Herritarrek ontzat eman dute Pradalesen jarduna, Jaurlaritzara heldu eta 100 egunera
Ehun eguneko jardunaren ondoren, EAEko herritarrek Imanol Pradalesen kudeaketari 10etik 5,99ko nota jarri diote. 2024ko iraileko EITB Focus inkestaren arabera, hamar pertsonatik seik 5 eta 10 arteko nota eman diote Eusko Jaurlaritza berriari. Horrez gain, inkestatuen lautik batek nahiago izan du Jaurlaritzaren lana ez puntuatzea.
Inkestatuen bizilekua kontuan hartuta, bizkaitarrak izan dira Jaurlaritzari puntuazio onena eman diotenak, batez beste 6,24ko nota, hain zuzen ere. Ondoren gipuzkoarrak doaz, 5,79ko notarekin, eta arabarrak, 5,51eko puntuazioarekin.
Adinaren arabera, 65 urtetik gorakoak dira Pradales lehendakariaren eta haren gobernu-taldearen lanari nota altuena eman diotenak (6,84).
Bitxia bada ere, alderdi guztietako boto-emaileek 5etik gorako nota eman diote Eusko Jaurlaritza berriak egindako lanari. EAJko boto-emaileek eman diote baloraziorik altuena Pradalesi (7,09), ondoren PSE-EEkoak agertzen dira, 6,74ko notarekin, eta PPkoak, 5,49ko puntuazioarekin. EH Bilduren boto-emaileek 5,18ko puntuazioa eman diote Pradalesen Gobernuak agintaldiko lehen ehun egunetan egindako lanari.
Koalizio gobernua
EITB Focus inkestak egungo koalizio-gobernuari buruz herritarrek duten ezagutza-maila ere aztertu du. Hala, hamar herritarretik zortzik badakite EAJk koalizioan gobernatzen duela, eta % 5,8k bakarrik diote jeltzaleek bakarrik kudeatzen dutela Jaurlaritza.
Gainera, jeltzaleen eta sozialisten arteko egungo koalizioarekiko asebetetze maila neurtuz, inkestatuek koalizio hori 5,58ko batez besteko notarekin puntuatu dute. Gainera, % 84,7k erantzun dute EAJ-PSE-EE itunak legegintzaldi osoan iraungo duela.
Politikoen ezagutza
EAEko legebiltzarkideen ezagutzaz eta haien lanari buruzko balorazioaz galdetuta, ezagutza maila altua lortu du lehendakariak, nahiz eta duela urtebete baino gutxiago jakin herritarrek EAJren hautagai izendatu zutela. Gaur egun, hamar pertsonatik bederatzik diote Pradales ezagutzen dutela, eta baloraziorik altuena jaso du, hamarretik 6,2, nahiz eta hamar pertsonatik lauk nahiago izan lehendakariaren lanari nota ez jartzea.
Oposizioko buruari dagokionez, EH Bilduko Pello Otxandianok ezagutza maila handia lortu du, nahiz eta berea ere aurpegi berria izan. Galdetutakoen % 75ek ezagutzen dute, eta 6ko nota jarri diote inkestatuek.
Lortutako batez besteko notari begiratuta, bigarrena Joseba Diez Anxustegi EAJren Legebiltzarreko bozeramailea da, 6ko puntuazioa gainditu baitu (6,1). Kasu horretan, argitu behar da herritarrek Anxustegiri buruz duten ezagutza-maila gainerako bozeramaileena baino nabarmen txikiagoa dela ( % 29).
Eneko Andueza PSE-EEko buruak ere gainditu du (5), eta ezagutza maila altua lortu du, % 70etik gorakoa.
Jon Hernandez Sumarreko buruari 4,5eko nota eman diote herritarrek, eta Javier de Andres eta Amaia Martinez PPren eta Voxen bozeramaileek 2,9ko eta 1,1eko notak jaso dituzte, hurrenez hurren.
Boto-fideltasuna
Azkenik, EITB Focus inkestaren arabera, hauteskunde autonomikoak izan eta bost hilabetera, ez litzateke aldaketa esanguratsurik egongo boto-asmoan, eta fideltasun maila handia izango lukete alderdi guztiek, batez ere EAJri ( % 86k boto bera emango lukete berriro) eta EH Bilduri ( % 90ek botoa errepikatuko lukete) botoa eman ziotenen artean.
Metodologia
Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.600 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (400 lurralde historiko bakoitzean eta 400 foru erkidegoan).
Galdeketak irailaren 19tik 27ra bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.