Euskal musika
2023/04/29 - 18:57
Leioa Kantika Koralak txalo zaparrada jaso du Istanbulen, munduko kantu lehiaketa handienean
Leioa Kantika Koralak publikoaren berotasuna jaso du World Symposium on Choral Music jaialdian. Abesbatzak esperientzia handia du nazioartean eta Taiwan izango da euren hurrengo geltokia. Eurekin izan da ETB.
2023/04/26 - 13:05
Orbela, birloratzen
Orbel lapurtar taldeak bizi berria eman die "Lur hezea" diskoko kantuei, "Reworks" remix bilduman. El_Txef_A-ren eskutik dator "Okerra" eitb.eus-ek primizian erakusten dizuen alea.
2023/04/26 - 13:01
Orbel: ''Okerra'' (El_Txef_A rework)
"Reworks" lanean hainbat sortzaileren esku utzi dituzte Orbel taldekoek "Lur hezea" beren diskoko kantuak. Hau El_Txef_A gernikarrak "Okerra" kanturako prestatu duen erremixa da.
2023/04/12 - 14:52
EHZ jaialdiak Soulfly, Willis Drummond, AKts, Habia eta Madmadmad iragarri ditu
Irisarrin, Belako, Ada Oda, Mice eta Kolinga ere izango dira, besteak beste, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Hiru eguneko sarrerak salgai daude dagoeneko.
2023/04/12 - 13:37
Xabier Anduaga abeslaria Metropolitan Operan arituko da estreinakoz
Donostiar tenoreak New Yorkeko areto mitikoan kantatuko du apirilaren 13, 16, 22, 26 eta 29an, Donizettiren "L'Elisir d'Amore" komedian.
2023/04/01 - 23:18
Hemendik At, Euskal Herria astindu zuen taldea omendu dute Zeid jaialdian
3-2-1 GOAZEN! nork ez du gogoan? 90eko hamarkadan, euskal dance estiloan aitzindaria izan zen Hemendik At. 2002an desegin zen Iruñeko taldea, zazpi urteko ibilibidearen ostean, baina 20 urte geroago haren abesti ezagunak entzuten jarraitzen dute belaunaldi berriek.
2023/03/26 - 11:48
Pisoo: "Nire pasioa da rap musika"
17 urte baino ez ditu Pisoo izeneko rap kantariak. Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikaslea da. Kanta eta bideoklip berria aurkeztu ditu berriki sare sozialetan eta arrakasta bildu du.
2023/03/24 - 19:19
Pandemian La Polla Recordseko kontzertuei ezarritako 6.000 euroko isuna bertan behera utzi dute
Last Tour kontzertu sustatzaileak gogora ekarri du auzitegietara jo zuela, orain arrazoia eman diotela, eta Eusko Jaurlaritzak isun hori eta interesak itzuli beharko dizkiola.
2023/03/23 - 12:32
Azkena Rock 2023: kontzertuen ordutegiak, egunez egun
Kartela itxita, Azkena Rock Festivalek hogeita batgarren edizioko ordutegiak iragarri berri ditu. Gainera, The Cleopatras, Mimi & The Miseries eta Lost Cat bandak sartu ditu Trashville programazioan, beste hainbat DJrekin batera.
2023/03/23 - 07:24
Su Ta Gar taldea, alarmak piztuta birari ekiteko
Eibartar laukotearen entsegu lokalera bertaratu gara, "Alarma" diskoa aurkezteko bira hastear dela. Luze eta zabal hitz egin dugu hontaz eta hartaz.
2023/03/22 - 15:27
Lotura, erantzunaren zain ez dagoen taldea
Zalantzaren apologia eginez dator Lotura taldea, asko landutako lau kantuko EPan.
2023/03/11 - 14:13
Trikitixaren inguruko erakusketa historikoa zabaldu dute Azpeitian
Erakusketaren inaugurazio-egunean Faustino Azpiazu 'Sakabi' trikitilariaren etxe parean "Azpeitia" fandangoa jo dute. Etorkizunean trikitaxaren gaineko museoa sortzea espero dute.
2023/03/09 - 23:42
Kepa Junkera Arriagako agertokira igo da eta txalo zaparrada jaso du
'Hauspoz' kontzertua ospakizun erraldoia izan da, non Kepa Junkeraren musika izan den protagonista nagusia. 20 artista baino gehiago igo dira agertokira, eta modu batera edo bestera trikilariarekin egin dute topo bere ibilbide arrakastatsuan. 1.000 pertsona baino gehiagok bete dute antzokia.
2023/03/02 - 11:40
Iribar: "Egunean egunekoa bizitzea tokatzen da orain"
Jose Angel Iribarrek eta Erramun Martikorenak 80 urteak bete berriak dituzte. Biak elkartu ditugu "Faktoria"n eta iraganeko kontuez bezala, orainaz eta etorkizunaz hitz egin dugu.
2023/02/15 - 13:14
Liher: ''Eramaten''
"Eta hutsa zen helmuga" disko handiaren ondoren, kantu berria kaleratu du laukoteak, "Eramaten", eta Ane Berriotxoak zuzendutako bideoarekin jantzi du. Udazkenean, beste single batek osatuko du taldeak urte amaieran kaleratuko duen maxi-singlea.
2023/02/09 - 17:33
Bingen Mendizabal, pelikuletako musika konposatzetik protagonista izatera
Aitor Lopez de Aberasturik "Bidean jarraituz" dokumentala estreinatuko du bihar, ostiralarekin, zinemetan. Bingen Mendizabal musikari arabarraren ibilbidea du kontagai.
2023/01/28 - 21:36
AyVee abeslari tolosarrak musikari esker gainditu du jasandako sexu erasoa
Andrea Vitoriak sexu eraso bat jasan zuen, eta musika erabili du terapia egiteko. 'Medusa' albumean, gertaturikoa salatzen ausartu da musikari tolosarra. Salaketa diskoa da, baina baita bere egoera berean daudenentzat lagungarria izan daitekeena ere.
2023/01/27 - 13:51
''Lau teilatu'', Azkoitiko plazako erlojuaren karilloiak jota gustatu zaio Juan Carlos Perez sortzaileari
Plazako erlojuak eguerdian "Din don" eta iluntzeko 8etan "Lau teilatu" jotzen ditu. Herritarrei galdetu diegu zer iruditu zaien, eta entzunaldia Juan Carlos Perezekin eta Juanba Mendizabal ondare zinegotziarekin egin dugu.
2023/01/26 - 12:23
Salgai daude urrian Ura Bere Bidean kontzertua ikusteko sarrerak
Doctor Deseo, Delirium Tremens, Sorotan Bele, Gozategi, Zea Mays, Kalakan, Rozalen, Bulego eta Olatz Salvador arituko dira, besteak beste, urriaren 28an BECen Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta.
2023/01/10 - 15:56
''Aire!'', Mauriazia Aldeiturriaga pandero jole eta kantariari buruzko dokumentala prestatzen ari dira
Maurizia Aldeiturriaga panderojole eta abeslari handiaren dokumentala prestatzen ari dira. "Aire!" izenburupean, Maurizia bera eta bere musika aztertzeaz gain, gaur egungo gazteek Zeberioko plazandreaz dakitena ere ikertzen du filmak.