De Andres eta Andueza hartuko ditu gaur lehendakariak, alderdiekin egiten ari den bilera sortaren baitan
Imanol Pradales lehendakariak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin abiatu duen bilera sortarekin jarraituko du gaur, PPrekin eta PSE-EE bazkidearekin batzartuta.
Javier de Andres EAEko PPren presidenteari 10:00etan jarri diote hitzordua, Ajuria Enean. Bileraren ondotik, agerraldia egingo du Legebiltzarrean, balorazioa egiteko. EAEko popularrak "entzuteko prest" joango dira bilerara, baina aldaketa eskatuko diete EAJri eta PSE-EEri, "politika bera egiteak bide txarretik eramaten gaituela" argudiatuta.
De Andresek elkarrizketa batean nabarmendu zuenez, "etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta segurtasun" arloak " ez doaz ondo, are gehiago, txarto doaz", eta horietan eskatuko dio aldaketa Pradalesi.
Eguerdian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia hartuko du lehendakariak. Buruzagi sozialistaren agerraldia espero da batzarraren ondotik.
Pradalesek Sumarrekin abiatu zuen atzo bilera sorta. Hura amaituta, ezkerreko koalizioak azaldu zuen litekeena dela legegintzaldi honetan akordio puntualak lortzea, baina, Jon Hernandez legebiltzarkideak ohartarazi duenez, "herri itun handiek gai zehatzei buruzko akordioak lortzea eskatzen dute", eta "gai konkretuetara jaisten direnean, topatzen dute zailtasun gehien". Hala ere, hitz egiteko prest agertu dira.
Batzarron helburua da alderdiekin hausnarketa egitea lehentasunei eta erronkei buruz, eta lan-metodologia bat ezarri nahi du. Pisuzko gaien artean, Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzea kokatu du Pradalesek.
Astelehenean, hilak 15, lehendakariak EH Bildurekin egingo du bilera, eta asteartean, EAJrekin. Lehendakariak bileretatik kanpo utziko du Vox, ez datorrelako bat "marko etiko eta demokratikoarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
50.000 migratzaile sartu dira Ceutan, eta horietatik 48.300 Marokora itzuli dira dagoeneko
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak indartu egingo du larunbatetik mugan poliziaren presentzia, Ceutako krisiaren ondorioz
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die. Trenbide-korridoreetako kontrolak areagotu eta aireko zaintza-neurriak indartuko ditu, besteak beste.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.
Zaballako preso baten heriotza salatu eta gardentasun handiagoa eskatu dute
Salhaketa Araba elkarteak gertatutakoari buruzko gardentasun handiagoa eskatu du, eta zalantzan jarri du hil aurretik 60 urteko presoari emandako arreta. Elkartearen esanetan, gertatutakoa "ezin da gertaera isolatu gisa ulertu".