TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jaurlaritzako sailburu batzuk eta Imanol Pradales lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean. EFE
Jaurlaritzako sailburu batzuk eta Imanol Pradales lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehen kontrol saioa Legebiltzarrean: XIII. Legegintzaldiko aurreneko osoko bilkura egin eta biharamunean, gaur egingo dute Eusko Jaurlaritza berriaren lehen kontrolerako saioa Eusko Legebiltzarrean. Imanol Pradales lehendakariaren eta Pello Otxandiano (EH Bildu) oposizioko buruaren arteko lehen aurrez aurrekoa izango da.

- Greba Palestinaren alde: CGT sindikatuak greba orokorrerako deia egin du Espainian eta Hego Euskal Herrian, Palestinari elkartasuna adierazteko. Espainiako Gobernuari Israelekin dituen harremanak hausteko ere eskatuko diote. Guztira, 200 elkarte eta eragilek babestu dute deialdia.

- Iraileko KPIa: Espainiako Estatistika Institutuak iraileko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) datu aurreratua jakinaraziko du. Abuztuan KPIa % 2,3ra apaldu zen, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, batez ere erregaien prezioak eraginda.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X