Euskadiko Alderdi Popularra
2024/10/03 - 15:01
Albiste faltsuen inguruko batzordea sortzea baztertu du Legebiltzarrak, taldeen arteko ika-mikaren ostean
EH Bilduk aurkeztutako proposamenak koalizio abertzalearen eta Sumarren legebiltzarkidearen babesa besterik ez du izan, eta, hortaz, atzera bota du Gasteizko Ganberak. 'Fake news' deiturikoen atzean egotea aurpegiratu diote elkarri.
2024/10/01 - 19:58
Herritarrek ontzat eman dute Pradalesen jarduna, Jaurlaritzara heldu eta 100 egunera
EITB Focus inkestaren arabera, alderdi guztietako boto-emaileek 5etik gorako nota jarri diote Pradales lehendakariak egindako lanari, bataz beste.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/26 - 15:39
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredua berrikusteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari
Legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran, EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzaren zutabe diren bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) adostutako erdibideko zuzenketak aurrera egingo du.
2024/09/26 - 09:42
Albiste izango dira: Lehen bilkura Legebiltzarrean, Pujanaren hilketa argitzeko epaiketa, eta greba Nafarroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/21 - 19:51
"Espainiarekiko hausturak kalte egiten die autonomia erkidegoei", De Andresen esanetan
Euskadiko PPko buruak eta Kataluniako PPko buruak Belaunaldi Berrien ekitaldi batean parte hartu dute Bilbon, eta gogor kritikatu dute abertzaleen kudeaketa eredua.
2024/09/14 - 16:19
De Andresek ''adorea'' eskatu die euskal kazetariei autogobernuaren inguruko diskutso ofizialaren aurrean
Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak "adorea" eskatu die euskal kazetariei, "autogobernu gehiago ongizate gehiago dela defendatzen duen diskurtso ofizialaren aurrean".
2024/09/04 - 16:24
Arabako PPk Foru Aldundiari eskatu dio AHTaren lotunea Gasteiztik egitea defendatzeko
Iñaki Oyarzabal Arabako PPko buruak Gasteiz bihurtu nahi du "ardatz atlantikoa eta mediterraneoa lotzeko puntu handia", "ezerezaren erdian egongo litzatekeen geralekuaren" aurrean, Ezkio-Itsason (Gipuzkoa).
2024/08/22 - 17:39
Cuca Gamarrak Alderdi Popularraren txosna bisitatu du Bilboko Aste Nagusian
26 urte geroago, Kaioak txosnarekin, PPk bere presentzia berreskuratu du Bilboko jaietan. Bere garaian uko egin zioten kalean egoteari, instalazioak segurtasun-kostu handiak behar zituelako, ETAren mehatxuak zirela eta.
2024/07/18 - 12:20
Garridok Jaurlaritzan ''norabide aldaketa'' ikusten du, baina ''ekintzak'' eskatzen ditu
PPko legebiltzarkidearen ustez, normala da Imanol Pradalesek Eusko Jaurlaritzan "bere arrastoa utzi nahi izatea", baina ez du uste aldaketa asko izango direnik, "aurretik zegoen alderdi berekoa baita".
2024/07/17 - 18:36
Euskal eurodiputatuek legealdi berriaren helburuetako batzuk zehaztu dituzte
Eurodiputatu gisa akta hartu ondoren, lau euskal eurodiputatuek legegintzaldi berriaren helburuetako batzuk zehaztu dizkigute.
2024/07/12 - 17:37
Miguel Angel Blanco omendu dute Ermuan, eta terrorismoaren aurkako oroimenaren garrantzia azpimarratu dute
Ermuko Udalak ETAk hildako Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia eta Sotero Mazo ile-apaintzailea gogoratu ditu ostiral honetan, eta memoriaren ondarea zabaltzeko deia egin du, belaunaldi berriek ETAren terrorismoa zalantzan jar ez dezaten.
2024/07/12 - 14:37
De Andres akordioak lortzeko prest agertu da Osakidetzaren behin-behinekotasun "onartezina" konpontzeko
EAEko PPren presidenteak uste du Osakidetzaren lantaldea kontsolidatzea dela lehentasuna. "Hori da arazo handiena", erantsi du. Estatutu berriari buruzko negoziazioez, esan du ez dutela parte hartuko "obsesio identitarioak" tarteko badaude.
2024/07/12 - 12:49
''Entzuteko prest'' baina ''aldaketa eske'' joan da De Andres lehendakariarengana
Javier de Andres EAEko PPren presidenteari 10:00etan jarri diote hitzordua, Ajuria Enean Imanol Pradales lehendakariarekin. Bileraren ostean, agerraldia egin du balorazioa egiteko.
2024/07/12 - 09:35
De Andres eta Andueza hartuko ditu gaur lehendakariak, alderdiekin egiten ari den bilera sortaren baitan
PPren burua 10:00etan heldu da Ajuria Enea jauregira, eta 12:00etan, PSE-EEko buruaren txanda izango da. Atzo Sumar hartu zuen lehendakariak. Ezkerreko koalizioak bileraren ostean ohartarazi zuenez, zaila da akordio konkreturik gabe herri itun handiak lortzea.
2024/07/11 - 18:20
Akordio konkreturik gabe herri-itun handiak lortzea zaila iruditzen zaio Sumarri
Alba Garcia Sumarren lehendakarigaia eta Jon Hernandez legebiltzarkidea hartu ditu gaur lehendakariak. Bihar PP eta PSE-EEren txanda izango da.
2024/07/10 - 15:09
PPk Miguel Angel Blanco gogoratu du bere bahiketaren eta hilketaren 27. urteurrenean
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak Miguel angel Blancoren omenezko ekitaldian parte hartu du gaur goizean Ermuan. Omenaldian lore eskaintza egin da.
2024/07/10 - 15:05
Feijoo: "Batzuek terrorearen oinordekoekin adosten duten bitartean, PPk biktimen ondoan jarraituko du"
27 urte bete dira ETAk Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia hil zuenetik, eta gaur, Ermuan, omenaldia egin diote. PPko presidentearekin batera, Marimar Blanco, Bea Fanjul eta Javier de Andres EAEko PPko burua izan dira.
2024/07/08 - 15:05
Pradalesek "aukera" ikusten du alderdien bileran sortan osasunaren inguruko herri ituna lortzeko
Lehendakaria "itxaropentsu" agertu da indar politikoek "euren interesak alde batera utzi" eta Osakidetzaren inguruan itun bat erdietsiko dutelakoan.
2024/07/05 - 16:45
De Andres: “Eusko Jaurlaritzak aldaketa irmoa egin behar du eta serio hartu bere egitekoa”
Javier de Andres EAEko PPko presidenteak legegintzaldia oraindik ez dela "aktibatu" esan du. "Plan zehatzak" proposatzeko eskatu dio lehendakariari, ez soilik "ahoak isiltzeko" proposamenak egiteko, "gero gauza bera egiten jarraitzen dutelako".