ETA
2023/04/12 - 22:44
Covitek salatu du herri gehiagotan ere sartu dituztela ETAko kideak biktimen zerrendetan
Hain zuzen ere, terrorismoaren biktimen elkarteak udal hauek aipatu ditu: Villabona, Oiartzun, Hernani, Azpeitia, Tolosa eta Orio.
2023/04/12 - 22:42
Tolosako eta Erandioko udalek biktimen bilatzaileak desaktibatzeko eskatu diote Aranzadiri
Erandioko (Bizkaia) eta Tolosako (Gipuzkoa) udalek -EAJ dago agintean bietan- oroimen webguneetako bilatzailea desaktibatzea eskatu diote Aranzadi zientzia elkarteari, biktimen zerrendetan ETAko kideak agertzea ahalbidetzen duten irizpideak zuzendu arte.
2023/04/12 - 22:27
Tolosako eta Erandioko udalek biktimen bilatzaileak desaktibatzeko eskatu diote Aranzadiri
EAJk (alderdi hori dago agintean herri horietan) adierazi duenez, "gauza bat da giza eskubideen urraketen biktima izatea eta beste bat espetxe politika bidegabeena izatea".
2023/04/12 - 18:50
Galdakaoko alkateak Aranzadiren lana defendatu du, eskubideen urraketak bereizten eta sailkatzen dituelako
Iñigo Hernandok zehaztu duenez, ‘Txapote’ eta Bienzobas "indarkeria politikotik eratorritako beste gertakari batzuen sailkapenaren barruan daude, zehazki, espetxe-politikan eta salbuespenezko legeen aplikazioan".
2023/04/12 - 17:49
Memoria txostenetan biktimak eta biktima-eragileak nahastea baztertu beharrekoa dela uste du Jaurlaritzak
Ohar batean, Nerea Melgosa Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gogorarazi du Gogorak 2018an ezarri zituela memoriari buruzko udal txostenak egiteko oinarriak, eta bertan zehazten dela "informazio-gabeziak edo balorazio justifikatzaileak" errefusatu behar direla.
2023/04/12 - 13:43
EAJk eta PSE-EEk Galdakaoko alkateari eskatu diote ETAko bi kideren izenak biktimen zerrendatik ken ditzala
Legez besteko proposamena aurkeztu dute Legebiltzarrean, Udalak terrorismoaren biktimak "iraindu" eta horien eskubideak urratu dituela iritzita.
2023/04/11 - 15:40
Galdakaoko PSEk bertako Udala salatu du web orri batean ETAko zenbait kide biktimatzat jotzeagatik
Aranzadi elkarteko arduradunek azaldu dute Garcia Gaztelu eta Bienzobas ez direla ageri giza eskubideen urraketen biktima gisa, "motibazio politikoko beste sufrimendu batzuk —sakabanaketa eta salbuespeneko kartzela legedia— jasan dituztenen artean baizik.
2023/04/01 - 14:39
Sakabanaketaren ondorioz hildako 16 pertsonak biktima gisa aitortzeko eskatu dute Etxeratek eta Sarek
Dispertsioaren biktimen aitortza eta erreparazioaren garaia iritsi dela aldarrikatu dute bi elkarteek Donostian egin duten agerraldian. Hori lortu bitartean, "biktimen memorioa kolektiboak osatu gabea" izaten jarraituko duelako.
2023/03/27 - 16:58
Itxaso: ''Ez zaigu ondo iruitzen presoen etxeratzea plantetzea, eskaera horrek injustizia puntua duelako''
Orain 11 urte "terrorismoa amaitu" izanak ekarri du presoen sakabanaketaren amaiera, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren arabera. Orain, "elkarbizitzaren eta memoriaren"ordua dela esan du, eta presoen etxeratzea aldarrikatzeari ez dio bidezkoa irizten.
2023/03/26 - 16:28
Sarek eta Etxeratek lanean jarraituko dute, euskal presoei legedi arrunta aplikatzeko
Ziklo baten amaieraz hitz egin dute gaur Sare eta Etxerat presoen aldeko plataformek. 34 urteren ondoren amaitu da dispertsioa eta horrek senideei eragindako sufrimendua, eta horren balorazioa egin dute. Euskal presoei legedi arrunta aplikatzeko eta salbuespenezkoa desagertzeko deia egin dute.
2023/03/26 - 14:01
Sarek eta Etxeratek presoei "legedi arrunta" aplikatzea eskatu dute, "salbuespenezko legerik gabe"
Joseba Azkarraga Sare herritarren sareko bozeramaileak azpimarratu duenez, autokritika "ez zaio alde bati bakarrik eskatu behar", "guztiok" egin behar dugu.
2023/03/25 - 15:59
Urriaz geroztik, Amaiur metroz joan daiteke Basaurin preso duen aita bisitatzera
Dispertsioaren amaierak eragin zuzena izan du ehunka euskal herritarren eguneroko bizitzan. Preso daudenen senideek milaka kilometro egin behar izan dituzte urteotan. Preso baten alabarekin izan gara: txikitatik bidaia luzeak egin behar izan ditu aita ikusteko. Orain, inoiz baino hurbilago dauka.
2023/03/25 - 15:33
Dispertsioaren amaiera aurrerapausoa da Jaurlaritza eta alderdien iritziz, baina autokritika eskatu dute
34 urteren ostean, euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko prozesua osatu da, atzo jakitera eman ostean azken bostak lekuz aldatuko dituztela. Albistearekin batera, euskal alderdien erreakzioak iritsi dira. Jaurlaritzaren aburuz, "bide bat itxi da", euskal gizartearen onerako.
2023/03/25 - 14:41
Jaurlaritzak barkamena eskatu du Azpiazuren ETAri eta euskal ekonomiari buruzko adierazpen polemikoengatik
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak argi utzi nahi izan du Ekonomia sailburuak ez zuela ETAren eragina murriztu nahi izan; PSEko, PPko eta biktimen elkarteetako kideek gogor kritikatu ostean.
2023/03/25 - 13:48
Bingen Zupiria: ''Elkarbizitzan aurrera egiteko urrats bat da dispertsioaren amaiera''
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, "indarkeriaren amaieraren aldeko etengabeko lana egin dute azken urteetan Jaurlaritzak eta lehendakariak, eta horren ondorio logikoa da" sakabanaketaren bukaera.
2023/03/25 - 11:53
ETAko presoei ezarritako dispertsioaren amaiera ontzat eman dute Legebiltzarreko alderdi guztiek
Dena dela, ETAko biktimak erdigunean jartzeko eskatu du PPk, eta EH Bilduk, berriz, aldarrikatu du hurrengo urratsa izan beharko litzatekeela "gatazka honekin lotutako preso guztiak askatzea".
2023/03/24 - 20:00
34 urteren ostean, amaitu da ETAko presoen sakabanaketa
Dispertsioa 80ko hamarkadaren amaieran ETAko presoentzat diseinatu zen espetxe-praktika bat izan zen, sustatzaileek aitortu zutenez, ETAtik urrundu nahi zutenei laguntzeko helburua zuela. 34 urte luzatu zen espetxe-politika hau.
2023/03/24 - 18:02
Otegi: 'Gaur egun pozgarria da, presoen aberriratzeak bizikidetza demokratikoa sustatzen duelako'
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "poza" agertu du ETAko presoen sakabanaketa politikaren amaieraren aurrean, "inoiz ez baitzen martxan jarri behar", eta "biktima guztien errekonozimenduko eta erreparazioko etorkizun baten eta presorik gabeko etorkizun baten" alde egin du.
2023/03/24 - 18:00
Otegik "biktima guztien erreparazioa eta presorik gabeko etorkizuna" nahi ditu
EH Bilduko buruzagiaren ustez, oraindik "bidea" egin behar da, "oraindik presoen aurkako salbuespenezko politikak indarrean daudelako, elkarbizitza sendotzeko aplikatu behar ez direnak".
2023/03/24 - 16:05
ETAko azken bost presoak Euskal Herriratzeko baimenarekin amaiera eman diote sakabanaketari
Azken lekualdaketa horrekin, Pedro Sanchezen Gobernuak amaiera eman dio euskal presoen urruntze-politikari. Sare eta Etxerat pozik agertu dira sakabanaketa politikaren amaieragatik, eta "presoak, errefuxiatuak eta deportatuak etxean egon arte" lanean jarraitzeko deia egin dute.