PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko 52 presori eragingo die zigorrak kommutatzeko legearen erreformak, Sare plataformaren arabera

Lege erreforma atzerapenik eta oztoporik gabe aplikatzeko eskatu die Sare plataformak auzitegiei. Ukatu egin du zigorrak murriztuko direla. "Bukaera ematen zaio zigorrak bi aldiz betetzeari", esan du Bego Atxak, Sareko eledunak.
Joseba Azkarraga eta Bego Atxa, Sareko eledunak, gaurko agerraldian.
Joseba Azkarraga eta Bego Atxa, Sareko eledunak, gaurko agerraldian. Argazkia: EFE

Presoei Europan betetako zigorrak kommutatzeko aukera ematen dien lege erreforma (7/2014 Lege Organikoa) Espainiako Diputatuen Kongresuak onartuta, ETAko 52 presok izango dute arau berriaz baliatzeko aukera, eta horietatik, zazpik berehala espetxetik irten beharko lukete, batzuek zegozkiena baino urte gehiago eginda kartzelan.

Sare presoen eskubideen aldeko herri plataformak eman ditu datuok gaur, lege erreformaren gaineko bere iritzia emateko Gasteizen egin duen agerraldian. Plataformak auzitegiei eskatu die erreforma atzerapenik eta oztoporik gabe aplikatzeko. "Aldaketaren onarpenarekin, normaltasunera itzuliko garela, edo zehatzago esanda, normaltasun juridiko batean kokatuko garela" uste du Sarek, eta, berandu bada ere, salbuespenezko lege bati amaiera emango zaiola.

Halaber, plataformak erabat gezurtatu du espetxe zigorrak murriztea ahalbidetuko duela arauak. "Erabateko gezurra da zigorrak murriztea dakarrenik. Bukaera ematen zaio zigorrak bi aldiz betetzeari", zehaztu du Bego Atxa Sareko eledunak.

Legea 2014an Europako zuzentaraura ez egokitzeak hainbat presori eragindako "kaltearen kontaketa zehatza egitea zaila" dela ere esan du. "Legearen idazketa egoki batekin pertsona asko momentu hartan bertan atera ahal izango ziren; edo preso egon diren denbora benetan izan dena baino nabarmen murritzagoa izan ahal zen. Zehatz mehatz, 15 dira gaur egun aske egonik ere, askatasuna lehenago berreskuratu behar zuten pertsonak. Ez dago formula juridikorik askatasun galera hori erreparatzeko", erantsi du.  Garaia da, Sareren hitzetan, "ETAren euskarria edozein gauzatarako erabiltzeari uzteko". 

Aurrera begira, oraindik indarrean diren "salbuespenezko legeak" indargabetzeko lanean jarraituko duela erantsi du Atxak, eta zentzu horretan, 7/2003 Lege Organikoa aipatu du, besteak beste, 40 urteko espetxealdia ahalbidetzen duelako. "Lege horren egokitzapena edo indargabetzea izango da gure helburu nagusietako bat".

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X