Gaur onartuko dituzte EAEko aurrekontuak, pandemia arretagai hartuta
Eusko Legebiltzarrak XII. legealdiko aurreneko aurrekontuak onartuko ditu gaur. Guztira, 12.442 milioi euroko proiektua diseinatu du Jaurlaritzak 2021erako, hau da, aurtengo aurrekontua iazkoa baino % 5,7 handiagoa izango da. Asmoa da horrekin covid-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sanitarioa arintzea.
Oposizioarekin akordiorik lortu ez badu ere, gehiengo osoaz baliatuta, EAJk eta PSE-EEk koalizioan osatutako gobernuak ez du trabarik izango proiektua onartzeko; alegia, oposizioaren zuzenketek ez dute aurrekontuak onartzea baldintzatuko.
Kontuak 09:30etik aurrera eztabaidatu eta bozkatuko dituzte Eusko Legebiltzarrean. Zuzenean jarrai dezakezu eitb.eus-en.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak bilera-sorta egin zuen oposizioko alderdiekin itunen bat bilatze aldera, baina ez zuen EH Bildu, PP+Cs eta Vox alderdiekin adostasunik lortu.
Elkarrekin Podemos-IU koalizioarekin, ostera, hainbat kontu aztertu zituzten, baina azkenean ez zuten akordiorik erdietsi. Ondorioz, oposizioko lau alderdiek osoko hainbat zuzenketa aurkeztu zituzten, baita 1.300 zuzenketa partzial ere. Jaurlaritzak ez zuen zuzenketa bakar bat onartu.
Diseinatutako proiektuari dagokionez, gastu erreala 770 milioi euro (% 7,1) handituko du Jaurlaritzak 2021eko aurrekontuetan. Espainiako Gobernuak defizit mugak kendu zituen iaz, baina erreferentziazko defizit bat jarri zuen, BPGaren % 2,2koa. EAEren kasuan, defizit muga 1.785 milioi eurokoa da; hain justu, Jaurlaritzak hori hartuko du zor berri gisa.
Horrez gain, Europako suspertze planetik jasotako dirulaguntzen zain dago Jaurlaritza, nahiz eta oraingoz ez dakien Euskadira zenbat diru iritsiko den, ezta noiz helduko den ere.
Jakina da, bestalde, 10 eurotik 8 Osasunera, Hezkuntzara, Lan arlora eta Gizarte Politiketara bideratuko dituztela.
Halaber, covid-19aren krisiari aurre egiteko plan bat diseinatu dute aurten. Hain zuzen ere, 542 milioi euro gordeko dituzte horretarako. Horietatik 178 milioi osasun materiala berritzeko eta langileak kontratatzeko erabiliko dute; 95 milioi hezkuntza kontzertuetara zuzenduko dituzte eta 32 milioi enpresak finantzatzeko izango dira.
Gainera, beste 29 milioi dirulaguntza sozialetara eta kontziliaziora bideratuko dituzte; 16 milioi alokairuko laguntzetara; 6,5 milioi lan erregulazio espedienteak osatzeko izango dira eta 140 milioi urtean zehar sortu daitezkeen gastuetarako.
Datuak sailez sail aztertuta, Osasunak jasoko du diru kopururik handiena: 4.1983,9 milioi euro (% 6 gehiago). Hezkuntzak, berriz, 3.108 milioi hartuko ditu (% 5,7 gehiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.