Auzitegi Nazionalak Garikoitz Aspiazu ETAko buru ohia absolbitu du 2002an izandako atentatu baten auzian
Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Garikoitz Aspiazu Rubina, Txeroki, ETAko buruzagi ohia, 2002an Bilbon izandako atentatu batengatik.
Epaimahaiaren ustez, epiketan aurkeztutako frogak "ez dira nahiko" atentatu horren egilea hura zela "duda barik" ezartzeko.
Fiskaltzak 32 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Txerokirentzat, ETAk egindako eraso horren egilea izatea egotzita.
Txeroki 2008ko azaroaren 17an atxilotu zuten Frantzian, eta bi herrialdeetako auzitegiek hainbat zigor ezarri dizkiote. 2011n, 377 urteko espetxealdia ezarri zioten 21 hilketa saiaketa eta ekintza terrorista egotzita.
Ez da epaitua izateko Espainiaratzen duten lehen aldia, 2009an, 2015ean eta 2019an ere, Auzitegi Nazionalean agertu behar izan baitzuen. Azken urte horretan, Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Aspiazu Jose Maria Lidon magistratuaren hilketaren (2001, Getxo) auzian, ez baitzegoen nahikoa frogarik magistratuaren heriotza eragin zuten tiroak berak egin zituela ziurtatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek 340 milioi euro iragarri ditu eraikin publikoak eta etxebizitzak klimatizatzeko
PSE pozik agertu da Jaurlaritzak politikan, enpleguan eta etxebizitzan erabilitako politikekin
Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
EH Bilduk autogobernuan "lider" izan dadila eskatu dio Pradalesi
Alba Garcia: "Lehendakariak ardura gehiago bere gain hartu beharko lukeela uste dut"