EAEko Aurrekontuak 2024
2024/10/16 - 20:41
EH Bilduk aurrekontuetarako proposamen orokor bat aurkeztu du, politika publikoen ''norabidea zuzentzeko''
Pello Otxandianok aurkeztutako ekimenak etxebizitza, gutxieneko soldata, zaintza eta trantsizio ekosoziala jarri ditu erdigunean, "orain arte herritarren beharrei erantzun egokirik eman ez dieten politika publikoen norabidea zuzentzeko".
2024/10/15 - 18:51
Aurten zenbat diru bilduko den aurreikusteko bildu da Finantzen Euskal Kontseilua
Kopurua iazkoa baino handiagoa izango den arren, mutualistei ustekabean egin beharreko itzulketek espero baino diru gutxiago utziko dute.
2024/10/15 - 07:00
Mutualistei egindako itzulketek diru-bilketan izan duten eragina aztertuko dute gaur EAEko erakundeek
Era berean, aurtengo eta datorren urteko aurreikuspen ekonomikoak egingo ditu Finantzen Euskal Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuaren ustez, "zaila" izango da diru-bilketaren aurreikuspena betetzea, mutualistei egindako itzulketak "eragin handia" izaten ari direlako.
2024/10/11 - 13:47
Pradalesek iragarri du 2025eko aurrekontua "inoizko handiena" izango dela
Lehendakariaren hitzetan, Euskadi "Europako berrindustrializazioaren motorra" izatera eramango duten neurriak proposatuko ditu aurrekontu horrek.
2024/10/11 - 12:54
Zalantzak agertu ditu lehendakariak EH Bilduk egindako proposamenaren aurrean
Euskadin aurrekontuen eztabaida ireki aurretik itxi nahi izatea ere aurpegiratu dio lehendakariak EH Bilduri. Errezeloak gorabehera, Pradalesek atea zabalik utzi du: "Proposamena zintzoa bada, Ajuria Eneko ateak irekita egongo dira".
2024/10/11 - 11:54
Lehendakariak zalantzak agertu ditu EH Bilduk aurrekontuen inguruan egindako akordio proposamenaren aurrean
Aurrekontuen inguruko akordio orokorrak Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak hartuko lituzke bere baitan. Proposamenaren atzean dauden arrazoien inguruko "zalantzak" agertu ditu Pradales lehendakariak, baina elkarlanerako atea zabalik utzi du planteamendu "zintzoa" bada.
2024/10/04 - 12:02
Ogasun eta Finantza sailburuak ez du baztertu 2025eko aurrekontuetan zorpetzeko aukera
Oraindik ikusteko dago mutualistei itzuli beharrekoak foru-ogasunetan zer-nolako zuloa utziko duen, eta, hortaz, datorren urteko aurrekontuei begira, zorpetzeko aukera mahai gainean duela aitortu du Noel d'Anjouk. Aukera horrek, baina, "ez luke helburu zehatz bat izango".
2024/09/02 - 13:12
Kataluniako itun fiskala EAEko Kontzertu Ekonomikoaren aurka ez erabiltzeko eskatu du Pradalesek
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, EH Bilduri buruz ere mintzatu da lehendakaria. Kontraesanak ikusten ditu osasungintzaren inguruko herri-itunaren inguruan EH Bilduk duen jarreran, eta koalizioaren hitzak eta ekintzak ez datozela bat nabarmendu du.
2024/09/02 - 07:01
Mikel Torres lehendakariordeak bilera-sorta egingo du eragile sozialekin, astelehen honetatik aurrera
Lehenengo batzarra LABekin izango da, eguerdian, eta hasi berri den legegintzaldiko erronka nagusiak izango dituzte hizpide.
2024/07/15 - 13:35
Pello Otxandiano: ''EH Bilduk ez du Osakidetza aurrekontuen eztabaidara lotuko''
EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, Pradales lehendakariarekin egindako bilera "oso ondo" joan da. "Herri honi bultzada berri bat emateko aukera marrazten da", adierazi du Otxandianok. Osakidetza eta estatus politiko berria izan dituzte, besteak beste, mintzagai Pradalesek eta Otxandianok.
2024/07/09 - 17:20
Mutualistei egindako itzulketek erakundeen diru-bilketa murriztu dute: nola eragingo die horrek aurrekontuei?
Datu zehatzik eman ez badute ere, EAEko erakundeetako Ogasun arduradunek jada aurreratu dute mutualistei egindako itzulketek eragin zuzena izango dutela datorren urteko aurrekontuetan.
2024/07/09 - 17:07
2025eko EAEko Aurrekontuak iazkoak baino handiagoak izango dira, osasun arloa "protagonista nagusi" dela
Gobernu berriak 2025ko aurrekontu proiektua urriaren amaieran onartu nahi du. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, EAEko ekonomia % 1,9 haziko da aurten eta % 2,1, datorren urtean.
2024/07/09 - 09:54
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen gidalerroak, sanferminak, eta Frantziako gobernu osaketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/09 - 09:33
Jaurlaritzak gaur aurkeztuko ditu datorren urteko aurrekontuak egiteko jarraibide ekonomikoak
Dokumentua Noël d'Anjou Ogasun eta Finantzako sailburuak aurkeztuko du, asteroko gobernu bileraren ondorengo agerraldian, 12:00etan.
2023/12/23 - 11:27
EAJk eta PSE-EEk berretsi dute oposizioak ez zuela aurrekontuak adosteko "borondaterik"
EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk, berriz, "inertzia eta kontinuismoa" ikusten dute "betikoa" diren aurrekontuetan.
2023/12/22 - 20:16
ELAk EAEko aurrekontuak errefusatu, eta "gizartearen haserrea antolatzen" jarraituko duela ohartarazi du
Sindikatuaren arabera, aurrekontuek "Urkulluren marka daramate: inertzia, autokonplazentzia eta propaganda", eta "ez da egia aurrekontuak historiako altuenak direnik", % 2,7 handituko baitira, inflazioaren azpitik, beraz.
2023/12/22 - 14:24
Legealdiko azken Aurrekontuak onartu dituzte, EAJren eta PSE-EEren botoekin
EAJk eta PSE-EEk aldeko botoa eman diete EAEko 2024ko Aurrekontuei, Eztabaidan, akordioak lortzeko "borondate eza" leporatu diote elkarri Gobernua babesten duten taldeek eta oposiziokoek.
2023/12/22 - 06:00
EAEko aurrekontuak oposizioaren zuzenketarik gabe onartuko dira gaur, EAJk eta PSE-EEk atzera bota ostean
Joan den ostegunean, batzordean bozkatu ziren oposizioko taldeek eta Iñigo Urkulluren Gobernua osatzen dutenek aurkeztutako zuzenketa partzialak. EAJk eta PSE-EEk euren gehiengoa berriro baliatu zuten, gainerako taldeen alegazio guztiak baztertu zituzten.

2023/12/14 - 12:23
Arabako Foru Aldundiak 2024rako aurrekontu proiektua erretiratu du eta aurtengoak luzatuko ditu
EAJk eta PSE-EEk osatutako foru gobernuak, gutxienez, oposizioko alderdi baten babesa behar zuen aurrekontuak onartzeko.
2023/12/12 - 19:23
Legebiltzarrak atzera bota ditu oposizioak aurrekontuen kontra aurkeztutako osoko zuzenketak
"Guztiak datoz bat proiektua atzera botatzeko orduan, baina inork ez du alternatibarik ematen", esan du Ekonomia sailburuak, eta erantsi, "ezezkoa ematea erraza da, aukerak proposatzea ez hainbeste". Oposizioko taldeek negoziaketarako borondaterik ez izatea aurpegiratu diote Eusko Jaurlaritzari.