ETA
2024/03/09 - 13:18
Salbuespen egoera eta sakabanaketa amaitzea, Sareren etorkizuneko lan-ildoak
ETAko presoen eskubideen aldeko Sare plataformak IX. biltzarra egin du larunbat honetan Gasteizen. Salbuespen egoera eta sakabanaketarekin amaitzea dira elkartearen lan-ildo nagusiak, Bego Atxa eta Joseba Azkarraga bozeramaileek azaldu dutenez.
2024/02/22 - 15:10
Duela 24 urte ETAk hildako Fernando Buesa eta Jorge Diez gogoratu dituzte senideek, alderdiek eta erakundeek
Arabako hiriburuan bien omenez jarritako monolitoaren aurrean egin dute lore-eskaintza egin dute. Fernando Buesa eta Jorge Diez 2000ko otsailaren 22an hil zituen ETAk bonba-auto batekin.
2024/02/22 - 10:56
Legebiltzarrak isilean gogoratu ditu Fernando Buesa eta Enrique Casas sozialistak
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Fernando Buesa eta Enrique Casas buruzagi sozialistak gogoratzeko.
2024/02/17 - 19:56
Profila: Juan Maria Uriarte, bakearen alde jardun zuen gotzain emeritua
Urteekin indarra hartu zuen Uriartek bakearen alde hartutako "konpromisoak", eta 1998ko su-etenean jo zuen goia; izan ere, Jose Maria Aznarrek bitartekari hautatu zuen ETAk eta Espainiako Gobernuak Suitzan 1999ko maiatzean egindako bileran.
2024/02/11 - 18:02
Montxo Doralen hilketaren kasua berriro irekitzeak zauria ixten lagundu dezake, haren alargunaren arabera
ETAk hil zuen Montxo Doral ertzainaren kasua berriro ireki du Auzitegi Nazionalak, atentatuaren egilea Iratxe Sorzabal izan zela uste baitute. Halere, Cristina Sagarzazu Doralen alargunaren aburuz, ez da justizia egingo.
2024/02/11 - 13:55
ETAk hil zuen Montxo Doral ertzainaren kasua berriro ireki du Auzitegi Nazionalak
Iratxe Sorzabalen parte-hartzearen inguruko zantzu berriak dauzka Auzitegiak, tartean Ertzaintzak egindako txosten batean jasotzen direnak.
2024/02/07 - 18:49
Terrorismoa goratzea egotzita Nafarroan atxilotutako bi pertsona aske utzi ditu epaileak
Joaquin Gadea Auzitegi Nazionaleko epaileak aldiro epaitegi baten aurrean agertzeko betebeharra ezarri die, Fiskaltzak neurririk eskatu ez duen arren. Atxilotuak ikertzen ari dira UPNren salaketa baten ostean.
2024/02/05 - 17:29
Fiskaltzak Garcia Castelloni ohartarazi dionez, "ez da delitua euskalduna izatea, ezta hitz egitea ere"
Auzitegi Nazionaleko epaileak ETAko presoei eginiko "ongi etorrien" auzia berriro irekitzeko asmoaren aurka agertu da Ministerio Publikoa.
2024/02/03 - 18:41
Duela 28 urte ETAk hildako Fernando Mugicari omenaldia egin diote Donostian, Polloeko hilerrian
Besteak beste, Jose Barrionuevo ministro ohia, Adolfo Suarez Illana PPko kidea eta Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia izan dira ETAk hildako sozialistari egindako omenaldian.
2024/02/01 - 11:20
Eusko Legebiltzarrak Gregorio Ordoñez gogoratu du bere hilketaren 29. urteurrenean
PPko legebiltzarkide ohi eta Donostiako Udaleko zinegotzia 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk, Gipuzkoako hiriburuko taberna batean. Gaur Eusko Legebiltzarreko talde guztiek minutu bateko isilunea egin dute bere omenez.
2024/01/31 - 18:43
ETAko presoei buruzko "jarraibideak" lituzketen Sorturen txatak ikertzen ari da Garcia Castellon epailea
2016 eta 2019 artean erakunde armatuaren 95 presori egindako omenaldiengatik biktimak umiliatzea egotzita ETAko presoei eta Sortuko kideei irekitako auzia berriro ireki du Auzitegi Nazionaleko epaileak. Telegram-i Sorturen bi txaten eta Sareren baten titulartasunari buruzko informazioa eskatu dio.
2024/01/30 - 13:21
Otxandiano, elkarbizitzari buruz: "Azken hamarkadan, segur aski, aukerak galdu ditugu"
EH Bilduren lehendakarigaiaren arabera, aurreko etapan erantzukizun pasibo edo aktiborik ez duen bere belaunaldiak elkarbizitzari ekarpena egin diezaiokeela "biktima guztien sufrimendua, salbuespenik gabe, aitortzeko".
2024/01/27 - 18:30
1995ean ETAk hildako Gregorio Ordoñez Gipuzkoako PPko presidente ohiari lore-eskaintza egin diote
PPk Donostian antolatutako Gregorio Ordonezen II. Jardunaldien itxiera ekitaldian, Ordoñezen figura goratu du Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak.
2024/01/26 - 12:43
Auzitegi Nazionalak Urrutikoetxea galdekatzeko baimena eskatu dio Frantziari, Barajasko atentatuagatik
Halaber, Ainhoa Ozaetari deklarazioa hartzeko baimena eskatu dio, eta Aitzol Iriondo ikertu gisa deklaratzera deitu du.
2024/01/26 - 11:21
ETAk duela 23 urte hildako Ramon Diaz omendu dute Loiolan
ETAk duela 23 urte hil zuen Ramon Diaz Donostiako Itsas Komandantziako sukaldariaren senide eta lagunek haren omenezko ekitaldia egin dute Loiola auzoan.
2024/01/24 - 13:48
Javier Garcia Gazteluk eta Irantzu Gallastegik deklaratzeari uko egin diote Zamarreñoren hilketaren epaiketan
Manuel Zamarreño Errenteriako PPko zinegotzia 1998ko ekainaren 25ean bonbaz hiltzeagatik epaitu dituzte ETAko buruzagi ohiak. Atentatu horretan Ertzaintzaren bizkartzain bat ere zauritu zen.
2024/01/20 - 20:55
'Filoterrorista' deitzen dietenei aurre egiteko eskatu du Anduezak Carrascoren hilketa kontatu ostean
Lagunaren hilketaren lekukotza kontatu ostean, PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak txalo zaparrada jaso du Coruñan, PSOEren Konbentzio Politikoan. "Inoiz ez utzi inori sozialistei buruz horrela hitz egiten. Gu duintasunaren adibide gara, askatasunaren defentsaren adibide", esan du.
2024/01/20 - 19:13
Danborrada egin dute Donostian duela 29 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren omenez
Aiete Jauregian omendu dute, politikariaren inguruko erakusketa dagoen tokian. Besteak beste, Ana Iribar (Ordoñezen alarguna) eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria izan dira bertan.
2024/01/14 - 14:29
Sarek Itxasori erantzun dio ETAko presoei ez zaiela aplikatzen "ohiko legedi normalizatua"
Bestalde, atzo "dozenaka mila pertsona" mobilizatu izanak "salbuespen politiken aurka lan egiten jarraitzeko bultzada" eman ziela azpimarratu du.
2024/01/14 - 12:51
Denis Itxaso: ''ETAko presoei ohiko legedia aplikatzen zaie, horregatik eman dira pausoak''
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak zehaztu du presoen gradu aldaketak tratamendu batzordeetan erabakitzen badira ere, azken hitza epaileek dutela, eta horrela gertatzen dela Estatu osoan.