Azpiazu sailburuak EH Bildurekin abiatu du aurrekontu proiektua negoziatzeko "kontraste erronda"
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak EH Bildurekin abiatu du 2024rako EAEko aurrekontuen proiektua oposizioarekin negoziatzeko lehen "kontraste erronda".
Ekonomia eta Ogasun Sailetik honakoek hartu dute parte: Azpiazu sailburua eta Hernando Lacalle Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabineteko zuzendaria eta Josu Garay Aurrekontu zuzendaria. Halaber, EAJko Alaitz Zabala eta PSE-EEko Susana Corcuera legebiltzarkideak ere egon dira. EH Bilduren izenean, bestalde, Nerea Kortajarena, Leire Pinedo eta Mikel Otero izan dira.
Esan bezala, aurreneko bilera koalizio abertzalearekin egin du Azpiazuk, 13:00etan. Ondoren, beste hiru talderekin elkartu da, hurrenkera honetan: Elkarrekin Podemos-IU, PP eta Ciudadanos.
Azpiazu sailburuak astelehenean aurkeztu zituen bere sailaren 2024rako aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean, eta negoziazioei begira onartu zuenez, hauteskunde urtean "ez da erraza izango" aurrekontuetarako oposizioko taldeen babesa lortzea.
Eusko Jaurlaritzak urriaren 27an erregistratu zuen 2024rako aurrekontu proiektua, 15.025,4 milioi eurokoa, iazkoa baino % 5,4 handiagoa. Aurrekontu proiektua abenduaren 22an onartzea aurreikusita dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.