Euskal musika
2022/04/06 - 13:44
Joseba Tapiak jasoko du aurten Adarra saria
Ekainaren 21ean jasoko du saria lasartear musikariak, eta kontzertu batean ospatuko du, egun horretan bertan, Victoria Eugenia antzokian, Donostian.
2022/04/05 - 16:44
Elkar Fundazioak Ines Osinaga musikariari eman dio Joseba Jaka beka
Abeslari eta trikitilariak "Gosariak" Gose taldearen diskoko kantuak berrinterpretatu eta hamar kantu berri sortuko ditu.
2022/04/04 - 16:56
Aiora Renteria Zea Mayseko abeslaria martxan da berriz
Aiora Renteria bihar bertan itzuliko da ikastetxera eskolak ematera eta larunbatean eszenatokietara. Itzulera berezia izango da. Pandemiaren gogorrena eta minbizia atzean utzi eta Zea Maysen 25. urteurrena ospatuko dute.
2022/04/04 - 14:31
ETBko Albistegiak Aiora Renteriarekin egon dira
Ikusi asteleheneko "Gaur Egun" eta "Teleberri"n Zea Mayseko kantariak kontatu diguna. 25 urte bete berri dituen taldea agertokietara bueltan izango da larunbatean, Bilbon, abeslariaren osasun arazoak gaindituta.
2022/03/30 - 13:50
Goxua ´n Salsa: ''Emaidan freskura''
Ikusi primizian 2020an Iruñean sortutako orkestra kolonbiar-nafarraren bideoklip berria. Taldeak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan New Yorken, Kolonbian eta Puerto Ricon egiten zen saltsa klasikoa interpretatzen du, euskaraz.
2022/03/29 - 22:00
'Egun Beltzak'
Aitor Perez eta Eneritz Furyak irundarrek Egun Beltzak diskoa kaleratu dute, Yanka Dyagileva poeta eta kantugile siberiarra omenduz.
2022/03/26 - 21:45
Fermin Muguruzaren ibilbidea ospatuko du Muguruza Mani-Fest kontzertu bereziak
Igandean bukatuko da Loraldia jaialdiaren aurtengo edizioa, baina aurretik, emanaldi bat egingo dute Bilboko Kafe Antzokian. Fermin Muguruza musikagilearen diskografia osoa errepasatuko duen kontzertu berezia antolatu dute, La Basu edo Juantxo Arakama bezalako artista gazteen bertsioekin.
2022/03/22 - 21:00
''Zertana''
"Zertana" portulan poetiko musikala, Aurelia Arkotxa idazleak eta Isa Suarez sound-artistak elkarlanean sortutako proiektua. Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
2022/03/22 - 17:15
200 ekitalditik gora eskainiko ditu Bilbao Basque Fest jaialdiak Aste Santuan
Apirilaren 13tik 17ra, herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika ekitaldiak izango dira Bilboko Udalak egokitutako 30 lekutan, festibalaren zortzigarren edizio honetan.
2022/03/03 - 15:31
Delirium Tremens: ''Hola tio''
"Ordago" maiatzean aterako duen diskoaren bigarren singlea kaleratu du laukoteak. Bai, laukoteak. Haritz Harreguyk (Sen, eMe...) lagunduko ditu, gitarran, Juantxo, Patxi eta Andoni itzulera honetan.
2022/03/03 - 11:31
Maite Larburu: ''Aho arraro''
"Krak" Maite Labururen diskoko kantua irudiz jantzi du Asier Altuna zinemagileak.
2022/02/28 - 12:23
Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurten EHZ festibala, Irisarrin
Aurtengoa jaialdiaren 26. edizioa izango da, eta uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da. Datozen asteetan emango dute antolatzaileek aurtengo edizioaren nondik norakoen berri.
2022/02/27 - 20:44
Mila Modu: ''Inor ez da inor''
Mila Modu taldeak 'Intra' izeneko bigarren diska aurkeztu du, 'Inor ez da inor' abestiaren bideokliparekin. Aniztasunari errespetua eta norbera izatea aldarrikatzen ditu, eta Manuel Fraga ministro frankistak Aita Lasarekin izandako istorio bitxi batean dago oinarrituta.
2022/02/24 - 16:28
IZAROk apirilaren 29an kaleratuko du "Limones de Oro"
Duetoen diskoaren zertzeladak iragarri dituen egunean, Anoetako Belodromoan hitz egin du mallabiar musikariak ETBrekin.
2022/02/21 - 21:30
Zea Mays bueltan da
Azaroan, Aiora Renteria abeslariak aldi baterako eszenatokiak utzi zituen, minbizi bati aurre egiteko. Orain bueltan dira, eta kontzertua eskainiko dute apirilaren 9an, Bilbon. Halaber, martxoaren 3an single berria argitaratuko dute.
2022/02/21 - 20:11
Zea Mays bueltan da
Azaroan, Aiora Renteria abeslariak aldi baterako eszenatokiak utzi zituen, minbizi bati aurre egiteko. Orain bueltan dira, eta kontzertua eskainiko dute apirilaren 9an, Bilbon. Halaber, martxoaren 3an single berria argitaratuko dute.
2022/02/20 - 21:58
Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan
Kolonbian, Bogotako antzoki nagusiak 'Euskal Leihoa' egitarau berezia antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, euskal sorkuntza erakusteko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak, hilabeteotan.
2022/02/10 - 12:36
Kaotiko: ''Gatillazo''
Arabar taldearen "Gatillazo" kantuaren letradun bideoa aurkezten dizuegu primizian. "Sin filtro" disko berria, beren ibilbideko bederatzigarrena, otsailaren 18an egongo da kalean.
2022/02/02 - 18:05
Itsas jaialdi kultural batek 20 portutan omenduko du Elkano
Pasaia, Bermeo eta Baiona dira datorren udan "festibal ibiltari" horrek harrapatuko dituen udalerrietako batzuk. Abesti bat ere egingo diote.
2022/01/27 - 12:38
Neomak: ''Ilargi berriak''
Neomak taldeak bere lehen abestia argitaratu berri du. Gaztetxotan hasita trikitixa txapelketetan plazara salto egin eta gerora Kepa Junkerarekin hara-hona ibilitako sorginek osatzen dute zazpikotea.