Jaurlaritzak 15.025 milioi euroko aurrekontu proiektua onartu du, iazko aurrekontua baino % 5,4 handiagoa
Gobernu Kontseiluak 2024ko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aurrekontuen proiektua onartu du, 15.025,4 milioi eurokoa, hau da, iazko aurrekontua baino % 5,4 handiagoa izango da, 774,7 milioi euroko igoerarekin. Zerbitzu publikoak mantentzeko eta hobetzeko "euskarri" eta "bermatzaile" gisa planteatzen ditu Aurrekontuak Eusko Jaurlaritzak, "ziurgabetasun globalaren testuinguru honetan".
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak gogora legegintzaldi honetako azken aurrekontu proiektua dela, eta mundu mailako ziurgabetasunek (pandemia, gerrak eta inflazio altua) gastu publikoa baldintzatuko dutela.
"Ziurgabetasun globalaren testuinguru honetan, aurrekontua gure zerbitzu publikoak mantentzeko eta hobetzeko euskarri eta bermatzaile bihurtzen da, pertsonekin, garapen ekonomikoarekin, enpleguarekin eta gure planetaren zaintzarekin konprometitutako etorkizuna eraikitzea helburu hartuta", gaineratu du.
Ziurgabetasunak ziurgabetasun, EAEko ekonomia aurten % 1,7 eta 2024an % 2,1 haziko dela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak. Euskal ekonomiaren hazkundea "moteldu" egingo bada ere, Europako ekonomiak baino nabarmen gehiago haziko dela adierazi du sailburuak.
Azpiazuk azaldu duenez, aurrekontu proiektua lau zutabetan oinarritzen da: pertsonak, planeta, oparotasuna eta autogobernua. "Apustu sendoa dira Euskadiko bizi kalitatea bermatzeko eta hobetzeko (Osakidetzan hazkunde handia izan da) eta haren garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko", gehitu du.
Sailburuak emandako datuen arabera, EAEko 2024ko aurrekontu proiektuaren % 76 (10.934,4 milioi euro) gizarte politiketara bideratuko da, 653 milioi euroko igoerarekin. Aurrekontu igoerarik handiena izango duten sailak Osasuna eta Hezkuntza izango dira. Osasun Sailak izango du diru partidarik handiena (4.896,6 milioi euro) eta zenbateko horren % 79 Osakidetzara joango da. Jarraian, Hezkuntza eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak dira hazkunderik handiena izan dutenak, "hezkuntzako langileen eta etxebizitzako igoera handiagatik, hurrenez hurren".
Eusko Jaurlaritzak "apustu irmoa" egiten du inbertsio publikoaren alde, 2.000 milioi eurotik gorakoa izango baita (2023an baino % 13,5 gehiago). Halaber, I+G+Bra bideratutako aurrekontuak % 6,5eko igoera izango du, eta 700 milioi eurotik gora iritsiko da. 2021etik I+G+Bra bideratutako aurrekontua % 31 hazi da.
Aurrekontuen zati handi bat, 5.900 milioi euro, langile publikoen soldata ordaintzera bideratuko da. Iaztik, % 6,1 igo da diru partida hori, besteak beste, langile publikoen soldata % 2 igoko delako datorren urtean.
Urriaren 27an aurrekontuen proiektua Eusko Legebiltzarrean erregistratuko da, eta sailburuek agerraldia egingo dute azaroaren 6tik 8ra. Sailburuen agerraldien ostean, EH Bildurekin, Elkarrekin Podemos-IU eta PP-Cs alderdiekin balizko aliantzak lortzeko negoziazioen txanda irekiko da. Aurrekontu proiektua abenduaren 22an onartzea aurreikusita dago.
Azpiazuk onartu du "ez dela erraza" izango hauteskunde urtean beste alderdien babesa lortzea, baina uste du guztiek jakingo dutela "egoerak eskatzen duen mailan egoten".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.