EAE-ko espetxe sistema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritza "mugatuta" dago lekualdatze eskaera guztiak onartzeko, preso kopuruak gora egin baitu

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakinarazi duenez, iazko urtarriletik hona, 272 pertsona gehiago daude EAEko espetxeetan preso. Hala, jakinarazi du ETAko zortzi presori ukatu egin dietela hurbiltzea, baina 81 lekualdatze gauzatu direla.
Bizkaiko kartzela.
Bizkaiko kartzela. Artxiboko argazkia: EITB Media

Iazko urtarriletik hona, hazi egin da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru kartzeletan dauden presoen kopurua, zehazki, 272 pertsona gehiago daude: 1.562, guztira. Datuok Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean.

Bi arrazoik eragin dute hazkundea, Artolazabalen hitzetan. Batetik, Jaurlaritzak espetxe eskumena jaso zuenetik —2021eko urria—, "hemen kartzelatzen dituzten preso gehienak hemen geratzen direla", eta bestetik, Espainiako Estatutik lekualdaketa gehiago izan direla. Horren ildoan, jakinarazi du azken urtebetean 178 pertsona ekarri dituztela EAEko espetxeetara, horietatik 81 terrorismoagatik zigortuak zeuden. Sailburuak azpimarratu du igoera horrek ez duela "eragin negatiborik izan" presoen bizi baldintzetan edo tratamendu aukeretan", baina onartu du "Euskadin zigorra betetzea eskatzen duten zigortutako pertsonen lekualdatze guztiak bere gain hartzeko aukera mugatzen duela".

Egoera horren ondorioz, birgizarteratzeko aukerak handitzen dituzten faktoreak "lehenesten" ari da Jaurlaritza, besteak beste, sustraitzea. "Batzuetan, familiarengandik eta lagunengandik urrun hainbeste urte kartzelan eman ondoren, deserrotuta daude presoak eta hori kontuan hartu behar da", esan du Artolazabalek ETAko presoak espresuki aipatu gabe.

Hori horrela, jakinarazi du ETAko zortzi presok egindako lekualdatze eskaera ukatu dutela. Guztira, 222 eskaera baztertu behar izan dituzte.

Luis Gordillo PP+Cs legebiltzarkideak eskatuta, agerraldia egin du goizean sailburuak. Besteak beste, espetxe kudeaketaren eta euskal espetxe ereduaren ingurukoak zehaztu ditu. Horrez gain, sailburuak berak galdeginda, Justizia Errestauratiboaren Estrategia (2022-2025) azaldu du.

500 preso baino gehiago 3. graduan

Emandako datuen arabera, gaur egun dauden 1.562 presoetatik 1.381 zigortuta daude, eta 181 prebentiboak dira. Horietatik 841 bigarren graduan daude, eta 441 pertsona, hirugarren mailako modalitate ezberdinetan. Halaber, 230 pertsona baldintzapeko askatasunean daude. 

Gradu aldaketei dagokienez, jakinarazi du aurten 500 pertsona baino gehiagoren 3. gradua baimendu dela. Sailburuaren arabera, horrek "helburu gisa jarri genuen % 40ra hurbiltzen gaitu".

Artolazabalek aitortu duenez, "urte zaila izan da, baina pozik gaude egiten dugun balantzeaz". Izan ere, azaldu du Euskadik "herentzia konplexua" jaso zuela, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzela zaharkituekin eta "Arabako espetxean dagoen langile eskasiarekin". Martuteneko kartzelan egindako lanei buruz, esan du Zubietakoa zabaltzeko urtebete falta bada ere, "ezinbestekoak" zirela, "askatasunik gabeko pertsonek baldintza duinetan" egon behar dutelako.

Taldeen galderei erantzunda, Artolazabalek iragarri du Zubietako kartzela eraikitzeko lanak 2023ko udaberrian amaituko direla, eta 2024an zehar egingo dutela Martutenetik kartzela berrirako lekualdatzea. Urte berean (legegintzaldiaren amaieran) egingo dute, bestalde, EAEko espetxeetako funtzionarioei zuzendutako Lan Eskaintza Publikoa. Sailburuaren hitzetan, gaur egun 120 bat langile falta dira, eta hutsune hori betetzeko asmoz, aurki, lan poltsa bat jarriko dute martxan, eta bi urte barru deituko dute lan eskaintza.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X