Espetxeak
2022/11/22 - 19:30
ETAko 110 presok hirugarren gradua jasotzeko baldintzak betetzen dituztela nabarmendu du Sarek
Sarek "prebarikatzea" egotzi dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari, hirugarren graduak "oztopatzeagatik".
2022/11/21 - 23:54
Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio Joseba Arregi 76 urteko ETAko presoari
Auzitegi Nazionalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak onartutako sei hirugarren gradu baliogabetu ditu dagoeneko.
2022/11/19 - 12:29
20 bakegile epaituko dituzte Ipar Euskal Herrian egindako 'Blokatze eguna'ren harira
Guztira 26 izan ziren uztailaren 23an atxilotutakoak, 1.700 herritar inguru bildu zituen desobedientzia ekintzetan. Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak askatzea eskatzen zuten.
2022/11/16 - 11:11
Jaurlaritza "mugatuta" dago lekualdatze eskaera guztiak onartzeko, preso kopuruak gora egin baitu
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakinarazi duenez, iazko urtarriletik hona, 272 pertsona gehiago daude EAEko espetxeetan preso. Hala, jakinarazi du ETAko zortzi presori ukatu egin dietela hurbiltzea, baina 81 lekualdatze gauzatu direla.
2022/11/16 - 10:28
Justizia Errestauratiboaren estrategia berriak sarbidea, kalitatea eta kultura aldaketa bermatu nahi ditu
Beatriz Artolazabal sailburuak Justizia Errestauratiboaren 2022-2025 Estrategia aurkeztuko du Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean. Urte amaieran, adituz osatutako lantalde bat lanean hasiko da, eta gaur egun indarrean dauden zerbitzuak zehaztuko ditu.
2022/11/14 - 18:54
ETAko zazpi preso lekualdatu dituzte Hego Euskal Herriko kartzeletara
Alberto Viedma Morillas, Jose Ignacio Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Ignacio Bilbao Goikoetxea, Orkaitz Gallastegui Sodupe, Fermin Villa Mitxelena eta Iñigo Zapirain Romano dira euskal espetxeetara hurbildutako presoak.
2022/11/10 - 11:01
Etxeratek elkarretaratzea egin du Legebiltzarraren atarian, Memoriaren Eguna dela eta
Memoria kolektiboaren eraikuntzan salbuespenezko espetxe-politikak eragindako biktimei dagoekin zatia falta dela salatu du Etxeratek.
2022/11/01 - 14:42
Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Mikel San Argimiro ETAko presoaren hirugarren gradua
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak San Argimirori emandako hirugarren graduaren aurka Fiskaltzak jarritako helegitea onartu du. Presoa Martuteneko espetxera bueltatu da; 20 urte eta erdi daramatza preso, eta 2021eko hasieran bete zituen zigorreko hiru laurdenak.
2022/10/21 - 13:56
'Phishing'aren bidez 8.000 euro baino gehiago lapurtu duen gaizkile taldea desegin dute Araban eta Bizkaian
Espainiako Poliziak bost gizon atxilotu ditu Araban, eta beste hiru, tartean bi preso, ikerketapean jarri Bizkaian. Hain justu, ikertzaileen arabera, Bizkaiko kartzelatik gidatzen zuten bi horiek taldea.
2022/10/20 - 18:00
Ibon Fernandez Iradi ETAko buruzagi ohia Martuteneko espetxera gerturatu du Frantziak
Lannemazan (Frantziako hego-ekialdea) espetxean zegoen preso Fernandez Iradi. ETAko buru ohiak esklerosi anizkoitza du.
2022/10/16 - 17:25
4 lagun hil dira eta 61 zauritu Teherango espetxe handienean izandako sute batean
Bart Evin espetxean piztutako sutea preso arrunten matxinadari egotzi dio Irango Gobernuak; espetxe horretan, baina, preso politikoak eta Masha Aminiren hilketagatik duela hilabete hasitako protestetan atxilotuak ere badaude, eta sua ikusita, oldeka eta haserre bertaratu dira herritarrak.
2022/10/14 - 20:08
Auzitegi Nazionalak Jaurlaritzak emandako hirugarren gradua baliogabetu dio Xabier Atristain ETAko presoari
Hala, Atristain Martuteneko kartzelara bueltatu da, 17 urteko espetxe zigorra betetzen jarraitzeko. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu zuen; izan ere, 2010ean, inkomunikazio erregimenean atxilotuta zegoela, Atristainek ezin izan zuen abokatua aukeratu.
2022/10/13 - 19:27
Barne Ministerioak ETAko beste 11 preso Euskal Herriratuko ditu
Besteak beste, Andoni Otegi, Mattin Sarasola, Harriet Iragi, Asier Arzalluz, Gurutz Agirresarobe, Julen Atxurra, Iker Olabarrieta, Itziar Moreno eta Iratxe Sorzabal dira.
2022/10/13 - 12:51
Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da
Etxean preso igaro beharko du urtebete baldintzapeko askatasunean geratu aurretik, Etxeratek jakitera eman duenez.
2022/10/07 - 22:47
Aurrekontu orokorrek inbertsioak aurreikusten dituzte euskal aireportuetan, portuetan eta Zubietako kartzelan
Inbertsio garrantzitsuak egingo dira aldiriko trenbide sarean. Guztira, 90 milioi euro bideratuko dira. Aireportuen kasuan, ia 19 milioi euroko inbertsioa aurreikusita dago. Eta portuen kasuan, Bilboko portura 43 milioi bideratuko dituzte eta Pasaiarako, aldiz, ia 18.
2022/10/04 - 14:44
Beatriz Artolazabal: ''Euskal espetxe ereduak pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten du''
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eskaera bat egin dio "alde arraun egin nahi duenari". "Ezberdintasunetik gauza onak eraiki ditzakegu elkarrekin. Edozein proposamen konstruktibo entzuteko prest gaude ", adierazi du.
2022/10/04 - 11:49
Gutxienez 15 pertsona hil dira Ekuadorko kartzela batean izandako istiluetan
Gutxienez 15 preso hil eta beste 20 zauritu dira Andeetan dagoen Cotopaxi 1 kartzelan izandako istiluetan. Preso batzuk eraikinaren teilatura igo dira liskarretatik ihesi.
2022/10/01 - 17:02
Martuteneko kartzelako mantenu tailerrari esker, Mikelek erreforma enpresa sortu du espetxetik irtetean
Erreforma enpresa zabaldu du Mikelek, Martuteneko kartzelako mantenu tailerrean ogibidea ikasi ostean. Bi urte egin ditu espetxean, eta irtetean lanean hasteko aukera eman dio preso zegoenean ikasi eta praktikan jarritakoak. Aukera hori funtsezkoa izan da birgizarteratu eta bizi berri bati ekiteko.
2022/09/30 - 12:09
800 lagunek eman dute izena EAEko kartzeletan lan egiteko, behargin faltari aurre egiteko nahikoa
Espetxeetako "sindikatuen gutxiengo" baten kritikei erantzun die Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburuak, eta azpimarratu du "gabezia herentzian" jaso dutela, baina hori konpontzeko lanean ari direla.
2022/09/27 - 11:59
Jaime Tapiaren ustez, bi legealdi beharko dira espetxe zerbitzua Jaurlaritzaren ereduaren arabera antolatzeko
Eusko Jaurlaritzaren espetxeetako aholkulariaren arabera, langileen gabezia dago eta funtzionarioen artean gehiengoa duen sindikatuarekin adostu dute bi urteko epean hutsune horiek betetzea.