Euskadiko Orkestra
2021/08/20 - 16:52
Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Beethovenen oratorio bakarra eskainiko dute, gaur, EITBk babestuta
Hamabostaldiko ohiko baten batutapean, Victor Pablo Perezen batutapean, eskainiko dute Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak ‘Kristo Olibondoen Mendian’.
2021/08/08 - 18:11
Luxenburgoko Filarmonikako hainbat musikari irakasle lanetan aritu dira EGOko gazteekin
Oso gustura agertu dira musikari gazteak jasotako eskolekin, eta esperientzia aberasgarria izan dela esan dute. Gaur, kontzertua eskainiko dute Donostiako Hamabostaldiaren baitan, Kursaalen.
2021/06/17 - 17:47
Normaltasunera itzuli nahi du Euskadiko Orkestrak 2021/2022 denboraldian
Gaur, denboraldia bukatuko du orkestrak Gasteizen, eta gaur bertan aurkeztu dute hurrengoa, 2021/2022koa. Brahmsen obrarekin abiatuko dute kontzertu errenkada.
2021/06/17 - 15:17
Brahmsekin irekiko du denboraldia Euskadiko Orkestrak, baikor
Normaltasunerako itzulera "patxadaz" hartuko du orkestrak, 2021-22 denboraldiaren aurkezpenean azaldu duenez, eta lehen bi programak 600 pertsonako saioetarako prestatu dute.
2021/04/27 - 17:02
Euskadiko Orkestra eta Kalakan diskoa grabatzen ari dira elkarrekin
Iaz egitekoak ziren, baina pandemiaren ondorioz atzeratu egin zen proiektua. Diskoa udazkenean kaleratuko dute eta bost kontzertu eskainiko dituzte.
2021/04/12 - 16:46
Euskadiko Orkestrak "Ravel" diskoa argitaratu berri du
Pandemia garaian egindako grabaketa erronka handia izan da, baina Ziburuko maisuaren beste ikuspegi bat ematea lortu dute. Kritikak, oraingoz, oso onak ari dira izaten.
2021/04/12 - 13:53
Euskadiko Orkestrak "Ravel" diskoa grabatu du, Robert Treviñok gidatuta
90 musikarik Ziburuko konpositorearen bederatzi konposizio grabatu dituzte Euskadiko Orkestraren zuzendari titularraren aginduetara.
2021/01/27 - 17:10
Euskadiko Orkestrak denboraldiaren bigarren erdiari ekingo dio
Pandemiaren aurreko neurrien ondorioz, emanaldiak moldatu ditu orkestrak. 1.000 abonatu inguru galdu ditu, guztien % 20.
2021/01/14 - 12:41
Euskadiko Orkestrak Mozart eta Sibeliusen eskutik ekingo dio berriz denboraldiari
Denboraldi honetan lehenengoz, orkestra Iruñera iritsiko da Robert Treviñok zuzenduko duen kontzertu sorta honetan.
2020/09/25 - 16:49
Gaur hasiko du Euskadiko Orkestrak denboraldi berria Schuberten sinfoniekin
Kontzertu kopurua bikoiztu egingo du orkestrak eta programa bakoitzeko egin ohi zituen 5 kontzertuen ordez, orain 10 egingo ditu. Hala, zale guztiek modu ziur eta lasaian gozatuko dute emanaldiez.
2020/08/15 - 17:28
COVID-19aren garaian euskal kulturaren ikur bihurtu da Euskadiko Orkestra
Euskadiko Orkestrak hainbat erronkei egin behar izan die aurre aurtengo edizioan, eta inoiz baino lan gehiago dute. Pasa den astean Semyon Bychkov orkestra zuzendari ospetsuarekin jardun zuen.
2020/07/03 - 13:36
Huntza Euskadiko Orkestrarekin: 'Aldapan gora'
Huntza taldeak Euskadiko Orkestrarekin grabatu du 'Aldapan gora' abestia.
2020/07/03 - 13:21
Huntza Euskadiko Orkestrarekin: 'Olatu bat'
Huntza taldeak Euskadiko Orkestrarekin grabatu du 'Olatu bat' abestia.
2020/07/02 - 16:36
Huntza Euskadiko Orkestrarekin: 'Lasai lasai'
Huntza taldeak Euskadiko Orkestrarekin grabatu du 'Lasai lasai' abestia.
2020/06/30 - 10:58
Musika Hamabostaldiak 45 proposamen inguru eskainiko ditu abuztuaren 1etik 29ra
COVID-19aren aurretik prestatutako egitaraua ezin izango dute gauzatu, eta London Symphony Orcherstrak hirian eskaintzekoa zuen emanaldia bertan behera utzi behar izan dute, besteak beste.
2020/06/29 - 17:04
Abuztuaren 1ean ekingo dio Musika Hamabostaldiaren 81. edizioak
Aurtengo edizioak 45 proposamen eskainiko ditu. Ekitaldi gehienak Donostian izango dira, eta euskal musikariak izango dira protagonista.
2020/06/05 - 20:40
Schubert, Schumann eta Wagner, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi berrian
Euskadiko Orkestrak pausoa aurrera eman eta datorren udazkenean hasiko den denboraldi berria aurkeztu du. Erromantizismo garaiko konpositoreen eskutik ekingo diote denboraldi berriari.
2020/06/05 - 15:23
Euskadiko Orkestrak Erromantizismoari begiratuko dio 2020/2021 denboraldian
Lehenengo bi programak ezohikoak izango dira, egutegi eta ezaugarriei dagokienez, pandemiaren ondorioz. Mikel Urquizaren “Nire itsas munstroak” lana estreinatuko du Orkestrak, besteak beste.
2020/06/02 - 13:52
Euskadiko Orkestrak marka eta irudi berriak aurkeztu ditu
Horrela, aurrerantzean Euskadiko Orkestra izango da izen bakar eta propioa, eta orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak ordezkatuko ditu (EO, OSE, EOS).
2020/05/30 - 19:33
Zortzi kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak
'Euskadiko Orkestra martxan' lelopean itzuli dira, zortzi kontzertuko denboraldi txikia eskaintzeko. EiTBrekin lankidetzan, ETBn eta eitb.eus-en eskaintzeaz gain, Youtube-ra ere igoko dira emanaldiak.