EAEko Aurrekontuak 2025
2021/06/10 - 13:52
Miren Gorrotxategi: "Ez dugu adosteko bertigorik baina hau ez da ezkontza bat ere"
Miren Gorrotxategik dio EAJ ete PSE-EErekin pandemiari aurre egiteko Legea babesteko akordioa sinatu izanak ez duela "Eusko Jaurlaritzarekin elkar ulertzeko aro berria zabatzen".
2021/06/08 - 16:30
Ekonomiak datorren urtean nabarmen egingo duela gora uste du Jaurlaritzak
Nahiz eta urtea motel hasi, aurten hazkundea % 6,7koa eta dagorren urtean, % 5,7koa izango dela uste du Jaurlaritzak. Langabezia tasa, 10etik beherakoa izango dela aurreikusten dute.
2021/06/08 - 14:37
Azpiazu: "Inbertsio publikoa 2022ko aurrekontuaren bereizgarria da"
Gobernu Kontseiluak astearte honetako bileran onartu ditu 2022ko aurrekontuak prestatzeko jarraibide nagusiak, tartean, inbertsio plan handia.
2021/03/18 - 15:32
EHUko Gobernu Kontseiluak 437,3 milioiko aurrekontua onartu du
2020ko datuekin alderatuta, % 2,14ko igoera izan du. Proiektuak aldeko 24 boto jaso ditu, bat ere ez kontra eta bederatzi abstentzio.
2021/02/24 - 15:54
2021erako Bizkaiko aurrekontuak onartu dituzte, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin
Oposizioko taldeek, berriz, zuzenketak aintzat hartu ez izana kritikatu dute eta Foru Gobernuko taldeek "maximalistatzat" jo dituzte proposamen horiek.
2021/02/11 - 16:45
Krisiari aurre egiteko defizit eta zor gehiago duten aurrekontuak onartu dituzte
Defizita eta zorpetzea handitu eta gastu erreala 770 milioi eurokoa izango da, covid-19aren ondoriozko krisi ekonomiko eta sanitarioari aurre egiteko.
2021/02/11 - 15:54
Euskadiko aurrekontuak onartu ditu Legebiltzarrak, EAJren eta PSE-EEren botoekin
Oposizioko alderdi guztiek aurrekontuen aurka bozkatu dute. Harrokeriaz jokatzea eta elkarrizketarako borondaterik ez izatea leporatu diote Jaurlaritzari.
2021/02/11 - 12:28
ELAk eta LABek gizarteari ''bizkarra'' ematen dieten kontuak errefusatzen dituzte
Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu Gasteizen izan dira, gaur onartuko diren 2021eko aurrekontuek "gizarteari bizkarra ematen" diotela salatzeko.
2021/02/11 - 11:31
Gaur onartuko dituzte EAEko aurrekontuak, pandemia arretagai hartuta
Gehiengo osoaz baliatuta, Jaurlaritzak ez du trabarik izango diseinatutako proiektua onartzeko; alegia, oposizioaren zuzenketek ez dute aurrekontuak onartzea baldintzatuko.
2021/02/11 - 11:03
Aurrekontuek krisiaren aurkako neurriak indartuko dituztela nabarmendu du Azpiazuk
Ekonomia sailburuak azpimarratu duenez, krisialdi sanitarioak eta ekonomikoak eragindako egoeratik "ateratzeko" neurriak hartu ahal izango dira aurrekontuekin.
2021/02/04 - 15:33
2022ra arte ez da suspertuko Euskadiko ekonomia, adituen arabera
Euskal ekonomialarien ustez, Euskadiko egoera ekonomikoak okerrera egingo du seihileko honetan, eta langabezia da heldu beharreko arazo nagusia, krisitik "motel" irtenda.
2021/02/03 - 18:01
EAJk eta PSEk gehiengoa baliatu eta oposizioaren zuzenketa guztiak errefusatu dituzte
Oposizioak, 1.300 zuzenketa partzial aurkezteaz gain, Jaurlaritzaren proiektuaren aurka jo du, pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko gastu publiko nahikorik ez duela iritzita.
2021/02/02 - 15:47
Ertzaintzak helikoptero berri bat izango du erreskateak eta salbamenduak egiteko
Eusko Jaurlaritzak helikoptero bat alokatzea onartu du, eta 14,4 milioi euro ordaindu beharko ditu datozen sei urteotan alokairuaren truke.
2021/01/29 - 17:27
EAEko aurrekontuen tramitazioak aurrera egin du, osoko zuzenketak baztertuta
Zuzenketa partzialak eztabaidatu beharko dituzte orain, eta otsailaren 11n emango dio Legebiltzarrak behin betiko onespena Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari.
2021/01/29 - 15:40
Oposizioaren osoko zuzenketak atzera bota eta aurrekontuak otsailaren 11n onartuko dira
Pedro Azpiazuk oposizioko taldeen jarrera kritikatu du. Uste du exijentzia politikoengatik ez dituztela babesten Jaurlaritzaren aurrekontuak.
2021/01/21 - 14:07
"Lan erregulazio espedienteetako kaleratzeak bidegabetzat hartzea gogorregia da"
Cebekeko presidentearentzat "albiste txarra" da aldi baterako lan erregulazio espedienteen luzatzean lanera itzuli eta hurrengo sei hilabeteetan kaleratzeak egiteko debekua mantentzea.
2021/01/21 - 11:45
CEBEKen ustez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak ''interesgarriak'' dira
Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentearen ustez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak "interesgarriak dira, pandemiak eragindako krisi egoera berrira egokitzen direlako".
2021/01/19 - 14:26
EH Bilduk osoko zuzenketa eta 36 zuzenketa partzial aurkeztu dizkie aurrekontuei
Horien bidez, 429 milioi euroko aldaketak sustatu nahi ditu koalizio subiranistak.
2021/01/19 - 13:45
EAEko aurrekontuak Jaurlaritzari itzultzea eskatu du PP+Csk
Osoko zuzenketaz gain, 813 zuzenketa partzial ere aurkeztu ditu taldeak. Kontuak "faltsuak" direla uste du, Europako funtsetatik jasoko dena kontuan hartzen ez dutelako.
2021/01/19 - 13:06
Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztu die EAEko aurrekontuei
Eusko Jaurlaritzarekin izandako negoziazioek porrot egin ostean, Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztu dio 2021erako aurrekontuen proiektuari.