Euskal eskola publikoa
2022/11/05 - 09:54
Euskal Eskola Publikoaz Harroren manifestazioa gaur Bilbon, publikoaren alde eta hezkuntza legearen aurka
Ikasleen sindikatuek, familien eta irakasleen elkarteek eta LAB, Steilas, CCOO eta ESK sindikatuek osatzen duten plataformak sare publikoa zabaltzea, eskola pribatuen ituna murriztea, auditoriak areagotzea eta publifikazioa ahalbidetzea eskatzen du.
2022/10/28 - 16:39
Bullyingaren aurka Bizikasi ekimena jarri dute martxan Euskal Eskola Publikoetan
Ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea du helburu. Lemoako Eguzkitza Meabe ikastetxean egon gara horietako saio bat ikusten.
2022/10/28 - 13:49
Urkulluk beste 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du Hezkuntzan
Lehendakariak adierazi du ikasturte honetan 7.000tik gora plazako LEPak egingo direla, jada iragarriak zeuden 3.000k barne. Horrek, bere ustez, agerian uzten du eskola publikoaren aldeko apustua.
2022/10/21 - 14:01
Sindikatuek greba deitu dute EAEko hezkuntza publikoan azaroaren 30ean eta abenduaren 14an
ELAk, LABek eta Steilasek grebara deitu dute, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatzeko, eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egiteko.
2022/10/13 - 13:11
Suizidioari aurrea hartzeko ikasle-irakasleak trebatuko ditu Hezkuntza Sailak
Osasun Sailarekin eta EHUko adituekin batera, suizidioaren prebentzioa, esku hartzea eta posbentzioa egiteko estrategia garatu du Bildarratzek zuzentzen duen Sailak. Ikasturte honetan, irakasleriari emango diote formazioa, eta 2023-24 aldian, 15 urtetik gorako ikasleei.
2022/10/10 - 16:34
Kontseiluak eta hezkuntzako eragile nagusiek euskararen gaineko ekarpena egin diote Hezkuntza Legeari
Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatuta, hezkuntzako hainbat eragilek eta sindikatu nagusiek euskararen gaineko ekarpena egin diote Jaurlaritzaren Hezkuntza Legeari. Ikasle guzti guztiek b2 maila lortzeko euskarazko eredu orokor eta inklusiboa proposatu dute.
2022/09/30 - 13:46
Hezkuntza Sailak merezimendu bidezko Lan Eskaintza Publikoa deitu du 3.178 lanposturekin
Interesadunek urriaren 3tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Honako hauek hartuko dituzte kontuan: irakasle gisa duten eskarmentua, prestakuntza akademikoa eta aukeratutako espezialitatearen eskaintza publikoren bat gainditua edukitzea.
2022/09/27 - 15:05
Zortzi urte egiten dituzten zuzendariek "irakaskuntza kargarik gabeko urtebeteko baimena" izan ahalko dute
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ikastetxe publikoetako zuzendaritza karguen inguruko dekretua prestatzen ari da.
2022/09/19 - 16:51
Steilas: "Ikasturte gatazkatsua aurreikusten da, etorkizuneko hezkuntza legea aldatzen ez bada"
Sindikatuko kideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren aurrean, aurreproiektuaren testua gaitzesteko. Iturriotzen ustez, etorkizuneko Legeak ikastetxe pribatuen biziraupena bilatzen du.
2022/09/14 - 15:12
Bildarratz: ''Jaurlaritzak Legebiltzarraren mandatua bete du, orain entzuteko unea da''
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, bihar argitaratuko dute testua EAEko Aldizkari Ofizialean. Zirriborroak hizkuntza eskakizunen harira, esan du ikastetxe bakoitzak erabakiko duela bere hizkuntza proiektua.
2022/09/08 - 12:35
Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko elkarteek tarifen inguruko akordioa itxi dute
Enpresek % 35-40ko igoera galdegiten zuten kostuei aurre egiteko. Azkenean, ordea, % 24,1eko igoera adostu dute bi aldeek. Erregaien prezioa hilero berrikusiko dute, eta balizko garestitzea modu proportzionalean jasoko dute.
2022/09/07 - 23:10
Eskola garraioa, kolokan, tarifen inguruan desadostasunak daudelako
Jaurlaritza eta eskola garraioko zerbitzua eskaintzen duten enpresak bilduta daude 18:00etatik gatazka konpontzen saiatzeko. Ostegun honetan hastekoa da ikasturtea, eta zerbitzua kolokan dago.
2022/09/07 - 23:02
Ordezko 2.300 irakasleri atzerapenekin esleitu dizkiete plazak, arazo teknikoak tarteko
Plaza eskaerak egiteko eta esleitzeko webguneak arazoak izan ditu azken egunetan. Hortaz, irakasleek azken orduetan ezagutu dute non emango dituzten eskolak.
2022/09/03 - 16:23
Inoizko ikasturte hasiera garestiena izango da aurtengoa
Artikulu batzuek % 20ko igoera ere izan dute. 400-500 euro artean kostako da, denera, eskolaratzea. Publikoan, itunpeko eta pribatuan baino merkeago.
2022/06/21 - 14:15
Jaurlaritzak itunpekoen hitzarmena berritu du, eta ikasgelak osatzeko ratioak jaitsi ditu
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak nabarmendu duenez, itunak "gizarte testuinguru berrira egokitzea" du helburu. Agindua datorren ikasturtean sartuko da indarrean eta datozen seietan aplikatuko da.
2022/06/20 - 18:49
Gela bakoitzeko ikasle "zaurgarrien" gehienezko proportzio bat ezarriko du Hezkuntza Sailak
Jokin Bildarratz sailburuak hezkuntza itunaren jardueren kronograma aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Lehenengo ekintzen artean kontzertazioak berritzea dago, "eskolatze orekatua sustatzeko ikasle guztiek baldintza berberak izan ditzaten".
2022/06/19 - 16:00
Hezkuntza lege berriaren irizpideekin ''ikastola txikien biziraupena'' arriskuan dagoela esan du Tellituk
Araba Euskaraz festa baliatu du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak Hezkuntza lege berriak ikastolen "gelak ituntzeko irizpideak" aldatu izanak ekarriko dituen ondorioak salatzeko. Harrituta jaso du kritika Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, eta eztabaidarako eguna ez dela esan dio.
2022/06/12 - 18:59
Herri txikien eta auzoen biziraupenerako "ezinbestekoak" direla eskola txikiak aldarrikatu dute Errezilen
'Eskola Txikiak Bizirik' leloarekin, 34. urtez ospatu dute igande honetan Gipuzkoako Eskola Txikien jaia. 10:00etan hasi eta 20:00ak arteko egitaraua izango da.
2022/06/12 - 18:41
Herri txikien eta auzoen biziraupenerako ''ezinbestekoak'' direla eskola txikiak aldarrikatu dute Errezilen
"Eskola txikiak bizirik" lelopean, egitarau oparoa antolatu dute Gipuzkoako Eskola Txikien 34. jaian. Lizartzak hartuko dio lekukoa jaiari datorren urtean.
2022/06/12 - 09:59
Miryam Urrutibeaskoa: "Eskola Txikien festa antolatu behar izateak asko lagundu digu lehengora bueltatzen"
Errezilgo San Martin eskolako zuzendariak Eskola Txikien izaeraz eta errealitateaz hitz egin du Eitb.eus-ekin. Eskola txikien egoera ona dela dio; pandemiak hautsitako harremanak berreskuratzea dute orain lehentasuna.