Ehunka lagun bildu dira Donostian, Atristaini hirugarren gradua baliogabetzearen aurkako manifestazioan
Ehunka pertsona bildu ditu Sarek larunbat arratsalde honetan deitutako manifestazioan, Auzitegi Nazionalak Xabier Atristain ETAko presoari hirugarren gradua kendu izanaren aurka. Ondorioz, Atristain Martuteneko espetxera itzuli zen atzo arratsaldean.
Euskal presoen eskubideen aldeko plataformak salatu du neurri hori "oztopo" bat dela presoak "etxerako bidean" jartzeko prozesuan, eta horregatik egin du protesta deialdia.
Sareren adierazpenak
Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak arratsalde honetan azpimarratu duenez, "Entzutegi Nazionalaren fiskaltzak daukan jarrera legeak dioen gradu progresioen ibilbidea euskal presoei oztopatzekoa da etengabe". Gainera, nabarmendu du "beste dozenaka preso daudela egoera berdinean, eta horrek elkarbizitzarako eta konponbiderako pausoak eman beharrean, zangotrabatu eta oztopatu beste desiorik ez dauka".
"Saretik argi daukagu salbuespen legeria behin betiko amaitu behar dela", gaineratu du eta, horretarako, "eraiki den kontsentsu politiko, sindikal eta sozialean elkarrekin lanean jarraitu behar dugu, horren aurrean egoteko eta guk nahi dugun etorkizun hori eraikitzeko pausoak emateko".
Era berean, gogorarazi nahi izan du "pauso positiboak bizi izan ditugula azkenaldian", azken egunetako 11 presoren Euskal Herriratzeak hizpide. "Bide horretan pauso positiboak bizitzen ari garen honetan, horrelako atzerapausoek iraganera begirarazten digute, eta guk etorkizunera begiratu nahi dugu". Hala, bide horretan "lanean jarraituko" dutela erantsi du.
Foro Sozial Iraunkorra
Foro Sozial Iraunkorrak uste du Atristainen atzerapausoa eta espetxeratzea "berri txarra" direla "bizikidetza demokratikorako, oro har, eta, bereziki, berak lan egiten dugunontzat".
Ohar batean, erabaki "ulertezina" salatu du. Ildo horretan, adierazi duenez, "Auzitegi Nazionalean giltzapetutako lobbyek eta horien aldekoek atzera bueltarik ez duen bidea oztopatzen jarraitzen dute", eta "bakea eraikitzeko prozesuak adostasun instituzional, politiko, sindikal eta sozial zabala du, joan den larunbatean Donostian berriro islatu zen bezala".
Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Nagusiak baliogabetu egin du Eusko Jaurlaritzak Xabier Atristain ETAko presoari emandako hirugarren gradua. Hortaz, Atristain berriro ere sartu da Martuteneko kartzelan, Etxerat senideen elkarteak jakitera eman duenez.
Auzitegiak aintzat hartu du Fiskaltzak hirugarren graduaren aurka jarritako helegitea. Hirugarren gradua uztailean eman zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. Hala, Atristain Martuteneko espetxera sartu da berriro; azken hilabeteotan, soilik lo egitera joaten zen bertara.
Atristain 17 urteko kartzela zigorra ari da betetzen. Auzitegi Gorenak ez zuen hori berrikusi, nahiz eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu zuen; izan ere, 2010ean, inkomunikazio erregimenean atxilotuta zegoela, Atristainek ez zuen baimenik izan abokatua aukeratzeko.
Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenaren ostean, Atristain aske utzi zuten, otsailaren 17an, baina ekainaren 2an, Auzitegi Gorenak ebatzi zuenean ez zegoela arrazoirik zigorra berrikusteko, berriro ere atxilotu zuten, eta kartzelara bueltatu zen.
Hilabete baten buruan, Justizia Sailak oniritzia eman zion hirugarren gradua emateari; orain, baina, Ministerio Fiskalaren helegitea aintzat hartuta, baliogabetu egin dute hirugarren gradu hori.
Etxeratek esan duenez, Fiskaltzak, azken hilabeteotan, ETAko 13 presok jasotako hirugarren graduen aurkako helegiteak jarri ditu, tartean Atristainena. Abuztuan, Beatriz Artolazabal Justizia sailburuak zehaztu zuen Jaurlaritzak 25 hirugarren gradu zituela emanda, ETAko presoei, kartzelen eskumena Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duenetik.
Etxeratek "sumindura" agertu du presoaren aurkako ebazpen judizialagatik. Atristainek 12 urte daramatza kartzelan, nahiz eta Giza Eskubideen Auzitegiak ondorioztatu zuen ez zuela "bidezko epaiketarik izan, kontuan izanik inkomunikatuta atxilotuta zegoela ez ziotela baimendu konfiantzako abokatua aukeratu".
Carlos Apeztegia ETAko presoa espetxetik irten da
Bitartean, Juan Carlos Apeztegia Jaka ETAko presoa Martuteneko kartzelatik irten da, lau espetxe zigorra beteta; izan ere, 2002an, kartzelan zegoela 25 urteko beste zigor bat betetzen, espetxeetako funtzionario batzuen aurkako atentatuak egiteko datuak eman zituen.
Etxeratek jakinarazi duenez, Apeztegia Jaka ostiral honetan irten da kartzelatik. 2013ko maiatzean utzi zuten aske, baina 2018ko urriaren 16an atxilotu, berriro ere, Hernanin.
Zure interesekoa izan daiteke
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadik eta Gaztela-Mantxak abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer rol betetzen zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auzian epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean betetzen zituzten rolak.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Auzitegi Gorenak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Luis Abalosi eta 19koa Koldo Garciari, ustelkeriagatik
Auzitegi Gorenak aho batez eman du epaia, eta Victor de Aldama enpresaburuari ere eragin dio, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitiote.
Botere Judizialaren Kontseiluak atea zabaldu du Peinado epaileari espedientea irekitzeko, Poliziari egindako aipamenengatik
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trafiko azterketen eta nekazaritza aseguruen transferentzia sinatuko dute astelehen honetan
Azterketen eta aztertzaileen antolaketa, zirkulazio-baimenak ematea eta ibilgailuen matrikulazioa eskualdatuko dira, baita bide-azterketa eta berreziketarako zentroen kudeaketa ere. Nekazaritzako aseguruei dagokienez, ENESAren funtzioak bere gain hartuko lituzte Jaurlaritzak.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.