ETA
2022/10/13 - 14:50
ETAk duela 25 urte hildako Txema Agirre ertzaina omendu dute Bilbon
EUSPEL sindikatuak deituta, gaur eguerdian omenaldia egin diote Txema Agirreri, duela 25 urte ETAk Bilboko Guggenheim Museoaren ondoan hildako ertzainari.
2022/10/13 - 14:43
Omenaldia egin diote ETAk duela 25 urte hil zuen Txema Agirreri
Ertzaina Guggenheimetik kanpo zaintza lanetan ari zela hil zuten 1997ko urriaren 17an, museoa inauguratu baino egun batzuk lehenago.
2022/10/13 - 12:51
Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da
Etxean preso igaro beharko du urtebete baldintzapeko askatasunean geratu aurretik, Etxeratek jakitera eman duenez.
2022/10/12 - 14:46
Lehendakariak gogorarazi ditu Txema Aguirre ertzaina eta ETAren bidegabekeria jasan zuten pertsona guztiak
Ostegunean 25 urte beteko dira Txema Aguirre ertzaina hil zutenetik. 1997an hil zuten, Guggenheim Bilbao museoaren inaugurazio ofiziala baino lau egun lehenago, museoaren ondoan zaintza-lanetan ari zela.
2022/10/08 - 18:11
Sarek milaka pertsona bildu ditu Donostian ETAko presoentzako "salbuespen legediaren amaiera" eskatzeko
Manifestazioak Donostia zeharkatu du 'Etxera bidea gertu' leloarekin eta Ilunben amaitu da adierazpena irakurrita. "Aurrerapenak" badaudela onartu arren, "guardia ez jaisteko" deia egin dute, "oraindik etapa asko baitaude irabazteko".
2022/10/08 - 16:45
Jai giroa nagusitu da Donostian Sarek deitutako mobilizazio jendetsuan
Sarek manifestazioa egin du gaur Donostian, 'Etxera bidea gertu' lelopean. EAJk ordezkaritza bat manifestaziora ez bidaltzeko erabakiari dagokionez, Azkarragak esan du gai hori "alderdi politikoen estrategiaren barruan" sartzen dela eta Sarek "sakon" errespetatzen duela.
2022/10/08 - 12:13
Gaurko Donostian Sarek deitutako martxan parte hartuko ez duela iragarri du EAJk
Dena dela, "urte askoz, eta oraindik gaur egun ere, presoen eskubideak urratzen ari den espetxe-politikaren indargabetzea" eskatu du.
2022/09/26 - 23:00
Auzitegi Nazionalak Garikoitz Aspiazu ETAko buru ohia absolbitu du 2002an izandako atentatu baten auzian
Epaimahaiaren ustez, epaiketan aurkeztutako frogak "ez dira nahikoak" atentatu horren egilea hura izan zela "duda barik" ezartzeko.
2022/09/26 - 16:48
Eusko Jaurlaritzak 457 gradu progresio eman ditu duela urtebete EAEko kartzelen ardura hartu zuenetik
Progresioen % 5 (25) ETArekin lotura duten presoei eman dizkiete. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, "dagoeneko ez dute zentzurik salbuespenek" eta, hortaz, "presoek ez dute inolako onura edo galerarik izango euskal espetxeetan, ETArenak izan ala ez".
2022/09/26 - 16:36
Urtebete igaro da Jaurlaritzak kartzelen eskumena jaso eta eredu berri bat lantzen hasi zela
Jaurlaritzarentzat bergizarteratzea da gakoa. Aukerak agentziak 331presori eman die lana eta beste enpresa batzuekin eginiko itunen bidez beste 150ek lortu dute enplegua. Bestalde, urte betean 457 progresio onartu dituzte hirugarren gradura. Haietatik 25 ETAko presoak dira.
2022/09/25 - 16:02
"Ezbeharrei aurre egiteko kalean eta erakundeetan borrokatzeko" deia egin du Sortuk
Hala esan du Arkaitz Rodríguez idazkari nagusiak igande honetan Tolosan (Gipuzkoa) egindako ekitaldi nazionalean. Horretan, besteak beste, Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi ETAko militanteen memoria ekarri du gogora.
2022/09/22 - 19:34
Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak baldintzapean aske utzi ditu Frantziak
Biei biziarteko espetxe zigorra ezarri zieten Frantzian, ETAren hainbat atentatutan parte hartzeagatik, eta 32 urte eman dituzte espetxean.
2022/09/18 - 16:48
Euskal Herriko memoria eraikitzeko erreminta izan nahi du 'Gesto' pelikulak
Gesto por la Paz-Bakearen Aldeko Koordinakundeak giza eskubideen alde egindako lana kontatzen du Xuban Intxaustik zuzendutako pelikulak. Oroitzapen hunkigarriak bildu ditu, eta Irizar saria irabazteko lehian dago.
2022/09/17 - 15:27
Sarek euskal gizartea "prest" ikusten du ETAko presoen "etxera itzultzeko prozesua" gauzatzeko
Herritarren sareak urriaren 8rako mobilizazio bat eta jaialdi bat antolatu ditu Donostian, "Etxera bidea gertu" lelopean.
2022/09/13 - 11:56
Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohia epaituko dute gaur Auzitegi Nazionalean
Bilbon 2002an bonba kotxez egindako atentatu batengatik epaituko dute. Frantziak berriki utzi zuen Espainiako justiziaren esku, auziren bat zintzilik zuela eta epai zezaten. Fiskaltzak 32 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aspiazurentzat.
2022/09/12 - 20:57
Espetxean mantenduko dute Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohia, Frantziak ostiralean Espainiaratu ondoren
Ostiralean Espainiaratu zuten behin betiko Sorzabal, eta agintari judizialak behin-behineko espetxealdian uztea erabaki du.
2022/09/09 - 23:43
Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohia Espainiaratu du Frantziak
Otsailean, Auzitegi Nazionalak 24 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion, 1996an ETAk Xixonen egindako bi atentatutan parte hartzeagatik.
2022/09/03 - 00:36
Lekeitioko Udalaren omenaldia, Mujika eta Martinez de Murgia ETAkideen exekuzioaren 50. urteurrenean
Orduko erregimen frankistaren bertsio ofizialak istilu armatu bat izan zela esan bazuen ere, Jaurlaritzaren balorazio batzordeak ikertu eta ondorioztatu berri duenez, "exekuzio estrajudizial" baten zantzu garbiak daude, eta polizia abusuei buruzko legearen arabera, biktimatzat aitortu ditu.
2022/09/03 - 00:13
Biarritzen 2015ean ETAren armategi bat gorde zuen bikotea zigortu dute
Ezarri dizkieten zigorrekin, Enrique Lopez Juriok eta Nathalie Chasseriauxek ez dute espetxera itzuli beharko.
2022/09/02 - 10:06
Consuelo Ordoñez: "Lotsagarria da biktimak erabiltzea politika egiteko"
Covite terrorismoaren biktimen elkarteko presidentearen hitzetan, Alderdi Popularreko politikariak "ziniko hutsak" dira. "ETA inoiz baino hobeto egon da PPren gobernuekin. Izan ere, Zapaterok ETArekin negoziatu zuen, baina Rajoy izan zen negoziatutako guztia bete zuena".