Estatu Islamiarra
2017/09/06 - 01:12
Siriako Armadak Estatu Islamikoaren setioa hautsi du Deir ez-Zor hirian
Estatu Islamikoak hiru urtez izan du bere menpean Deir ez-Zor hiria.
2017/08/31 - 14:28
Forn: 'CIAren agiria faltsua da'
Traperok baieztatu du Mossoek eta Polizia Nazionalak duten lehen harremana atentatuen biharamunean izan zela, hain zuzen, CITCOtik Mossoen Informazio buruari deitu ziotenean.
2017/08/31 - 13:05
Rambletan atentatu bat izateko arriskuaz ohartarazi omen zuen CIAk
Identifikatu gabeko iturrien arabera, Mossoek, CNIk, Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Terrorismoaren eta Krimen antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroak jaso zuten alerta.
2017/08/27 - 15:48
Irakeko armadak Tel Afar hiri osoa kendu dio Estatu Islamikoari
Estatu Islamikoak oraindik bere esku ditu Siriako mugatik hurbil dauden basamortu gune ugari, eta herrialde horretan bertan Raqqa hiriko zati ugariren jabe da.
2017/08/25 - 19:02
Gutxienez 35 lagun hil dira Kabulen, meskita baten kontrako atentatu batean
Gainera, 35 pertsona baino gehiago zauritu dira Estatu Islamikoak bere gain hartutako eraso horretan.
2017/08/25 - 16:24
Ripolleko jihadistek nazioartean zituzten loturak aztertzen ari dira
Barne Ministerioak zuzenduko du lan hori, eta Terrorismoaren eta Antolatutako Krimenaren aurkako Inteligentzia zerbitzuak hartuko du bere gain.
2017/08/25 - 11:58
'El Cordobes'ek gerra luzearekin mehatxatu du
Europako hiritarra izan arren, egun batean bere nortasun erlijiosoa nortasun nazionalaren gainetik jartzen dute eta euren herrikideak ere hiltzen hasten dira.
2017/08/25 - 01:31
ISISek Familia Santuko basilikaren irudi bat argitaratu du bere aldizkarian
Estatu Islamikoak Katalunian 'juduak' eta 'gurutzatuak' hil dituela dio Al Naba aldizkarian.
2017/08/24 - 19:54
ISISek Al Andalus berreskuratuko duela dioen terrorista Kordobakoa da
Muhammad Yasin Ahram Perezek 22 urte ditu, eta duela hiru urte bere amarekin joan zen Siriara; grabazioan, aurpegia ezkutatu gabe agertzen da.
2017/08/24 - 01:23
Estatu Islamikoak Espainia mehatxatu du bideo batean
Jihadistek ohartarazi dute: Espainiak ez badu uzten euren aurka borrokatzen duen eta AEB buru duen nazioarteko koalizioa, eraso gehiago jasango ditu.
2017/08/24 - 00:27
ISISek Espainiari, bideo batean: 'Al-Andalus berreskuratuko dugu'
Talde jihadistak Kataluniako atentatuak gauzatu zituzten 'anaiak' goratu ditu, eta Espainia mehatxatu du: 'Irten nazioarteko koaliziotik, eraso gehiago nahi ez badituzue'.
2017/08/23 - 22:51
Zoidok dio ez zutela imamaren gaineko abisurik jaso Belgikatik
Barne ministroak zehaztu duenez, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak ez zuten alertarik jaso Belgikako agintarien aldetik; Mossosek ere ez zuten abisurik izan.
2017/08/23 - 20:08
Urkullu eta Barkos Bartzelonako manifestazioan izango dira, larunbatean
Terrorismoaren aurkakoa izango da, eta Udalak eta Kataluniako Gobernuak deitu dute; Mossos d’Esquadrako agenteak eta hiriko hiri-guardiak eta merkatariak egongo dira buruan.
2017/08/22 - 11:44
Nazioarteko koalizioak 42 zibil hil ditu Sirian, 24 orduan
AEBk gidatzen duen nazioarteko koalizioaren bonbardaketek 42 zibil hil dituzte Ar-Raqqan, Giza Eskubideen Siriar Behatokiaren arabera.
2017/08/21 - 19:53
PPk jihadismoaren aurkako ituna sinatzera deitu die Podemos, ERC eta EAJri
Juan Ignacio Zoido Barne ministroak eskatu die alderdiei euren arteko desadostasunak alde batera uzteko, xede izanik 'ahots bakar bat' erakustea terrorismo jihadistaren aurka.
2017/08/21 - 19:17
Esquadra Mossoek Bartzelonako atentatuaren egilea tiroz hil dute
Hildakoa Younes Abouyaaqoub Ramblako erasoaren egilea dela baieztatu dute. Polizia-operazioa Subirats herrian (Bartzelona) egin dute.
2017/08/19 - 16:07
Libanoko Armadak erasoaldia abiatu du ISIS Siriako mugatik kanporatzeko
Operazio horrekin, lau gerra-fronte irekiak dituzte jihadistek.
2017/08/18 - 23:40
Kataluniako atentatuetan 14 hildakoetako 9 identifikatu dituzte
Hauek dira: bi gazte italiar, emakume portugaldar bat, Belgikako emakume bat, familia bereko gizon bat eta ume bat, katalanak, beste katalan andre bat, estatubatuar bat, eta Zaragozako emakume bat.
2017/08/18 - 23:05
Ikertzen ari dira Cambrilsen hil ote zen Bartzelonako erasotzailea
Oraingoz, Polizia lau lagunen bila dago. Argi dute ikertzaileek Bartzelona eta Cambrilseko atentatuek zerikusia dutela asteazkenean Alcanarren izandako leherketarekin.
2017/08/18 - 18:24
Zelulak bonba-furgonetak erabili nahi izan zituen atentatua egiteko
Alcanar herrian gertatutakoak, aldiz, plana aldatzera behartu zuen; ikertzen ari dira antolatutako zelula bat, hamar bat kidek osatua.