ETA
2024/11/07 - 13:15
Justizia sailburuak oraindik argitu gabe dauden hilketak onartzeko eskatu die ETAko presoei, Lidonena, kasu
"Lotsagabekeria, erantzukizun materiala, intelektuala eta politikoa ezkutatzen dutenak" kritikatu ditu, ETAko kideek eraildakoen inguruan.
2024/11/02 - 16:53
Covitek gogora ekarri du gizarteak ''zor amaigabea'' duela ETAko biktimekin
Coviteren nazioarteko XXIII. sarietan egin ditu adierazpenok Ordoñezek. Mario Calabresi idazle italiarra, 'Salir de la noche' liburuaren egilea dena, eta Donostiako Lagun liburudenda saritu dituzte.
2024/10/28 - 12:38
Ainhoa Garcia Montero ETAko kide ohiak 26 urteko zigorra onartu du Joxe Mari Korta hiltzeagatik
Fiskaltzak 30 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egina zuen, baina akusatuak atentatua egitea onartu duenez, kondena murriztu du.
2024/10/26 - 16:48
Salbuespenezko legedia alde batera uzteko eskatu du Sarek
Sarek, besteak beste, Brian Currin, hizlari izan den konferentzia antolatu du Donostian. Bakea eraikitzen jarraitzeko prozesuan, salbuespenezko legedia alde batera uzteko eskatu du, eta espetxe zigorren kontaketaren aldaketa iruzurrik egin gabe aplikatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari.
2024/10/19 - 17:58
Estatuko Aldizkari Ofizialak Zigorrak kommutatzeko legea argitaratu du eta 20 egun barru sartuko da indarrean
Zigorrak kommutatzeko lege erreforma, hasiera batean, aho batez onartu zuten Diputatuen Kongresuan, eta Senatuan PPren eta Voxen babesa galdu ondoren, Goi Ganberak atzera bota zuen.
2024/10/15 - 13:50
Zigorrak kommutatzeko legea onartutzat eman du Kongresuko Mahaiak, Estatuko Aldizkari Ofizialera bidalita
Espainiako Gobernuko bazkideek, PSOEk eta Sumarrek, ganberako organo horretan duten gehiengoa baliatu dute, eta zerbitzu juridikoen txostena oinarri, testua berriro ez bozkatzea ebatzi dute.
2024/10/15 - 09:45
Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseilua, zigorrak kommutatzea eta Euskaldunaren 25. urteurrena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/15 - 00:14
Aurrekari penalen legea Kongresuan berriro bozkatu edo zuzenean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean
Kongresuko zerbitzu juridikoek Senatuaren erabakia aztertuko dute orain. Aurrez, Senatuak hartutako erabakia igorri beharko du. Kongresuko zerbitzu juridikoek egingo dute txostena, Senatuaren jakinarazpena jaso ondoren, urriaren 22ko Mahaiak horri buruzko erabakia har dezan.
2024/10/14 - 17:12
Senatuak baztertu egin du aurrekari penalen legea, eta Kongresura itzuli du
Praktikan, erabaki horrek atzerapena ekarriko du aurrekari penalen legearen behin betiko onarpenean. Kongresuko zerbitzu juridikoek Senatuaren erabakia aztertuko dute. PSOEren hitzetan, Senatuak ez dio legeari "betoa jarri" eta "zuzenean Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu daiteke.
2024/10/14 - 13:48
Senatuak astelehen honetan egingo du Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreformaren bozketa
PPk, gehiengo osoa baliatuta, atzeratu egin zuen bozketa aurreko asteartean, baina astelehen honetan egingo da, eta legea onartu egingo da, bozketan ezezkoa nagusituta ere. ETAko 40 bat presori eragingo die neurriak, eta lehenago atera ahalko dira espetxetik.
2024/10/14 - 09:36
Albiste izango dira: Zigorrak kommutatzea, baja malguak eta PPren kereila PSOEren kontra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/12 - 16:07
ETAk hildako Lorenzo Motos teniente koronelaren omenezko plaka jarri dute Donostian
Eneko Goia alkateaz gain, udal taldeetako ordezkariek eta Lorenzo Motosen familiak ere parte hartu dute. Dagoeneko 30 dira terrorismoak eta biolentzia politikoak hildakoen omenez Donostiako Udalak jarritako plakak.
2024/10/10 - 18:29
Tellado: ''Gobernuak terrorismoaren biktimak trukerako erabiltzen ditu''
Miguel Telladok, Kongresuko PPko diputatuak, argazkiaren polemikaz hitz egin du. Espainiako Gobernuak terrorismoaren biktimak trukerako erabiltzen dituela salatu du eta legearen onarpena gelditzeko eskatu du.
2024/10/10 - 15:21
PSE-EE eta PP aurrez aurre Eusko Legebiltzarrean, Telladok Kongresuan biktimen argazkia erakutsi ondoren
Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailearen jarrera ahotan izan dute EAEko alderdiek. Anduezak haren dimisioa eskatu du. De Andresen ustez, "adierazpen askatasunaren baitan" kokatu behar da. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak "tamalgarritzat" jo du Kongresuan gertatutakoa.
2024/10/10 - 11:43
Andueza (PSE-EE): ''PPrentzat terrorismoaren biktimak merkantzia dira''
Eneko Anduezaren hitzetan, PPko kideek ETAri buruz egindako adierazpenak "dimisioak eta biktimen aldetik erantzuna merezi duten akats historikoa" dira.
2024/10/10 - 09:42
Albiste izango dira: Buruko Osasunaren Eguna, atzerritar biztanleriaren inkesta eta Literatura Nobela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/09 - 21:49
Sanchezek ukatu egin du lege erreformak ETAko presoei kondena murriztuko diela
Bestalde, Feijook 5 eguneko epea eman dio Espainiako Gobernuko presidenteari, erreforma bertan behera uzteko.
2024/10/09 - 10:46
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, osasun itunaren bilera eta Euskadi literatura sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/08 - 21:22
Pradalesek biktimek egindakoa goraipatu du eta "bakeari egindako ekarpena" eskertu die
Terrorismoaren Biktimei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konferentzian parte hartu du lehendakariak, eta azpimarratu du biktimak "urte gehiegitan hain bidegabeki isilaraziak" izan zirela. San Jose sailburuak biktimei dagozkien politika guztietan "entzutearen eta integratzearen" alde egin du.
2024/10/08 - 20:07
PP, irailaren 17an: ''Zuzentarau hau bi urteko atzerapenarekin dator''
Europan betetako zigorrak kontuan hartzeko eta zigor aurrekariei buruzko informazioa partekatzeko lege erreforma aho batez onartu zuten talde parlamentario guztiek, EBren araudia Espainiako legedian sartzea besterik ez zela uste baitzuten.