Steilas: "Ikasturte gatazkatsua aurreikusten da, etorkizuneko hezkuntza legea aldatzen ez bada"
Steilas irakaskuntzako sindikatuak astelehen honetan ohartarazi duenez, ikasturtea "gatazkatsua" izango da Euskadin, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren edukia aldatzen ez bada. Hala adierazi du Nagore Iturrioz Steilaseko ordezkariak astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, aurreproiektuaren testua arbuiatzeko egindako elkarretaratzean. "Ez saldu eskola publikoa" zioen pankarta zeramaten sindikatuko kideek.
Sindikatuko bozeramailearen hitzetan, etorkizuneko Legeak ikastetxe pribatuen biziraupena bultzatzen du. Are gehiago, hezkuntza zerbitzu publikoa dela esatea, "ikastetxe pribatuen erreskatea ahalbidetzeko" erabiltzen den eufemismoa dela irizten du. Era berean, aurreproiektuak euskara ez duela erdigunean jartzen kritikatu du Iturriozek, eta testua idazterako garaian Steilasen ekarpenak aintzat hartu ez izanaz kexatu da.
Hala eta guztiz ere, sindikatuko bozeramailea prest agertu da Hezkuntza Sailarekin negoziatzen jarraitzeko. Steilasek hezkuntza-komunitatean "aliantza posible guztiak" bilatuko dituela adierazi du, aurreproiektuaren egungo edukia aldatzeko, eta ez du baztertzen mobilizazioak deitzea.
Gainera, 1987ko legeak itunpeko ikastetxeen kuotak debekatzen dituela ere kritikatu du Iturriozek, nahiz eta praktikan kuota horiek kobratu egiten diren.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak