Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Kontseiluaren agerraldia eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Israel-Hamas gerra: Netanyahuk ziurtatu du ez dela su etenik egongo Gazan. Israelgo lehen ministroaren esanetan, beharrezkoa da "errugabeen hilketaren eta gerra legitimo bakoitzean izaten diren nahi gabeko bajen arteko bereizketa morala egitea".
-Kontseiluaren agerraldia: Euskalgintzaren Kontseiluak eta euskara arloko beste hainbat ordezkarik agerraldia egingo dute Bilbon, datorren larunbateko manifestaziora joateko dauden arrazoiak ezagutarazteko. Euskalduna Jauregian emango dute prentsaurrekoa.
-Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak: Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak 2024ko Bizkaiko aurrekontuen proiektua aurkeztuko dute. Donostian, berriz, Gipuzkoako datorren urteko aurrekontuak aurkeztuko dituzte.