Europako Parlamentua
2025/01/29 - 13:26
Antonio Costak euskal agendarekiko azaldu duen "interesa eta sentsibilitatea" nabarmendu ditu Pradalesek
"Euskal errealitatea ezagutzen du eta uste du Euskadik paper garrantzitsua izan dezakeela Europaren berrindustrializazioan", esan du Pradalesek, Antonio Costa Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentearekin bildu ondoren.
2025/01/09 - 13:08
Euskarak Europako Parlamentuan legealdi honetan ofizialtasuna izatea espero du Agirregoitiak
Oihana Agirregoitia EAJren eurodiputatuaren hitzetan, Europar Batasunean euskararen ofizialtasuna lortzeko urratsak ematen ari dira, eta legealdi hau amaitzerako EBko batzarretan euskaraz aritzea espero du.
2024/11/27 - 14:36
Europako Parlamentuak onespena eman die Teresa Riberari eta Von der Leyenen Gobernuko gainerako kideei
Europako Parlamentuak onespena eman dio Ursula Von der Leyenen Europako Batzorde berriari: aldeko 370 boto, kontrako 282 boto eta 36 abstentzio. Alberto Nuñez Feijooren PPk Teresa Riberaren aurka bozkatu du.
2024/11/27 - 14:32
Euroganberak onespena eman dio Von der Leyen presidente eta Ribera presidenteorde izango dituen Batzordeari
Azken tramitea gaindituta, Europar Batasuneko gobernu talde berriak datorren igandean (abenduak 1) hasiko du bost urteko legegintzaldia. EAJk Europako Batzorde berria babestu du, eta EH Bilduk ezezko botoa eman du.
2024/11/20 - 16:49
Euskararen ofizialtasunean jauzi kualitatiboa eskatu dio Europan Pradales lehendakariak Roberta Metsolari
Imanol Pradales lehendakaria eta Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidentea arratsaldeko lehen orduan bildu dira, lehendakariak Belgikara egin duen bidaia ofizialaren bigarren egunean.
2024/11/20 - 13:57
Imanol Pradales lehendakaria EAEko europarlamentariekin bildu da Bruselan
Imanol Pradales lehendakaria Oihane Agirregoitia (EAJ), Idoia Mendia (PSE) eta Javier Zarzalejos (PP) europarlamentariekin bildu da Bruselara egin duen bisitaren bigarren egunean.
2024/11/20 - 13:48
PPEk Riberaren hautagaitza babestuko du, Kongresuan agerraldia ondo ateratzen bada, baina PPren oposizioarekin
Europako Parlamentuko talde popularreko presidenteak alderdiaren ordezkaritza nazionalei aurkeztu die ideia, eta guztiak daude konpromiso horren alde, Espainiakoa izan ezik.
2024/11/19 - 14:03
Zelenskik babesa eskatu dio Europar Batasunari, Errusia bultzatzeko Ukrainan "bake justua" lortzera
Ukrainako presidenteak Europako Parlamentuaren aurrean egin duen agerraldian azpimarratu duenez, Errusiari presio gehiago egin behar zaio, uste baitu Putin ez dela bere kabuz geldituko.
2024/11/19 - 08:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, Ukrainako gerrak 1.000 egun eta EHUko hauteskunde eztabaida
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/15 - 11:30
EH Bilduren ustez, PPk Europako Parlamentua ''Espainiako politikaren luzapen bihurtu du''
Europako Alderdi Popularrak Teresa Riberaren izendapena blokeatu izanaz mintzatu da Barrena Euskadi Irratian. EH Bilduko eurodiputatuaren hitzetan, Europako PPko "kide batzuk ez daude batere eroso egoera honetan".
2024/10/24 - 14:42
Europako Parlamentuak Edmundo Gonzalez eta Maria Corina Machadori eman die aurtengo Sajarov saria
Europako ganberak urtero saritzen ditu kontzientzia askatasunaren alde lan egiten duten pertsona edo taldeak. Aurten, Venezuelako oposizioa zen faborito nagusi. 50.000 euro jasoko dituzte biek.
2024/10/23 - 11:58
Europako Parlamentuko presidenteordeak kufiya kentzeko eskatu dio Irene Monterori
Christel Schaldemose Europako Parlamentuko presidenteordeak eskatu dio Monterori Palestinaren aldeko zapia kentzeko, arauen aurka doalako.
2024/10/15 - 16:07
Europako Batzordea EBtik kanpo "itzulera zentroak" irekitzea aztertzen ari da, migratzaileak deportatzeko
Europako Batzordeko presidenteak 27 estatukideei igorritako gutun batean migrazioari buruzko araudia aldatzea proposatzen du, besteak beste, deportazioak azkartzeko. Horretarako, Italiak eta Albaniak elkarrekin adostutako eredua jarri du adibidetzat.
2024/10/09 - 22:52
Ezkerreko eurodiputatuek ''Bella Ciao'' ereserki antifaxita italiarra abestuz agurtu dute Viktor Orban
Viktor Orban Hungariako lehen ministroak migrazioaren aurkako hitzaldi gogorra egin eta gero gertatu da. Roberta Metsola ganberako presidenteak kanta moztu du, "Parlamentua ez da Eurovision" esanda.
2024/10/09 - 14:35
Ekintzaile batek Viktor Orbanen prentsaurrekoa eten du, Errusiari emandako babesa aurpegiratzeko
Ekintzailea Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren prentsaurrekoan sartu zen berarengana hurbiltzeko, Errusiari eta Txinari emandako babesa aurpegiratzeko.
2024/09/30 - 13:54
Espainiako Gobernua Europako Justizia Auzitegira jotzeko prest dago, euskara EBn ofiziala izan dadin
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroaren esanetan, ez dago euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza-erregimenean sartzea eragozteko "benetako oztoporik" eta auzia politikoa dela azpimarratu du. Espainiako Gobernuarentzat, "helburu ukaezina" da lortzea.
2024/09/30 - 12:07
Marine Le Pen eta 26 alderdikide akusatuen aulkian, 6,8 milioi euro bidegabe erabiltzea egotzita
Europako Parlamentuko dirua alderdia finantzatzeko erabiltzea egotzi diote eskuin muturreko buruzagiari. 10 urteko kartzela zigorra, milioi bat euroko isuna eta 10 urteko gaitasungabetzea ezar diezazkiokete. Epaiketak ezerezean utz lezake bere ibilbide politikoa.
2024/09/26 - 13:01
EBko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Europako Parlamentuari eta Puigdemonti eserlekua ukatzea babestu du
Puigdemontek eta Cominek Europarlamentuko presidentearen aurka helegitea aurkeztu zuten, aurreko legegintzaldiaren hasieran ez zielako hauteskundeetan lortu zuten eserlekua hartzen utzi. Europako Justiziak, ordea, atzera bota du helegitea.
2024/09/15 - 23:56
Boris gogor jotzen ari da Europa erdialdea eta ekialdea, zortzi hildako eta milaka desplazatu izan dira
Gutxienez sei pertsona hil dira Errumanian, hildako bat Polonian eta beste bat Austrian. Euri-denboraleak uholdeak eta ebakuazioak eragin ditu Europa erdialdeko hainbat herrialdetan; Txekian, Eslovakian eta Austrian, besteak beste.
2024/09/11 - 22:32
Europako Parlamentuak datorren astean bozkatuko du Gonzalez hauteskundeetako irabazletzat hartzen duen
Talde politikoetako liderrek Venezuelako hauteskundeei buruz eztabaidatzea eta gaiari buruzko lehenengo ebazpena onartzea, EAJko Oihane Agirregoitia europarlamentariak bultzatuta. EBren Kontseiluak ez du oposizioko hautagaiaren garaipena onartzen, ezta Madurorena ere.