Espetxeak
2025/03/08 - 00:04
Balbino Saenz Olarra, zigorrak zenbatzeko lege berria aplikatzen zaion ETAko lehen presoa
Sarek pozik hartu du Auzitegi Nazionalaren ebazpena, baina urrian onartutako legea "motel" aplikatzen ari dela deitoratu du.
2025/01/24 - 15:37
Preso bat hil da Iruñeko kartzelan
Salhaketa Nafarroaren arabera, baliteke "gaindosi" baten ondorioz hil izana, eta ez dela "kasu isolatua" erantsi du.
2025/01/07 - 14:19
ETAko presoen "kaleratzeak arintzeko" eskatu dio Sarek Auzitegi Nazionalari
ETAko presoek atzerrian betetako zigorrak aitortzen dituen lege erreformaren aplikazioa azkartzeko eskatu dio herritarren sareak Auzitegi Nazionalari, dagoeneko "nahikoa kalte" egin dela argudiatuta eta zigorrak betetzeko gehiegikeria salatuta.
2024/12/20 - 16:53
Arabako espetxeak 32 pertsona kontratatu, eta presoen komunikazioak berreskuratu ditu
Espetxeko langileak "ezkutuko greba" egiten ari diren ikertzen ari da epaile bat.
2024/12/20 - 14:17
Gaur arratsaldetik aurrera Arabako Espetxean bisitak berrezarriko dira
Benito Aguirrek, Arabako Espetxeko zuzendariak, adierazi duenez, hamar pertsona berri kontratatu dituzte barneko lan-poltsa baten bidez, eta gaur bertan berrezarriko dituzte zerbitzuak.
2024/12/20 - 13:11
Preso bat Gipuzkoako espetxetik ihes egiten ahalegindu da
Ihes saiakera ostegun honetan gertatu da, presoa planifikatutako txango batetik Martutenera itzultzen ari zela. Azkenean, ordea, Ertzaintzak atxilotu egin du.
2024/12/19 - 17:03
UGTk Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio espetxe sistemak ''porrot'' egin dezakeela
Jose Ramon Lopezek, Acaip-UGT sindikatuaren presidenteak, bere sindikatuko afiliatuei eta funtzionario guztiei dei egin die hemendik aurrera aparteko orduak egiteari utz diezaioten, "Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun eza funtzionarioengan erori ez dadin".
2024/12/19 - 16:52
Arabako kartzelako langileak "ezkutuko greba" egiten ari diren ikertuko du epaitegi batek
Aldi baterako ezintasunagatiko bajen gorakada "jarraitua eta masiboa" hauteman dute zentroko arduradunek, eta, horren ondorioz, deitoratu dute oinarrizko zerbitzuak eten direla bertan.
2024/11/20 - 19:47
Pradalesek Justizia Saila babestu eta Muguruza bizikidetzaz eta memoriaz hitz egitera gonbidatu du
"Biktimei, memoriari, espetxe politikari eta askatasun adierazpenari zor zaien errespetuagatik tentuz ibili behar dugu eta ezin dugu polemika antzuetan sartu", gaineratu du Pradales lehendakariak.
2024/11/19 - 16:57
''Espetxeetako kontzertuetako errepertorioek gizarteratzearen printzipioak errespetatu beharko dituzte''
Justizia Sailak kartzeletako kontzertuen irizpideak zorroztuko ditu, Fermin Muguruzak larunbatean Martuteneko espetxean egindako kontzertuaren harira sortutako kritikak tarteko. Muguruzak Joseba Sarrionaindiaren ihesari buruzko "Sarri, Sarri" abesti ezaguna kantatu zuen.
2024/11/19 - 14:42
''Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke''
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldietako baldintzak zorroztea erabaki du, Fermin Muguruzak larunbatean Martutenen eman zuen kontzertuan 'Sarri, Sarri' abestu ondoren. Abeslari irundarrak onartu du erabakia "sorpresa eta desilusio handia" dela.
2024/11/18 - 21:32
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldiei baldintzak gogortzea erabaki du Muguruzaren kontzertuaren ondotik
"Biktimak minduta ez sentitzea" omen da Justizia Sailaren helburua. Abeslariak erabakia harriduraz hartu du, EITBri esan dionez, "21 urte dira Eusko Jaurlaritzak adierazpen askatasunaren aldeko adierazpen instituzionala egin zuela".
2024/10/17 - 15:46
ETAko 52 presori eragingo die zigorrak kommutatzeko legearen erreformak, Sare plataformaren arabera
Lege erreforma atzerapenik eta oztoporik gabe aplikatzeko eskatu die Sare plataformak auzitegiei. Ukatu egin du zigorrak murriztuko direla. "Bukaera ematen zaio zigorrak bi aldiz betetzeari", esan du Bego Atxak, Sareko eledunak.
2024/10/14 - 13:48
Senatuak astelehen honetan egingo du Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreformaren bozketa
PPk, gehiengo osoa baliatuta, atzeratu egin zuen bozketa aurreko asteartean, baina astelehen honetan egingo da, eta legea onartu egingo da, bozketan ezezkoa nagusituta ere. ETAko 40 bat presori eragingo die neurriak, eta lehenago atera ahalko dira espetxetik.
2024/10/08 - 13:35
Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreformaren bozketa atzeratzea erabaki du Senatuak
Urrats honekin, bozketa atzeratzea lortu badute ere, popularrek ezingo dute lege erreforma gelditu. Eztabaida urriaren 14an egingo dute azkenean seguru aski.
2024/10/08 - 10:55
ETAko 44 presoren askatasuna azkartuko duen erreforma errefusatu dute PPk eta Voxek, alde bozkatu zuten arren
Europar Batasunaren irizpide bati jarraiki, Kongresuak lege-erreforma bat onartu zuen irailean, presoek kondena bera bi herrialdetan betetzea galarazteko. PPk eta Voxek ere onartu zuten erreforma, baina orain atzera egin dute.
2024/09/25 - 18:40
San Josek "eskubideen urraketa orori argi eta garbi zilegitasuna kentzen dion" memoria bat nahi du
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
2024/09/17 - 22:22
35 urteko gizon bat espetxeratu dute, abuztuan Sopelan izandako sexu-eraso bat leporatuta
Gizona astelehenean atxilotu zuten, eta astearte goizean epailearen esku utzi ondoren, Basauriko espetxera eraman dute.
2024/09/14 - 19:07
2023ko azarotik ihes eginda zegoen preso bat atxilotu dute Deban
Deban zebilela jakin ostean, Ertzaintzako agenteak harengana hurbildu ziren, eta identifikatu zutenean baieztatu zuten hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko lau agindu judizial zeudela indarrean. Azaroaren 2an eman zioten baimen baten ostean, ez zen Arabako espetxera itzuli.
2024/08/03 - 14:46
De Miguel egunero aterako da kartzelatik Bizkaiko aholkularitza-enpresa batean lan egitera
Arabako EAJko buruzagi ohia Zaballako espetxetik Basaurira eraman dute eta astelehenetik aurrera erdi-askatasuneko baimena izango du, espetxean sartu eta 13 hilabetera.