lexuri Gallastegi eta Carlos Apeztegia presoak hurbilduko ditu Barne Ministerioak
Lexuri Gallastegi Zaragozako Zuerako espetxera eramango dute Almeriakotik. Eta Carlos Apeztegia Martuteneko espetxera, Iruñekotik.
2021/04/30 - 19:48
ETAko beste hiru preso lekualdatuko dituzte euskal espetxeetara eta gertukoetara
Mikel San Sebastian Murtziatik Soriara eramango dute; Irkus Badillo, Alacantetik Basaurira; eta Aurken Sola, Burgostik Iruñera.
2021/04/25 - 20:34
Aske geratu da Iñaki Arakama, 24 urteko espetxealdiaren ostean
Jada deseginda dagoen ETAko buruzagi historiko izandakoak 2013ko urrian bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Aurtengo otsailean lortu zuen bigarren gradua eta Zaballara (Araba) lekualdatzea.
2021/04/23 - 19:02
Bi preso hurbildu eta beste bi Euskal Herriratuko dituzte
Imanol Miner Granadako kartzelatik Dueñasera eramango dute. Unai Bilbao Granadatik Darocara lekualdatuko dute. Iñaki Bilbao Basauriko espetxera ekarriko dute, eta Mikel Arrieta, Martutenera.
2021/04/20 - 09:17
Espetxera bidali dituzte hilketa saiakeragatik Hernanin atxilotutako hirurak
Biktimak larri jarraitzen du Donostia Ospitalean. Antza denez, jipoitutako gizona eta ustezko erasotzaileak elkarrekin bizi ziren.
2021/04/17 - 21:24
Euskal presoen "askatasunaren" aldeko aldarriak kaleak hartu ditu berriro
Espetxean dauden "preso politiko guztiei besarkada handi" bat bidali die Haimar Altuna Sortuko kideak, baita kataluniarrei ere. Mobilizazio "jendetsuak" izan direla azpimarratu du.
2021/04/17 - 19:19
Zer ondorio ditu Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena bere gain hartzeak?
Zaballa, Martutene eta Basauriko kartzelak Euskadiri eskualdatuko zaizkio. Hala ere, Zubietako espetxea eraikitzen dutenean, Jaurlaritzak Martutene itzuliko dio Espainiako Gobernuari.
2021/04/17 - 18:02
Euskal alderdi gehienak bat datoz kartzela sistema propio baten alde
Espetxe eredu berria, falta diren gainerako eskumenak eta etenda dagoen estatus berrirako negoziazioa izan dituzte hizpide Radio Euskadiko asteroko eztabaida politikoan eusko legebiltzarkideek.
2021/04/17 - 12:31
Garamendi: ''Espetxe eredu propioa izango dugu: birgizarteratzea izango da iparra''
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak esan du beste lau eskumen bereganatzea "aurrerapauso handia" dela.
2021/04/17 - 12:18
EPPK-k espetxe legediaren baitan urratsak egiten jarraitzeko borondatea berretsi du
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela eta, EPPK-k oharra kaleratu du eta 10 presotatik 9k baimenak izan beharko lituzkeela jada adierazi du. Sortuk manifestazioak deitu ditu hiriburuetan.
2021/04/16 - 22:58
Erkoreka: "Euskadiko espetxeak eredu propioarekin kudeatuko ditugu"
Josu Erkoreka lehendakariordeak azpimarratu du kartzelen kudeaketa eskualdatu arren, espetxe-politikak Espainiako Barne Ministerioaren ardura izaten jarraitzen duela.