Europako Parlamentua
2024/01/09 - 16:51
Euskadik nazio gisa Europan izan behar duen tokia aldarrikatu du Pradalesek
Imanol Pradales Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren lehendakarigaia izango denak EBko Renew Europe talde parlamentarioak antolatutako foro batean parte hartu du Bruselan.
2024/01/08 - 13:59
Gutxieneko soldata Europar Batasunean: Luxenburgoko 2.387 euroetatik, Bulgariako 399 euroetara
Europar Batasuneko herrialde gehienetan legez dago ezarrita lanbide arteko gutxieneko soldata, eta, berez, inflazioaren arabera egokitzen da urtero.
2023/12/20 - 18:57
EBko migrazio eta asilo itun berriaren gakoak: kontrol handiagoa, elkartasuna nahieran eta banaketa-kuotak
Europako migrazio-politika berritzeko ideia 2016an hasi zen sortzen, Siriako gerratik ihesi, bi milioi etorkin eta asilo-eskatzaile inguru EBra iritsi zirenean.
2023/12/13 - 12:46
Txakur baten zaunkak entzun dira Europako Parlamentuan eta bertan zeudenek ezin izan diote barreari eutsi
Pedro Sanchezek EBko Kontseiluaren Espainiako presidentetza ixteko egin duen hitzaldiaren ostean txakur baten zaunkan entzun dira Europako Parlamentuan. Bertan zeudenek ezin izan diote barreari eutsi.
2023/12/09 - 13:14
Izaskun Bilbao ez da berriro EAJren hautagaia izango Europako hauteskundeetan
Hiru legegintzaldiren ostean, ez aurkeztea erabaki du, eta jeltzaleek hautagaia aukeratzeko prozesua abiatuko dute.
2023/12/08 - 08:04
EBk gaur jarraituko du adimen artifizialaren legearen inguruko negoziazioekin, akordiotik gertuago
EFE agentziak aipatutako iturrien arabera, EBko erakundeek aurreakordioa lortu dute ChatGPT eta antzeko sistemen oinarri diren fundazio-ereduak arautzeko arauei buruz.
2023/11/22 - 18:51
Europako Batzordeak Amnistiaren Legea "arretaz, independentziaz eta objektiboki" aztertuko du
Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoerari eta Estatuko fiskal nagusiaren aginduari buruz Espainiari helarazi zizkion ohartarazpenak gogoratu ditu.
2023/11/13 - 13:11
PSOEren amnistia legea Europako Parlamentuan eztabaidatuko dute datorren astean
Osoko bilkuraren behin betiko agenda ez dute iragarriko ostegunera arte, Europako Ganberako Presidenteen Konferentziaren ostean. Bilera horretan, eztabaida horretarako eguna eta ordua zehaztuko dituzte.
2023/10/30 - 20:03
PSOEko Antolamendu idazkari Santos Cerdan Puigdemontekin bildu da Bruselan
Aurrez aurreko bilera hori Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen inbestidurarako bi alderdiek dituzten elkarrizketen barruan kokatzen da. Hainbat hedabideren arabera, PSOEren asmoa da inbestidura-saioak azaroaren 7an eta 8an egitea.
2023/10/19 - 15:01
Euroganberak Mahsa Aminiri eta "Emakumea, bizitza, askatasuna" mugimenduari emango die Sakharov saria
Mahsa Aminiren "hilketa basatiak" emakumeek gidatutako mugimendu historikoa aktibatu du, Europako Parlamentuko presidentearen arabera. Beloa "gaizki" jarrita eramateagatik atxilotu zuen iaz Irango Moralaren Poliziak, eta poliziaren zaintzapean hil zen.
2023/10/18 - 00:02
Argindar merkatuaren erreforma adostea lortu dute Europar Batasuneko herrialdeek
Besteak beste, epe luzerako kontratuak sustatu eta hornidura bermatzearen aldeko neurriak indartzen ditu erreformak. Orain, Europako Parlamentuan eztabaidatu beharko dute azken testua. Urtea amaitu aurretik onartzea da asmoa.
2023/10/09 - 23:04
Bruselak ez du bertan behera utziko Palestinarako giza laguntza, komisario batek hala iragarri badu ere
Polemika izan da arratsaldean EBn. Oliver Varhelyi Hedapenerako komisario europarrak iragarri du Europar Batasunak laguntza humanitarioa etengo diola Palestinari. Ordu batzuk geroago Janez Lenarcic Krisien Kudeaketarako komisarioak ukatu egin du albistea. EBk oharra kaleratu du gaia argituz.
2023/10/06 - 20:30
Migrazioaren gaia sartu gabe onartu dute Granadako Adierazpena, Poloniaren eta Hungariaren oposizioagatik
EBko estatu kideek ez dute lortu migrazioaren inguruko testu bateratu bat adostea eta, beraz, atal hori ez dute txertatu Granadako Adierazpena deituriko dokumentuan.
2023/10/06 - 07:00
EBren zabaltzeaz eztabaidatuko dute gaur europar agintariek Granadako goi-bileran
Batzarretik ateratako ondorioak 2024-2029 legealdirako agenda estrategikoan jasotzea da asmoa. Datorren urteko hauteskunde europarren ostean abiatu nahi dute prozesu berria.
2023/10/04 - 16:39
EBko 27 estatu kideek migrazio-politikaren erreforma desblokeatu dute Italiaren babesarekin
Meloniren Gobernuak testua babestu du azken egunetako zalantzen ostean. Hala ere, Polonia eta Hungaria ez daude ados sarbide diren estatuek derrigorrezko kuoten sistema bati uko egitearekin.
2023/09/20 - 07:00
Txosten ekonomikoen eta juridikoen zain geratu da euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasuna EBn
Atzoko bileraren ostean, Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak iragarri zuen katalanaren ofizialtasuna lehenetsiko dutela euskararen eta galegoaren aurretik. Erabakiak euskal alderdien haserrea eragin zuen.
2023/09/19 - 21:05
EAJk eta EH Bilduk gogor kritikatu dute EBn euskararen eta galegoaren aurretik katalana lehenestea
Espainiako Gobernuak iragarri du Europar Batasunean katalanaren ofizialtasuna lehenetsiko duela euskararen eta galegoaren aurretik, "prozesua arintze aldera". Erabakia ez dute begi onez hartu euskal alderdi abertzaleek.
2023/09/19 - 19:04
Espainiak katalanaren ofizialtasuna lehenetsi du euskararen eta galizieraren aurretik, EBn errazago onartzeko
Espainiako jarduneko Gobernuak euskararen eta galizieraren aitortza atzeratzea eta katalanaren ofizialtasunarekin hastea eskaini die Europar Batasuneko gainerako estatuei, prozesua bizkortzeko ahaleginean, hainbat herrialdek errezeloak azaldu dituztelako.
2023/09/19 - 15:45
Kontseiluak "atsekabez" hartu du EBk euskararen ofizialtasunari buruzko erabakia atzeratu izana
Atzerapena, arrazoi teknikoetan baino, "argudio eta oztopo politikoetan" oinarritzen dela uste du Euskalgintzaren Kontseiluak. Espainiako Kongresuan euskara, katalana eta galiziera erabiltzen hasteari "ongietorria" eman dio, baina deitoratu euskal alderdiek ele biz arituko direla iragarri izana.
2023/09/19 - 13:11
EBko estatuek euskara, katalana eta galegoaren ofizialtasunari buruzko erabakia atzeratzea erabaki dute
Estatu kideek ez dute erabakirik hartu nahi, harik eta mahai gainean EBko Kontseiluak neurriaren ondorioei buruzko txosten juridiko bat eta horrek blokearen funtzionamenduan duen eragin ekonomiko eta praktikoaren azterketa bat egin arte.