EAEko Aurrekontuak 2024

2022/12/02 - 11:14
Iñigo Urkullu, EH Bilduri: ''Argi eta garbi adierazi behar duzue hitzarmenetik kanpo egotea erabaki duzuela''
Maddalen Iriartek argi utzi nahi izan du EH Bildu herri-akordioetara iristeko prest dagoela. Lehendakariak gogorarazi du aurrekontuen prozesua ez dela oraindik amaitu eta adostasunak lortzeko ateak oraindik irekita daudela.
2022/11/28 - 12:34
Eusko Jaurlaritzak alderdi guztien oposizioarekin onartuko du aurrekontu proiektua
Gaur amaituko da 2023ko kontuei zuzenketak aurkezteko epea. Oposizioko alderdi guztiek aurrekontuak itzultzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, kontuen onarpena bermatuta dago eta abenduaren 23an gauzatuko da.
2022/11/28 - 08:53
Albiste izango dira: Greba Bizkaiko metalgintzan, Atotxako geltokia eta aurrekontuen osoko zuzenketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/25 - 13:28
PP+Cs koalizioak ere osoko zuzenketa aurkeztuko die EAEko aurrekontuei
Azpiazuk dio negoziazio prozesuarekiko konfiantza "hautsi" egin dela eta PP+Cs taldearen "errespetu falta" salatu du.
2022/11/24 - 12:22
Azpiazu: "Garraio publikoari laguntzak sei hilabetez mantendu eta ondoren berraztertzea logikoa litzake"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak garraio publikoaren gaineko dirulaguntzen inguruan izan duen "koherentzia eza". Esan duenez, inflazioaren gorakadari aurre egiteko neurria izan zen, eta "inflazioa oraindik oso goian dagoenean kentzea ez da koherentea".
2022/11/22 - 21:17
EH Bilduk eta E. Podemosek ez dituzte babestuko Aurrekontuak; PPk ez du oraindik atea itxi
Eusko Jaurlaritzak eta oposizioak hirugarren bilera sorta egin dute gaur, 2023ko Aurrekontuak adosten saiatzeko.

2022/11/22 - 18:17
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketak aurkeztuko dituzte; PP+Csk ez dio negoziatzeari uko egin
Behin bilerak amaituta, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak baieztatu du Euskadik aurrekontu "oso sendoak" izango dituela 2023an, babesa emango dien gehiengo parlamentarioari esker, eta deitoratu egin du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk negoziazioa utzi izana.
2022/11/22 - 14:08
Zupiriak uste du "denbora" dagoela aurrekontuetan akordioa lortzeko
Azpiazuk aurrekontuak negoziatzeko hirugarren bilera sorta egingo du gaur. Lehenik eta behin, EH Bildurekin bilduko da (13:00etan), eta, ondoren, Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariekin (16:00etan) eta PP+Cs-eko ordezkariekin (17:00etan).
2022/11/22 - 08:42
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, alerta 5 metroko olatuengatik eta Araba Parkeko krimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/11/17 - 18:08
Hezkuntza itunean, beste arrakala bat
2023ko aurrekontuen negoziazioen barruan Jaurlaritzak PP+Cs taldeari eskola pribatuetan 2 urtera arteko gelak itunpetzeko egindako eskaintzak beste arrakala bat zabaldu du. Oso haserre mintzatu dira Elkarrekin Podemos-IU eta EH Bildu, eta "desleialtasuna" egotzi diote Gasteizko Gobernuari.
2022/11/17 - 16:23
Bankuen gaineko zergak foru ogasunek kudeatzea adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Akordioa itxi dute koalizio abertzaleak eta Espainiako Gobernuak. Foru ogasunek kudeatuko dituzte bankuen gaineko zergak, eta baita elektriken gainekoak ere. 2023ko aurrekontuen negoziazioen barruan lortu duten lehen akordioa da.
2022/11/16 - 19:08
Oposizioak aurrekontu akordioak urrun ikusten ditu, Azpiazuk zerga erreformari ateak itxi ondoren
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk "oso urrun" ikusten dute akordioa. PP+Cs koalizioak uste du Jaurlaritzak "maniobrarako tartea" duela aurrekontuen negoziazioaren barruan erreforma fiskal bati ekiteko.
2022/11/16 - 16:32
Luis Gordillok (PP+Cs) zerga-arloan aurrera egiteko tartea badagoela uste du
Aurrekontuen negoziazioari heltzeko Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin izandako bileraren ondoren, PP+Cs taldeko legebiltzarkideak esan du Eusko Jaurlaritzak zerga arloan egindako proposamena zehaztugabea dela eta "2023an egin beharreko azterketa bati buruz" ari dela.
2022/11/16 - 16:29
Azpiazuk errefusatu egin du erreforma fiskala egitea hauteskundeak baino lehen
Aurrekontuei buruzko bigarren bilera-errondaren ostean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du ezegonkortasun egoeran ez dela komeni fiskalitateari eta antzeko gaiei aurre egitea. Hala ere, 2023aren hasieran berrikuspenari ekiteko konpromisoa hartu du.

2022/11/16 - 13:52
Miren Gorrotxategi: ''Ez gaude akordiotik gertu, % 0,2ko gehikuntza proposatu baitigu Jaurlaritzak”
Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin bildu da 2023ko aurrekontuak negoziatzeko bileren bigarren txandan. Gorrotxategiren esanetan, ez dira kontuan hartu Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako proposamen gehienak.
2022/11/16 - 11:54
Jaurlaritzaren testua ''urrun dago'' EH Bilduk egindako proposamenetik, dio Iriartek
EH Bilduko bozeramaileak bilera izan du goizean Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin: "Testua aztertuko dugu", adierazi du, baina zehaztu du horrek ez diela erantzuten bere koalizioak mahai gainean jarritako gai batzuei.
2022/11/16 - 09:57
2023ko kontuak negoziatzeko bigarren bilera erronda egingo du gaur Azpiazuk
Lehenengo errondan bezala, EH Bilduko ordezkariak hartuko ditu aurrena (09:30), eta ondoren Elkarrekin Podemos-IU (11:00) eta PP+Cs (13:00) taldeen txanda izango da.
2022/11/14 - 17:01
Azpiazuk esan du 2023ko aurrekontuei esker "denboraleari aurre egin ahal" izango diotela
Ekonomia eta Ogasun sailburuak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordearen aurrean azaldu du gaur datorren urteko aurrekontu proiektua.
2022/11/09 - 16:24
Azpiazu: "Hiru taldeetako batek ere ez du marra gorririk jartzen aurrekontuetan akordioa lortzeko"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak aurrekontuak negoziatzeko lehen bilera egin du EH Bildurekin, Elkarrekin Podemos-IUrekin eta PP-Csekin.

2022/11/09 - 15:47
Zergak jaistea proposatu dio PP+Cs taldeak Azpiazuri, aurrekontuen negoziazioan
Datorren urteko aurrekontuak negoziatzeko, bilera erronda abiatu du Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak oposizioko alderdiekin. Carlos Iturgaiz PP+Cs taldeko ordezkariak esan duenez, herritarren bizitza errazteko neurriak jarri dituzte mahai gainean, presio fiskala jaistera bideratutakoak.