Euskal musika
2022/08/21 - 17:29
Edorta Jimenez idazlearekin izan da ETB, "Badator Marijaia" abestiaren 25. urteurrenean
Aurten mende laurdena bete du Kepa Junkeraren melodiatik sortutako kantuak. Edorta Jimenezekin izan da ETB; Bilboko Aste Nagusiko ereserkiari berak jarri zizkion hitzak.
2022/08/20 - 23:28
''Badena eta ez dena'', Mikel Urdangarinen eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren urteurrenak ospatzeko
"Badena eta ez dena" abeslari zornoztarraren eta BOSen arteko lankidetzaren emaitza da. Urdangarinen 140 abestietatik 14 aukeratu dituzte, eta abesti berri bat aurkeztuko dute Abandoibarrako lehen kontzertuan, Kirmen Uriberekin elkarlanean. Udazken amaieran kaleratuko dute diskoa.
2022/08/20 - 15:04
Edorta Jimenez, 'Badator Marijaia' abestiaren idazlea: "Mende laurdena da eta kantuak iraun egin du"
Bilboko Aste Nagusiko ereserkiaren idazlea Euskadi Irratian izan da horren 25. urteurrenean, bereak baino "denonak" bilakatu diren hitzak gogoratzeko.
2022/08/13 - 14:54
Gozategi: "Plazetakoa oso berezia ari da izaten. Une magiko horiek nola jaso pentsatzen ari gara"
30 urte bete ditu Gozategi taldeak, baina "gazte" sentitzen dira Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea. Uda honetan plazak betetzen ari dira, eta une horretaz gozatzen ari dira.
2022/08/06 - 18:15
Jon Maiaren “Aurkituko Gaituztenoi” emanaldia, Amaiurko gazteluaren suntsiketaren 5. mendeurrena oroitzeko
Amaiurren izango da ikuskizuna gaur, 21:30ean. Musikaz, dantzaz, irudiz eta sorpresaz betetako ekitaldian, hausnarketa bat plazaratzea dute helburu. Oraindik badira sarrera batzuk salgai.
2022/08/06 - 12:45
Gozategik eta Tremenda Jauriak gaua girotu dute Gasteizen
Gipuzkoako talde historikoak Matxeta Plazan eskaini zuen bart bere zuzenekoa; regueton taldea, berriz, txosnetan aritu zen.
2022/07/30 - 14:29
''Hala ere'', Mediterraneoko migratzaileen tragediari eta Aita Mariri eskainitako kanta
Miseriatik eta gerratik pateretan ihesi datozen pertsonen tragedia salatu nahi izan dute Mikel Telleria musikariak egindako abestiarekin.
2022/07/29 - 17:25
'The History of Basque Music' liburuak euskal musikaren historia bildu du, ingelesez
Josu Okiñenak apailatutako lana Musikenek argitaratuko du euskaraz eta gaztelaniaz.
2022/07/29 - 17:12
Xabi Solano: ''Bi mundu''
Elkano Fundazioak eskatuta sortu dute kantua gipuzkoar musikariak eta hitzak Jon Garmendia "Txuriya"k. Cabo Verdeko hainbat musikarirekin batera landu dute doinua, Rafa Sardinak ekoitzita.
2022/07/24 - 22:47
Aldapeko Basque Latin Jazz talde euskaldunak Donostiako Jazzaldian emanaldia eskainiko du
Aldapeko Basque Latin Jazz taldea 2019an sortu zen eta iaz atera zuen "Iri Barrenetik" diskoa. Taldeak 22:15ean kontzertua eskainiko du Kursaal Jauregian, Donostiako Jazzaldiaren emanaldien barnean.
2022/07/24 - 16:43
Larhun gaina musikaz bete du Urmugaren Urtanta ekimenak bere azken egunean
Larhun mendiaren tontorrak hartu ditu Urtantaren doinuak, mendizale ugariren gozamenerako. Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus orkestrak abesti ezagunekin girotu dute ingurunea. Arratsaldean, Azkainen izango da ekimenaren bukaera.
2022/07/22 - 12:11
Marta Garcia: "Euskal Herrian musika klasikoaren formakuntzan ez gabiltza oso fin"
Musika klasikoko kritikaria eta filosofoa da. Txiki-txikitatik izan du musika bidelagun, haurra zela hasi zen arpa jotzen, eta ezagutza hori erantsita urteak daramatza obra klasikoen kritikak egiten.
2022/07/15 - 12:29
''Berpiztu'' Kepa Junkerari buruzko filmaren lehen irudiak
Fermin Aioren film luze dokumentalak bilbotar trikitilariaren ibilbide oparoari eta sortzeko duen grinari begiratuko dio, berarekin lan egin zuten musikarien lekukotasunen bidez. Pelikulak EITBren parte-hartzea du.
2022/07/03 - 20:46
12.000 pertsona inguru bildu du EH Zuzenean jaialdiak Irisarrin
Antolatzaileen arabera, jaialdia arrakastatsua eta jendetsua izan da, boluntarioen lanei esker bereziki. Fusible taldeak jarriko dio azkena "Hainbat lur mundu bakarrean" lelopean egindako jaialdiari.
2022/07/01 - 17:58
Behotsik orkestrak 10 urteko ibilbidea ospatuko du larunbatean Bilbon
"10 urte, hamaika lagun" ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 2an, Euskalduna jauregian, Bilbon.
2022/07/01 - 00:44
Aitor Etxebarria konpositoreak Gernika 85 estreinatu du, bonbardaketaren biktimen omenezko proiektu sinfonikoa
Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Gernikako Gaudeamus Abesbatzak eta Evelyn Glennie bakarlari internazionalak interpretatuta, bonbardaketa faxistaren 85. urteurrenean Gernikari egindako omenaldi sentitua da.
2022/06/23 - 12:51
"Sua ez da erretzen"
San Joan bezperan, sua hartu du gai nagusi Ion Celestinok bere kanta osatzeko.
2022/06/19 - 15:51
2022ko Azkena Rock Festivalek markak hautsi ditu 48.000 lagunekin
Adingabe kopuruan ere errekorra izan da, aurreko edizioaren kopurua bikoiztu egin delako. Kanpina ere ia beteta egon da. Hurrengo edizioa 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an izango da.
2022/06/19 - 15:03
Eva Castillo Azkena Rock Festivaleko komunikazio zuzendaria: ''Jendetza etorri da, oso pozik gaude''
Gasteizen izandako Azkena Rock jaialdiaren 3 egunetan 48.000 lagun bildu dira Mendizabalan, eta kanpin denden gunea ere bete egin da.
2022/06/18 - 11:26
Soziedad Alkoholika talde mitikoak Mendizabala bete du aurtengo Azkena Rock jaialdian
Hardcore punk musikako taldea Azkena Rock jaialdiaren oholtza gainean izan da bart. Ikusi hemen haren kontzertuaren abestietako bat, osorik.