Etcheverry: "Terroristak ala bake artisauak ginen? Hori argitzea izanen da erronka nagusia epaiketa honetan"
"Lasai eta prest gira azalpenak emateko. Luhusokoa zergaitik egin zen eta emaitzak zeintzuk izan ziren azalduko dugu". Hala mintzatu da Jean Noel Etcheverry Txetx 'bake artisaua', Parisko Zigor Auzitegian bere eta Beatrice Mollen kontra abiatuko den epaiketaren aurretik, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.
2016ko abenduaren 16an Luhuson egindako polizia operazioan atxilotuetako bi dira Etcheverry eta Molle, eta horiek Pariseko Zigor Auzitegiak epaitzea eskatu zuen iazko otsailean Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzak. Armak, munizioak eta lehergaiak izatea, eta ETArekin lotura izatea leporatzen dizkiete. 10 urterainoko espetxe zigorra eta 100.000 euroko isuna ezar diezaizkiekete. Gaur eta bihar egingo da epaiketa.
Defentsa nola bideratuko duten galdetuta, Etcheverryk azaldu du erronka nagusia galdera bat argitzea izango dela: "Zer ginen, terroristak ala artisauak?". Bere hitzetan, ez Espainiako Gobernuak ezta Frantziakoak ere ez zuten urratsik eman armagabetzea ahalbidetzeko, eta horren aurrean "guk gure ardurak hartu genituen". "Orain, guk erraten dugu; Luhusukoa ez bagenuen egin, zer pasatzen ahal zen? Zenbat iraunen zuen egoerak eta zer arrisku izanen zuen horrek Euskal Herriarentzat? Guk egindakoa beharrezkoa zela eta emaitzak agerikoak direla, hori esanen diogu epaileari".
Euskal Herriko eta Frantzia osoko 4.000 eragilek baino gehiagok eskatu dute bi ekintzaileon errugabetzea, eta epaiketan bertan ere, besteak beste, Frantziako Gobenuan ardurak izan dituzten zenbait kidek deklaratuko dute defentsaren lekuko bezala. Horren garrantzia azpimarratu du Etcheverryk: "hori ez da sekulan ikusi eta horrek argiki erran nahi du auzi hau berezia dela. Ene ustez, horiek esplikatuko dute Luhusukoak beste urrats guztiak ireki arazi dituela eta Luhuso gabe egoerak lehen bezala segitzen ahal zuela, arrisku guztiekin".
Nolanahi ere, 'bake artisauek' argi dute "Parisko Auzitegiko 16. Ganbara terrorismoaren aurkako epaitegi berezi bat" dela, "epaile berezia eta fiskal berezia, euren logika propioarekin, euskal gizartearenarekin bat ez datorrena".
Luhusoko operazio hartan, beste hiru pertsona ere atxilotu zituzten: Stephane Etchegaray Etxe, Mixel Berhokoirigoin eta Mixel Bergougnan; lehendabizikoa errugabe jotzea eskatu zuen fiskalak. Azken biak 2021ean eta 2017an hil ziren, hurrenez huren. Horien, eta bakegile lanetan aritu zen Michel Tubianaren (2021ean zendu zen) konpromiso politikoa agerian utzi nahi dute epaiketa honetan. "Ezin dugu onartu horiek egin duten ekintza kolektiboa terrorismo bezala kalifikatzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.