Euskal musika
2022/11/24 - 13:40
'Itoiz udako sesioak' film luzearen lehen irudiak
Larraitz Zuazok dokumentalaren eta fikzioaren arteko hibridoa filmatuko du, EITBren parte-hartzearekin. "Itoiz taldearen funtserako bidaia" izango da, Juan Carlos Perez taldeko buruaren eskutik, eta Doxa Produccionesen gidaritzapean errodatzen ari dira.
2022/11/21 - 14:06
Joxe Manuel Agirre: ''Perkusioari lehen baino garrantzia handiagoa ematen zaio orain''
Joxe Manuel Agirre artisau tolosarrak 40 urtetik gora daramatza panderoak, danbolinak, atabalak eta perkusiozko beste hainbat tresna egiten eta konpontzen. Perkusioak azken boladan berebiziko garrantzia hartu duela aitortu du.
2022/11/14 - 12:47
Ikusi ''IZARO: limoiari eztia / Reivindicar la ternura'' dokumentalaren trailerra
2022ko maiatzaren 7an Anoetako Belodromoan egindako kontzertura bidean IZAROk bizitako erronken eta erronka hauekiko hausnarketen bilduma da lana, eta gaur aurkeztuko du Zinebi Bilboko zinema jaialdian.
2022/11/11 - 20:30
Imanol, inoiz itzali ez zen ahotsa
75 urte dira Imanol Larzabal zena jaio zenetik. Euskal kantugintzako ahots handienetakoa izan da, Frankismoak eta ETAk isilarazi ez zutena.
2022/11/11 - 09:29
Imanol, "ahots basatitik, belusezko ahotseraino"
Felipe Juaristi idazle eta kazetariak lagun min zuen Imanol Larzabalen bizitza errepasatu du, bere min eta gozoekin. Poesia musikatzen maisua eta zahartzen ez zen ahots baten jabe. Hitzokin gogoratzen du abeslari donostiarra.
2022/11/10 - 22:29
Hainbat artistak Imanol omenduko dute kontzertuan, larunbatean
Lugaritzen, Imanol Larzabal aretoan, izango dira Amaia Zubiria, Olatz Salvador eta Maria Amolategi, besteak beste. Ostiralean 75 urte beteko lituzke Imanolek. 'Imanol: Knatatzen du kantuz' disko-liburuarekin omendu du abeslaria Elkarrek.
2022/11/07 - 22:23
Ekilibrista, disko orekatua
Markos Untzetak Ekilibrista seigarren diskoa kaleratu du bere musikako hogeigarren urteurrenean.
2022/11/07 - 11:52
Hibai Etxebarria: ''Katedral bat''
Musikari bizkaitarrak Berri Txarrak taldearen kantuaren moldaketa hau grabatu zuen abuztuan Odesan, bertako musikariek lagunduta. "Harizko zubiak" Durangoko Azokan aurkeztuko duen diskoan egongo da.
2022/11/03 - 11:29
Janus Lester: ''Dap Dap''
Jokin Pinatxoren proiektuak azaroaren 24an aterako du lehen diskoa. Beratarrak, aurretik, funk eta soul doinu alaiz josiriko kantu hau aurreratu digu.
2022/10/29 - 12:07
Gari & Maldanbera: ''Egunon Mundo'' abesti berriaren bideoklipa
Hona hemen Bilboko Arriaga Antzokian Legazpiko musikariak eta Maldanbera taldeak joan den ekainean zuzenean grabatutako diskoaren aurrerapena.
2022/10/28 - 10:12
Kepa Junkera: "Laguntza handia behar dut, eta oso esker oneko nago"
Bilbotar trikitilariarekin hitz egin dugu, iktusa izan eta ia lau urtera nola dagoen jakiteko.
2022/10/26 - 12:28
Sara Azurza feat. Gartxot: ''Uste ustelak''
Abeslari donostiarrak "Hemen berriro" diskoaren lehen aurrerapena aurkeztu du, Gartxot Unsainen (Ghau, Madeleine, Bananas) kolaborazio bereziarekin. Andoni Clavok eta Paula Egusquizak zuzenduta dute popa, soula eta funkya nahasten dituen kantuaren bideoa.
2022/10/25 - 14:38
BIMEk musikaren 4.500 profesional bildu, eta 65 kontzertu eskainiko ditu
Urriaren 26tik 29ra, musika industriako profesionalen topaketak 10. urteurrena ospatuko du, eta doako 65 kontzertu antolatu ditu Bilbon.
2022/10/24 - 12:52
"Los Xeyk oinarri musikal klasiko indartsua zuten, eta herri musika ere maisuki menperatzen zuten"
Eneko Olasagastik eta David Berraondok "Los Xey, una historia de película" dokumentala estreinatuko dute bihar Donostian, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen donostiar taldeari buruzko lana.
2022/10/20 - 22:55
Lagunek, politikariek eta Athleticeko jokalariek maitasuna agertu diote Kepa Junkerari haren lehen agerraldian
Kepa Junkera trikitilariak lehen agerraldi publikoa egin du ostegun honetan, Bilbon, iktusa izan zuenetik. Ez da inor falta izan artistari babesa eta maitasuna erakusteko.
2022/10/20 - 21:03
Kepa Junkeraren lehen agerraldi publikoa iktusa izan ondoren
Kepa Junkeraren lehen agerraldi publikoa Bilboko BBK aretoan, iktus bat izan ondoren. Gaur aurkeztu dute 'Berpiztu' dokumentala.
2022/10/20 - 11:59
Ezpalak: ''Zu izan''
"Hortz aina hots" hirugarren diskoaren bigarren aurrerapen kantua kaleratu du punk rock taldeak. Ikusi bideoklipa primizian EITB Mediaren eskutik.
2022/10/12 - 22:45
Joaquin Achucarro pianojole bilbotarrak kontzertu berezia eman du New Yorkeko Guggenheim museoan
Pianojole bilbotarrak 90 urte beteko ditu azaroaren 1ean eta ospatzeko, kontzertu bira berezia ematen ari da. Azaroaren 3an Bilbon egongo da, baina, aurretik, kontzertua eskaini du New Yorkeko Guggenheim museoan. Egunero entseatzen jarraitzea da bere arrakastaren gakoa.
2022/10/12 - 17:26
Bakarkako lehen diskoa kaleratu du Esti Markezek: ''Hitzekin Jolasean''
Bide berri bati ekin dio Aiako 23 urteko abeslariak, Mikel Markez aitarekin hainbat urtez aritu ostean. Askotariko estiloak uztartzen dituen lana kaleratu du, eta "pozik eta gogotsu" ekin dio aurkezpen birari. Diskoa labetik atera berritan, bere lehen bizipenak azaldu dizkio eitb.eus-i.
2022/10/11 - 16:53
''Eztanda'' leloarekin eta Ruben Ramos ilustratzailearen irudiarekin ospatuko da Durangoko Azoka
2020 eta 2021 izan ala ez izan erabakitzeko urteak izan ziren. Aurten, berriz, Ruben Ramos ilustratzailearen kartelak irudikatzen duen "Big Bang" koloretsuaren ondoren, betiko Azoka birsortzea espero dute antolatzaileek.