Eusko Jaurlaritzak aurrekontu akordiorako proposamen berria egingo dio gaur oposizioari
Noël d 'Anjou Ogasun sailburuak proposamen berri bat helaraziko die gaur oposizioko talde politikoei, 2025erako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu proiektuaren inguruan akordio bat lortzeko saiakeran. Bertan, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek planteatutako neurri batzuk jasoko dira, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astelehenean jakinarazi zuenez.
Ubarretxenak adierazi zuen helburua aurrekontuen inguruan akordio "zabalagoa" ixtea dela, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gehiengo absolutuari esker Eusko Legebiltzarrean onartzea bermatuta badute ere.
Bozeramaileak azaldu zuenez, D'Anjouk proposamen bat aurkeztuko die taldeei gaur hasiko den bigarren bilera sortan. Ubarretxenak adierazi zuen, halaber, proposamenak oposiziak planteatu dizkien neurriak "aintzat" hartuko dituela, proposamen horietako batzuk sailburuak aurkeztuko duen dokumentuan "jasota" baitaude.
"Badakigu gehiengo osoa dugula, baina Gobernua zintzoki saiatzen ari da akordio zabalagoa lortzen, borondate politikoarekin", adierazi zuen.
Ubarretxenak "erantzukizun politikoz" eta "Euskadiren interes orokorraren" arabera jokatzeko deia egin zion oposizioari. "Herriak behar du", gaineratu zuen.
Bestalde, Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak atzo ohartarazi zuen aurrekontuen negoziazioa ez dela "Excel taula bat orekatzea", eta Jaurlaritzak bere alderdiarekin "akordio politikoa" itxi nahi badu, "landu" egin behar dela. RNEn egindako elkarrizketa batean, Kortajarenak adierazi zuen asteazken honetan "marra gorririk" eta "aurreiritzirik gabe" joango direla batzarrera.
Kortajarenaren ustez, "nekez uler daiteke" Jaurlaritzak ez ulertzea egungo "etxebizitza krisia" eragin duten politikak aldatu behar direla.
"Etxebizitzarekin dugun arazoaren dimentsioa ikusita, eta horrek gazteenen emantzipazio zailtasunak dakartzala ikusita, ezin dugu gauzak modu berean egiten jarraitu", azpimarratu zuen.
Koalizioko ordezkariaren ahotan, EAJk eta PSE-EEk adostutako fiskalitate proposamena ez da "erreforma fiskala", "ukitu batzuk" besterik ez. Kortajarena bera, Pello Otxandiano eta Oihana Etxebarrieta D'Anjourekin batzartuko dira 11:30ean.
Azkenik, Sumarrek proposamen bat helarazi dio Eusko Jaurlaritzari aurrekontuekiko babesa negoziatzeko 755,5 milioiko neurriekin, hala nola 2.000 pisu sozial eraikitzea (107 milioi), Osakidetza "erreskatatzea" (250 milioi) eta oinarrizko errenta unibertsaleko egitasmo pilotu bat (80 milioi).
Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkidea eta Alba Garcia, indar politiko horrek EAEn duen burua, 09:00etan bilduko dira sailburuarekin. Ondoren, Laura Garrido eta Alvaro Gotxi PPren ordezkarien txanda izango da, 10:00etan. Bilera-sortaren amaieran, Ogasun sailburuak agerraldia egingo du, 13:30ak aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.