Etxebarri
2025/06/06 - 13:50
Etxebarriko Udalak formaziorik gabeko 9 udaltzain kontratatu zituela jakinarazi du agintean dagoen plataformak
Agintean 34 urte daramatzan Herriaren Ahotsa plataformaren arabera, Udalak proposatzen ditu kontratazioak, baina Segurtasun Sailak du hautagaiek baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko ardura.
2025/03/17 - 17:52
Basauri, Etxebarri eta Bilbo batzen dituen bidegorria inauguratu dute
Bidegorri berriak 1,09 kilometroko luzera du. Aurreikuspenen arabera, lanegun bakoitzean 2100 txirrindulari eta oinezko inguruk egin ahal izango dute ibilbidea.
2025/01/18 - 14:15
Etxebarriko alkatea eta alkate ohia ikertzen ari dira 'gezurrezko polizia'ren kasuagatik
La Voz del Pueblo talde independentekoak dira biak, eta taldeak adierazi du "erabat ezustean" harrapatu dituela neurriak, alkateek kontratazio prozesuak "berretsi" besterik ez dutelako egin.
2025/01/09 - 21:33
Etxebarriko bizilagunek gazte talde batek jasandako erasoa gaitzetsi dute
Etxebarriko San Antonio auzoko ehunka bizilagunek babesa adierazi nahi izan diete Urte Berriko goizaldean zauritu ziren bi gazteei.
2025/01/09 - 09:08
Etxebarrin Urteberri egunean gazte talde batek jasandako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Gertakariak urtarrilaren 1ean jazo ziren, 07:00etan. Hiru gizonak kolpeka eta ostikoka hasi zitzaizkien. Zauritutako bati ebakuntza egin behar izan diote. Udalak elkarretaratze isila deitu du gaur arratsalderako, erasoa gaitzesteko.

2024/12/30 - 18:58
2025erako lan erregulazio espediente berria adostu dute Arcelor Mittaleko zuzendaritzak eta sindikatuek
Instalazioak geldituz gero aplikatuko da espedientea. AMDS Processing-eko langileen % 40ri, Etxebarriko plantakoen % 40ri eta Lesakako lantegikoen % 35i eragingo die, besteak beste.
2024/12/19 - 18:23
''Isunak baliogabetuta geratuko lirateke, sasi agenteak horretarako legitimitaterik ez zuela frogatuz gero''
Kaltetuek isun horien zenbatekoa erreklamatu dezakete, baina Olga Rodriguez abokatuaren arabera, Etxebarriko Udalak ofizioz jardun beharko luke. Ustez hiru delitu egiteagatik epaitu dezakete: dokumentuak faltsutzea, funtzio publikoaren usurpazioa, eta armak legez kanpo edukitzea.
2024/12/18 - 21:36
Titulurik gabeko udaltzainak jarritako isunek eta egindako atxiloketek ez dute balio juridikorik
Atxiloketa guztiak legez kanpokoak dira, eta, berez, bertan behera geratuko lirateke. Era berean, hiru urte horietan ezarritako isunak baliogabetuta geratu dira, eta herritarrei dirua itzuli beharko zaie.
2024/12/18 - 18:16
Hiru urtez aritu da udaltzain gisa lanean Etxebarrin, ustez titulua faltsututa
Udaltzaingoan sartu zen barneko lan-poltsa baten bidez, ez zen Arkautin egon. Udalak udaltzain "faltsuaren" aurka salaketa jarri du. Udaltzainak, bestalde, kaleratzearen kontra helegitea jarri du. Alkatearen hitzetan, Udalak ez du curriculumean aurkeztutako agiriak "egiaztatzeko betebeharrik".
2024/10/08 - 18:26
Atzerapenak izan dira Bilboko metroaren sare osoan, Boluetan izandako arazo tekniko batengatik
Metro Bilbaok iragarri duenez, hiru orduz, trenak bide beretik joan dira Bolueta eta Etxebarri geltokien artean, eta horrek sare osoari eragin dio. 16:15 inguruan, konpondutzat eman dute arazoa.
2024/08/14 - 16:02
Eusko Jaurlaritza 260 ikastetxetan obrak egiten ari da uda honetan, 86 milioi euroko inbertsioarekin
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Etxebarriko (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eraikin berria bisitatu du. Irailean irekiko ditu ateak, eta hamar milioi euro inbertitu dira bertan.
2024/06/09 - 21:34
Etxebarriko bizilagunek bat egin dute jaietan emakume batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
San Antonioko jai batzordeak, txosnek eta Udalak elkarretaratzea deitu dute herriko jaietan emakume batek jasandako erasoa salatzeko.
2024/06/09 - 17:00
Etxebarrin izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
San Antonioko jaiak ospatzen ari den udalerrian sexu-erasoa egin diotela salatu du larunbatean emakume batek. San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak elkarretaratzea deitu dute gaur, 17:00etan.
2024/04/19 - 12:46
Etxebarrin aurkitutako lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak
Itsas armadako jaurtigaia zen, Gerra Zibilekoa; 385 kilogramo zituen, eta ia metro bateko luzera.
2024/04/19 - 11:11
Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta
Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da goizean goizetik. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe.
2024/04/18 - 17:20
Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte
Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.
2024/04/18 - 16:52
Metro Bilbaoren zerbitzua etenda dago Basauri eta Etxebarri artean, katenarian izandako matxura baten ondorioz
Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda dago eta Basauriko geltokia itxita dago 09:00etatik. Arazo tekniko horien ondorioz, atzerapenak gertatzen ari dira hiriko gainerako zerbitzuetan.
2024/01/08 - 13:00
Metro Bilbaok aurreratu egin du goizean Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia
Urtarrilaren 13tik aurrera, 05:45ean abiatuko da lehendabiziko trena Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko da lanegunetan, hiru minututik bi minutu eta erdira.
2023/04/18 - 11:39
Euskotrenek zerbitzua berrezarri du Kukullaga eta Usansolo artean, harrapaketa bategatik etenda egon ostean
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian (Basauri).

2023/04/16 - 13:54
LABek salatu du ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioen "erabilera interesatua" egiten duela
Enpresako zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazioa hitzartu du sei hilabeterako, Etxebarriko eta Lesakako lantegietan 7.000 pertsona ingururi eragingo diena.