Miryam Urrutibeaskoa: "Eskola Txikien festa antolatu behar izateak asko lagundu digu lehengora bueltatzen"
Gipuzkoako Eskola Txikietako haur, guraso eta irakasleen bilgune bihurtuko da Errezil igande honetan, beretan ospatuko baitute, 34. urtez 'Eskola txikiak bizirik' lelopean, Eskola Txikien jaia.
Dozenaka errezildarrek urtebete daramate festaren antolakuntzan, San Martin eskolako lantaldearen gidaritzapean, eta pandemiak hautsi zituen "harremanak berreskuratzeko" bidea izan dela azaldu dio eitb.eus-i Miryam Urrutibeaskoa (Amoroto, 1968) San Martin Eskolako zuzendariak. Eskola txikien jardunaz eta errealitateaz galdetu diogu.
Eskola Txikiak diogu, baina, txikiak izateaz gain, beste zein ezaugarri dituzte zuen eskolek?
Eskola Txikien sarea osatzen dugun eskolok baditugu ezaugarri antzekoak. Batetik denok gara eskola euskaldunak eta publikoak. Horrez gain, txikiak gara tamainaz eta denok kokatzen gara landa eremutan, izan landa eremuko herrietan, nahiz herri handiagoetako landa eremuko auzoetan.
Bestetik, gure ezaugarri nagusienetakoa da adin-aniztasuna bultzatzen dugula, horrek esan nahi du adin desberdinetako ikasleak elkartzen ditugula gela berean eta hori oso aberasgarria suertatzen da, elkarrengandik asko ikasten dutelako.
Arlo kurrikular edo pedagogikoan zein dira eskola txikien bereizgarriak?
Naturarekin dugun harremana, esaterako, gure kurrikulumaren osagarri handia da eta gure eskolek duten balio erantsia da. Etxetik dakarte askok ingurunearekiko harremana eta ezagutza eta eskolan ere oso presente dago. Mendiz eta basoz inguratuta gaude, lau pausora ditugu, eta irteera asko egiten ditugu.
Horrez gainera, bai eskola komunitatean bertan, bai herritarrekin bizi ditugun harremanak ere oso garrantzitsuak dira. Asko lantzen ditugu harremanak eta gure ekintza asko horretan oinarritzen dira.
Zer nola gauzatzen da eskolaren eta herriaren harreman hori?
Umeak izan ohi dira herrien poztasuna. Gure kasuan, Udalak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen dugu, eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko Tipi-Tapa programan ere hasieratik hartzen dugu parte.
Era berean, eskolan antolatzen ditugun gauzetara ere, izan Olentzeroren etorrera, Santa Eskea, jaialdia edo antzerkiak, beti gonbidatzen ditugu herritarrak ahal dugun heinean.
Saiatzen gara harreman horiek ikasle ohiekin ere mantentzen. Askotan gonbidatzen ditugu eskolara ekintza desberdinak egitera, zerbait irakurri edo euren oraingo esperientziak kontatzera, esaterako.
Nola eragin du pandemiak zuen egunerokoan, zein punturaino moldatu behar izan duzue jarduna?
Azken bi urtean ezinezko izan da harreman horiek mantentzea. Ahal izan dugun moduan eman dugu. Gogorra izan da, batez ere, gure jarduteko eragatik. Gure eskolan HHn bi talde ditugu eta LHn hiru talde. Bi urte desberdinetako umeak elkartzen dira eta lehen oso ohituta geunden, talde bakoitzak proiektu bat lantzen zuenean, gero beste talde eta mailakoekin partekatzera. Gainera, ekintza piloa elkarrekin egiten genituen eta hilabete hauetan ezinezkoa izan da horietako asko egitea.
Eskolan bertan ez ezik, guraso edo herritarrekiko harremanetan ere sekulako eragina izan du. Izan ere, gurasoak esaterako, barru-barruraino sartu izan dira beti hemen eta bi urte hauetan erabat moztu da hori, berdin herritarrekiko harremanei dagokionez ere.
Festa honek balioko du komunitate hori berriz indartzen?
Bai, egia esan Eskola Txikien festa antolatu behar izate honek asko lagundu digula lehengora bueltatzen. Iazko ekainean hartu genuen lekukoa eta segituan hasi ginen prestaketa lanetan. Gurasoen eta herritarren artean taldeak egin ziren, eginkizunak banatu eta prestaketa horretan laguntzeko, eta ohartu gara pixkanaka lehengora bueltatu garela eta gurasoekin harremanak berreskuratu ditugula.
Era berean, beste eskolekin egiten genituen ekintzak ere moztu egin dira bi urte hauetan, baina festaren antolaketak beste eskolekin ere harremanak izatera eraman gaitu eta beraz, asko lagundu digu horretan ere lehengora bueltatzen.
Zein da eskola txikien egoera gaur egun, aldaketa demografikoak badu eraginik zuengan?
Egia esan, ez dugu horrenbeste nabaritu demografiaren beherakada hori. Gure sarearen egoera benetan ona da, azken urteotan egin den lan eskergari esker. Gipuzkoan 26 eskola gara, 7 Araban eta 21 Bizkaian. Azken urteotan, gure inguruan eskola berriak ere egin dira lehengoak oso zaharkituta zeudelako, Arroan, Oikian edo Alkizan, esaterako, eta ez da eskola txikirik itxi. Gurean, esaterako orain 54 ikasle ditugu eta hurrengo urtean 56 izango ditugu, beraz, badugu pozik egoteko arrazoirik.
Zeintzuk dira eskola txikien erronka nagusiak une honetan?
Momentuko asmo eta helburu nagusia da elkarlanera bueltatzera, bi urte zail hauen ondoren. Harremanak indartzea, distantziak moztea eta elkarrekin lanean jarraitzea orain arte egin izan dugun moduan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbolarekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaporteak kendu dizkiete eta hamabost egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak Iranekin bat plataformako kideak dira; talde horrek "inperialismo genozida salatzearen" aurkako kanpaina bat salatu du.
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.