Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreformaren bozketa atzeratzea erabaki du Senatuak
Europan betetako zigorrak kontuan hartzeko eta zigor aurrekariei buruzko informazioa partekatzeko lege erreformaren bozketa Espainiako Senatuko gaurko gai ordenatik atera du Alderdi Popularrak —gehiengoa du Goi Ganberan—, eta, ondorioz, haren bozketa atzeratu egin da. Besteak beste, 2018tik deseginda dagoen ETA erakundeko 44 presori eragingo lioke erreformak, aurrera aterako balitz. Izan ere, Espainiako auzitegiek kontuan hartu beharko lituzkete Europako beste herrialdeetan preso batek betetako zigorrak.
Gaia atzeratzearen alde bozkatu dute 143 senatarik, 100ek kontrako boza eman dute, eta bakarra abstenitu da. Kongresuan aho batez onartu zen proposamena, eta talde bakar batek ere ez dio testuari zuzenketarik aurkeztu Senatuan.
EFE agentziak jakinarazi duenez, seguru aski urriaren 14an, astelehena, egingo dute azkenean eztabaida Goi Ganberan.
Gaurko urratsarekin, bozketa atzeratzea lortu badute ere popularrek, ezingo dute lege erreforma gelditu. Espainiako Gobernuak du proiektua erretiratzeko ahalmena, eta ez da uste hori egingo duenik. Beraz, lehenago edo beranduago proposamenak aurrera egitea aurreikusten da. Datorren astelehena, urriak 14, baino lehen egin beharko da bozketa, ezohiko osoko bilkura deituta.
Erreformak Europan du jatorria. Izan ere, Europar Batasunak ebatzi zuen preso batek ezin duela kondena bera bete bi herrialdetan, baina Mariano Rajoyren (PP) Gobernuak salbuespen bat onartu zuen 2014an, euskal presoen kasuan irizpide hori saihesteko.
Irailean, Kongresuaren Justizia Batzordeak Sumarren zuzenketa bat onartu zuen zigor aurrekarien trukerako legean, Voxek eta PPren babesarekin, salbuespen hori ezabatzeko.
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) gaia salatu duenean lehertu da polemika. Talde horrek ohartarazi zuen ETAko 44 preso lehenago aterako direla espetxetik erreformaren ondorioz, eta eskuineko alderdiek atzera egin dute orain, Kongresuan emandako aldeko boza akatsa izan zela esanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.