Espetxeak
2023/02/03 - 21:40
ETAko sei preso gerturatu dituzte Euskal Herriko espetxetara
Gainera, beste bat Nafarroatik EAEra lekualdatu dute.
2023/01/13 - 19:19
Leongo espetxean geratzen ziren azken lau euskal presoak hurbildu dituzte
Hauek dira Arabako espetxera ekarri dituztenak: Jesus Mari Etxeberria, Fernando Garcia Jodra, Fernando Elejalde Tapia eta Iñaki Krutxaga Elezkano.
2023/01/11 - 15:16
Arabako Auzitegia, Gorenaren dokumentazioa jasotzeko zain, zigorrak betetzeko prozedura abiatzeko
De Miguel auziko epaia jaso eta berehala zigorrak gauzatzeko protokoloa abian jarriko da. Espetxe zigorrak jaso dituzten EAJko bost kargudun ohien kartzelartzea beraz, ez da egun batetik besterakoa izango.
2023/01/09 - 11:04
Oiarzabal: "Datorrenari eustea eta bigarren fasearen oinarriak sendotzen hastea tokatzen da orain"
Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak azaldu duenez, Bilboko kaleak jendez bete ziren larunbatean, eta, beraz, balorazio positiboa egiten dute. Dena dela urruntze politikaren afera ez dela amaitu eta orain bigarren fasearen oinarriak sendotzen hasteko garaia dela azpimarratu du.
2023/01/08 - 15:38
Presorik gabeko espetxeetara bisitak, memoria bizirik mantentzeko helburuz
Gero eta gehiago dira burdin hesien atzean gertatu zena ezagutzeko jakin-mina duten bisitariak. Mundu zabaleko fenomenoa da. Estatu Batuetan San Frantziskoko Alcatraz espetxean esaterako. Estatuan, Bartzelonako Modelok 158.000 bisita jaso ditu azken urteetan.
2023/01/08 - 14:49
Sare: ''Aldaketarako borondatea adierazi zuen atzo euskal gizarteak''
Larunbat honetan euskal presoen eskubideen alde Bilbon izandako manifestazio jendetsuaren balorazioa egin du Begoña Atxa Sare plataformako bozeramaileak. Ohartarazi duenez, "lan handia egiteko dago".
2023/01/08 - 14:05
Sare: "Manifestazioak euskal gizartearen gehiengo handi batek aurrera egiteko duen borondatea berretsi zuen"
Azkarragak esan du "salbuespen politika amaitzeko eta, etxeratzeko bidea irekitzeko" lan egingo dutela aurrerantzean.
2023/01/07 - 21:17
Dispertsio politikarik gabeko garai berri bat aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbon
Egoerak hobera egin duen arren, oraindik ere euskal presoen eskubideak urratzen direla salatu dute. "Etxera bidea gertu" lelopean, manifestazioa egin dute larunbat honetan Bilbon, Sarek deituta.
2023/01/07 - 17:57
Sarek "guztion artean bidea" egiteko gonbita bota du, espetxe politikan "aurrerapausoak" emateko
Gaur arratsaldean Bilbon izatekoa den manifestazioaren aurretik, mobilizazio deialdia aurkezteko ekitaldia egin du goizean euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak.
2023/01/07 - 15:23
ETAren, torturaren eta dispertsioaren hainbat biktima bildu ditu Sarek mahai-inguru batean
Rosa Roderori ETAk senarra hil zion, Joseba Goikoetxea ertzainburua eta, gaurko aldarrikapenekin bat eginez, euskal presoen eskubideak bete egin behar direla esan du.
2023/01/07 - 13:38
"Salbuespenezko espetxe-politikaren" amaiera aldarrikatu du EAJk, baina ez da Sareren manifestazioan izango
Larunbat goiz honetan Bilboko Euskalduna Jauregian, "Elkarbizitzan aurrera egiten" lelopean, Sarek antolatutako mahainguruan izan da Irune Berasaluze EAJko legebiltzarkidea.
2023/01/05 - 11:28
Inaxio Oiarzabal: ''Guk ez dugu amnistia eskatzen, etxeratze prozesua bultzatzen dugu''
Sareko bozeramailearen esanetan, presoen etxeratze prozesua legearen baitan eta normaltasunez egitea, hori da ikur berriak eta etxera leloak esan nahi duena. Urruntze politikaren amaiera gertu dagoela eta otsaila-martxoan gauzatu daitekeela uste du.
2023/01/05 - 10:42
Inaxio Oiarzabal: "Guk ez dugu amnistia eskatzen, etxeratze prozesua bultzatzen dugu"
Sareko bozeramailearen esanetan, presoen etxeratze prozesua legearen baitan eta normaltasunez egitea, hori da ikur berriak eta etxera leloak esan nahi duena. Urruntze politikaren amaiera gertu dagoela eta otsaila-martxoan gauzatu daitekeela uste du.
2023/01/04 - 10:58
34 urte iraun duen urruntze politika atzean utzita, 'etxerako bidea'ri ekiteko garaia dela uste du Azkarragak
Sareko bozeramaileak azpimarratu duenez, urruntzea amaitzeak ez du esan nahi salbuespen politikak amaitu direnik. Horren adibide jarri ditu hirugarren graduak eskuratzeko zailtasunak eta 7/2003, 5/2003, eta 7/2014 legeak.
2022/12/31 - 14:50
ETAko presoei emandako hirugarren graduak ''sistematikoki atzera botatzen'' ari direla salatu du Sarek
ETAko presoei babesa erakusteko ekitaldia egin du Sarek Martuteneko espetxean (Donostia), eta martxa abiatu dute handik Loiolako auzoraino "Etxera Bidea Gertu" lelopean.
2022/12/28 - 18:55
Iñaki Bilbao presoa, gose greban
"Euskal Herri sozialista, euskaldun, independente, antikapitalista eta antipatriarkal bat" aldarrikatzea da asmoa.
2022/12/24 - 22:18
Sarek manifestazioa egin du Gasteizen, salbuespenezko espetxe politika amaitu behar dela aldarrikatzeko
Justizia oraindik ere "mendekuzko arma gisa" erabiltzen dela salatu dute, Gorenak kartzelatik ateratzeari buruz emandako doktrinaren ostean. Era berean, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den mobilizioan parte hartzeko deia egin diete euskal herritarrei.
2022/12/23 - 11:12
Griñanek espetxean sartzeko agindua bertan behera uzteko eskatu du, gaixotasun larria duela argudiatuta
Lan erregulazio espedienteen auzian, sei urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten Andaluziako presidente ohiari, eta Sevillako Auzitegiak urtarrilaren 1era arteko epea eman zion espetxean bere borondatez sartzeko. Haren defentsak dio prostatako minbizia duela.
2022/12/23 - 07:58
Erradiografia: Euskadiko presoen profila eta estereotipo faltsuak
Preso gehienek Espainiako herritartasuna dute, eta gizonak dira. Batez ere 31 eta 50 urte bitarteko pertsonak dira. Delituen tipologia ohikoena ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoa da, eta espetxe-sailkapen ohikoena, 2. gradua.
2022/12/16 - 19:20
Sei preso gehiago Euskal Herriko kartzeletara hurbilduko dituzte
Fernando Garcia, Iñaki Krutxaga, Jesus Mari Etxeberria, Fernando Elejalde, Patxi Ruiz eta Dani Pastor Euskal Herriratuko dituzte. Gainera, Alvaro Arri Basauriko espetxetik atera da.