Espetxeak
2023/03/24 - 18:00
Otegik "biktima guztien erreparazioa eta presorik gabeko etorkizuna" nahi ditu
EH Bilduko buruzagiaren ustez, oraindik "bidea" egin behar da, "oraindik presoen aurkako salbuespenezko politikak indarrean daudelako, elkarbizitza sendotzeko aplikatu behar ez direnak".
2023/03/22 - 15:38
Alfredo De Miguel eta Aitor Telleriaren defentsek indultuak eskatu dituzte kartzelara ez joateko
Zigorraren zati batzuk baliogabetuz kartzelara ez joatea eskatu du Alfredo De Miguelek, eta Aitor Telleriak, aldiz, zigor osoaren indultua eta gaixotasun bat izatea arrazoituz ez kartzelaratzea. Indultuak Espainiako justizia ministerioak aztertu behar ditu.
2023/03/16 - 15:22
De Miguel kasuko auzipetuek 10 eguneko epea dute espetxean sartzeko
De Miguel kasuko lau auzipetu nagusiak hasi dira auzitegiaren jakinarazpenak jasotzen. 10 egun eman dizkiete kartzelaratze agindua jaso eta kartzelan sartzeko. Hala ere, erreguzko errekurtsoa aurkeztuz gero egun batzuk atzeratu ditzakete.
2023/03/16 - 13:24
Espetxeratu egin dute Atarrabian urtarrilean izan zen hilketagatik atxilotutako gizona
Ikertuari Alfredo Ogando Ucetaren hilketa leporatzen diote. Hilketaren ostean Dominikar Errepublikara ihes egin zuen eta astelehenean handik itzuli zenean atxilotu egin zuten.
2023/03/16 - 11:44
Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea egotzita
Sexu erasoa martxoaren 9an gertatu zen Barakaldoko etxebizitza batean. Gainera, sakelako telefonoa lapurtu zioten.
2023/03/09 - 13:19
EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzei buruzko informazioa eskatu du Arartekoak
Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza: 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik. Biharamunean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen.
2023/03/07 - 16:22
Arabako Espetxean hilda aurkitu zuten presoaren familiak heriotza ikertzeko eskatu du
Salaketari buruz galdetuta, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du ez duela horren berririk, eta harrituta agertu da. Dena dela, familiaren kexak aztertuko dituztela ziurtatu du.
2023/03/07 - 15:51
Arabako espetxean bere buruaz beste egin zuen presoaren familiak epaitegira joko du
Irekita dagoen ikerketan, epaitegiaren esku geratuko da informazio guztia, gertatutakoa argitu dadin. Senideen arabera, gazteak buru-osasuneko arazo larria izan arren, espetxeak ez zuen ezarri suizidioen aurkako protokolorik.
2023/03/06 - 13:11
Legorretako istripuan nahasitako gidaria kartzelatu dute
36 urteko gizonezkoa espetxean sartzeko agindua eman du Donostiako Guardiako Epaitegiak. Gipuzkoako kartzelako osasun moduluan dago, istripuan izandako zauriak osatu gabe dituelako.
2023/03/04 - 18:14
34 urteren ostean eta sakabanatzea amaituta, fase berri bati helduko diola iragarri du Sarek
Sarek, presoen eskubideen aldeko plataformak, urteko biltzarra egin du Astigarragan. Azkenaldian izaten ari diren hirugarren graduen erregresioekin kezkatuta, erronka ETAko presoei aplikatzen zaien salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzea dela esan dute.
2023/03/04 - 15:15
Errusiarren esku den kartzela batean sartu da EITB, gerra preso ukrainarren egoera ezagutzeko
ETBren kolaboratzaile den Bruno Carvalho kazetariak espetxe hori bisitatu du. Ehunka soldadu daude bertan, haien etorkizuna zein den ez dakitela.
2023/03/04 - 12:50
Donbasseko espetxe batean sartzea lortu du EITBk
ETBren kolaboratzaile den Bruno Carvalho kazetariaren eskutik, Errusiaren kontra borrokatu zuten preso ukrainarrekin izan gara. Erreportajea, osorik, 14:00etan ETB1eko Gaur Egun albistegian.
2023/03/01 - 20:06
Preso bat hilda agertu da Gipuzkoako espetxean
Astebetean Euskal Herriko espetxeetan hilda agertu den bigarrena da. Atzo 22 urteko preso bat aurkitu zuten hilda Arabako Espetxean. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eman du gaurko heriotzaren berri, hedabideen aurrean egin duen agerraldian.
2023/02/28 - 14:19
22 urteko preso bat hilda agertu da Arabako Espetxean
2020ko irailetik zegoen preso. Ez zuen aktibatuta suizidioak prebenitzeko protokoloa, horretarako "zantzurik ez" zutelako atzeman, Jaurlaritzaren arabera.
2023/02/23 - 15:34
Arabako espetxeko 50 presok baino gehiagok praktikatzen dute errugbia, Gaztedi taldeari esker
Errugbiaren baloreak presoen gizarteratzean laguntzeko erabiltzea. Horixe zuen helburu duela 7 urte Arabako kartzelan abian jarri zen ekimenak. Gaztedi Errugby Taldea entrenamenduak antolatzen hasi zen presoekin, eta gaur egun arrakasta handia duela esan digute.
2023/02/20 - 21:09
Euskal espetxeetako zuzendariek presoen gradu eta baimenen sailkapena adostuko dute
Halaber, hirugarren graduan sailkatuta dauden zigortuei erregimen irekiaren barruan bizitza faseak eta modalitateak aplikatzea baimentzeko eskumena izango dute.
2023/02/19 - 19:00
Jipoia eman diote kartzelan, Barañaingo 8 urteko neskatila bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizonari
Espetxe-iturrietatik berri agentziei baieztatu diotenez, "istilu bat izan zen atzo, goizeko lehen orduan, Iruñeko espetxeko presoen artean", baina ez dute datu gehiago eman.
2023/02/19 - 17:35
Baudonne etxaldea, preso dauden emakumeak bergizarteratzeko prestatzen diren tokia
Tarnosen, Landetan, eta Baionatik oso gertu dagoen etxaldea da eta bertan birgizarteratze proiektu berritzailea dago martxan. Helburua da emakumeek lan egiten ikastea eta prestakuntza-proiektu batean parte hartzea, libre direnean lan bat eta etxebizitza bat izan ditzaten.
2023/02/18 - 20:52
Marian Moreno Martuteneko espetxeko zuzendariak kargua utzi du
Morenok psikologo lanpostura itzultzea eskatu du, zuzendaritza taldean lanean emandako urteek eragin dioten "nekeagatik".
2023/02/14 - 15:13
Legea bete dezan eskatu dio EH Bilduk espetxeen ardura izango duen Nerea Melgosa Justizia sailburu berriari
Bere zereginen artean, Euskadiko espetxeen kudeaketa bere gain hartuko duen Nerea Melgosaren izendapenaz galdetuta, Arnaldo Otegik esan du legea bete dezan baino ez diola eskatuko.