Disko berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Orkestrak "Ravel" diskoa grabatu du, Robert Treviñok gidatuta

90 musikarik Ziburuko konpositorearen bederatzi konposizio grabatu dituzte Euskadiko Orkestraren zuzendari titularraren aginduetara.
Euskadiko Orkestra
Euskadiko Orkestra, urrian, "Ravel" grabatzen. Argazkia: Juantxo Egaña.

Ondine Records finlandiar diskoetxeak “Ravel” lana kaleratu berri du, Euskadiko Orkestrak Robert Treviño bere zuzendari titularraren esanetara grabatu duen Maurice Ravel konpositorearen lanen bilduma.

Lan horretan, Robert Treviñok Maurice Ravel Ziburun jaiotako maisuaren “euskal nortasuna” aztertu nahi izan du, baita “orkestra honek konpositore horren hizkuntzaz dakiena eta ulertzen duena munduarekin partekatu ere”.

Treviñoren hitzetan: “Euskadiko Orkestrarentzako Ravelen disko oso bat grabatzea erronka handia da. Izan ere, errepertorioa oso-oso ezaguna da eta oso grabaketa onak egin dira. Interpretazio bikainak egin izan dira historian zehar. Beraz, zergatik egin behar dugu? Bada, Oso garrantzitsua iruditzen zait aitortzea Euskadiko Orkestrak lotura estua duela Maurice Ravelen musikarekin”.

“Ravelen musikan murgildu gara eta konpositore magistral hau birpentsatu dugu, agian euskaldunak ez diren orkestrentzat hain nabarmenak ez diren egiak aurkituz. Esperientzia bikaina izan da", Treviñoren iritziz.

Orkestrak Ravelen beste monografiko bat grabatu zuen 2000. urtean. Gilbert Varga orduko zuzendari titularrarekin eta Joaquin Achucarro pianistarekin.

Grabazio hark Ravelen pianorako bi kontzertuak erregistratu zituen pianista bilbotarraren eskutik, baita "Alborada del gracioso" lana ere, zeina oraingo grabazioan berreskuratuko den "La Valse", "Boléro", "Rapsodie Espagnole", "Pavane pour une infante défunte" eta "Une barque sur l'océan"ekin batera.

Grabazioa Kursaal Auditoriumean egin zuten, urrian.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X