Euskal musika
2024/12/08 - 19:54
''Oi ama Eskual Herri'' abestuz agurtu du Azokak 59. edizioa
Benito Lertxundi abeslari oriotarrari esker ona emanez itxi dute Landako. Hainbat musikari eta sortzailek jarri diote ahotsa Lertxundiren abesti ezagunari, areto nagusian, bertan zeuden bisitariak kantura batuz.
2024/12/08 - 10:29
Azken eguna Durangoko Azokan "hartzeko eta emateko"
10:30etik 18:00etara (aurreko egunetan baino bi ordu gutxiago), 250 erakusmahai baino gehiago egongo dira zabalik, bestelako espazioekin batera, 59. edizioari amaiera emateko.
2024/12/06 - 07:00
''Ispilu aurrean jarrita, hitanoak nola funtzionatzen duen eta nola erabiltzen den erakutsi nahi dugu''
Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen duten ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du Durangon, Landako ikastetxean, abenduaren 7rako. Kristina Mardaras eta Ritxi Lizartzak, hikazaleei parte hartzeko deia egin diete, elkarrekin hika egiteko eta hitanoa bizirik dagoela erakusteko.
2024/12/05 - 21:28
Lehen egun jendetsua bizi izan du Durangoko Azokak
Lehenengoa mugimendu handiko eguna izan da Landako Guneko kaleetan. Goizean ikasleak izan dira protagonistak, Durangoko Azoka lepo bete dutenak; arratsaldean, aldiz, nobedadeak lasai begiratzeko aukera egon da.
2024/12/02 - 14:38
''Izaro Gabonetan'' Gabonetako disko berria aurkeztu du IZAROk
Mallabiko abeslariak berak idatzitako zortzi abestiz osatutako diskoa aurkeztu du, eta abenduaren 22an eta 23an Donostiako Kursaalen zuzenean entzuteko aukera izango dugu.
2024/12/01 - 15:30
Benito Lertxundi: ''Ez daukat kontzertuetara joan beharrik eta hori albiste ona da niretzako''
Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.
2024/11/27 - 20:08
Euskal musikagintzan Benito Lertxundik izan duen garrantzia azpimarratu dute Maiak, Iriondok eta Etxeberriak
Benito Lertxundik euskal kulturari egin dion ekarpena azpimarratu dute Jon Maia bertsolariak eta Joxemari Iriondo eta Joseina Etxeberria kazetariek. Oriotarraren moduko artista gutxi egon direla uste dute.
2024/11/24 - 13:19
Korrontziren bideoklip berria: ''Urtaroak''
Korrontzik 20 urte bete ditu, eta Bilboko Udal Musika Bandako 60 musikariekin batera ospatu nahi izan du urteurren hori.
2024/11/19 - 14:42
''Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke''
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldietako baldintzak zorroztea erabaki du, Fermin Muguruzak larunbatean Martutenen eman zuen kontzertuan 'Sarri, Sarri' abestu ondoren. Abeslari irundarrak onartu du erabakia "sorpresa eta desilusio handia" dela.
2024/11/19 - 10:36
Juan Mari Beltran kriskitinak jotzen Manuel Lekuona saria jasota. Soinuenean hartu gaitu instrumentuak joz
Pozarentzat kanabera soinua aukeratu du agurrerako. Landa lana egitera joatean lagun izan dituenak, kontzertuetan kide dituenak eta familia izan ditu gogoan aitortza jasotzean.
2024/11/18 - 21:32
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldiei baldintzak gogortzea erabaki du Muguruzaren kontzertuaren ondotik
"Biktimak minduta ez sentitzea" omen da Justizia Sailaren helburua. Abeslariak erabakia harriduraz hartu du, EITBri esan dionez, "21 urte dira Eusko Jaurlaritzak adierazpen askatasunaren aldeko adierazpen instituzionala egin zuela".
2024/11/18 - 13:16
Abade gasteiztar baten abestia, Espainiako Estatuko kanta erlijioso onenen artean
Jose Javier Ruiz de Egilaz abadeak eta Gasteizko San Viator ikastetxeko iraskasleak "Me sé sostenida por Dios" izenburuko kanta sortu du. Aguraingo moja gazte baten hil aurreko testigantza jasotzen du, eta Spera Sarietan boto gehien lortu dituen abestien artean dago.
2024/11/10 - 15:46
Instrumentu historikoen erreplikak erabiliz musika egiten du Abraham Cupeiro galiziarrak
Lasto soil bat erabiliz txirula bat nola egiten duen ikusi zuen publikoak atzo, Bilbon, Campos Eliseos Antzokian. AEBra ere iritsi da, datorren astean estreinatuko den "Gladiator II" filmaren soinu-bandan parte hartu baitu.
2024/11/08 - 08:34
Zea Mays: ''Elektrizitatea 25''
Kantuaren eta diskoaren 25. urteurrena ospatzeko, bilbotar taldeak "Elektrizitatea" kantuaren bertsio berezia grabatu du Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta 33 euskal emakumezko kantarik lagunduta.
2024/11/07 - 17:47
Zea Maysen ''Elektrizitatea'' abestiaren 25. urteurrena ospatzeko bertsioa egin dute, 33 emakume artistarekin
Hilabete gutxi barru, Zea Mays taldearen Elektrizitatea diskoak eta izen bereko abesti ezagunak 25 urte beteko dituzte. Ospatzeko, 33 euskal emakume artistarekin egin duten abesti horren bertsio bat aurkeztuko dute gaur.
2024/11/06 - 09:40
Ikusi, primizian, ''Itoiz. Udako sesioak'' filmaren trailerra
Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak zuzendu duten filma Zinebi jaialdian estreinatuko dute astelehenean, hilak 11. Itoiz talde mitikoaren funtserako bidaia da EITBren parte hartzea duen filma, Juan Carlos Perez taldeko sortzailearen eskutik.
2024/10/29 - 13:05
Juanjo Menak zuzenduko du Euskadiko Orkestra 'Mozart / Schubert' programan
Denboraldiko bigarren programan, urriaren 31tik azaroaren 6ra, Mozarten "Klarineterako Kontzertua" eta Schuberten "9. Sinfonia" joko dituzte elkarrekin Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
2024/10/25 - 10:04
Albiste izango dira: Errejonen kontrako salaketak, ordu aldaketa eta Ura bere bidean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/23 - 16:17
Dena prest BECen, Ura Bere Bidean kontzertuetarako
Artistek eta BOS orkestrak entseguak abiatu dituzte, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean. Esti eta Mikel Markezekin, Tom Lizarazurekin (Bulego) eta IZAROrekin hitz egin dugu ostiral-larunbatetako emanaldiez. Osteguneko entsegu orokorrerako sarrerak ere badaude salgai.
2024/10/16 - 11:42
Delirium Tremens eta Aiora Renteria: ''Kafe usain hura''
Laukoteak disko berria dakar Durangoko Azokari begira, eta Aiora Renteria Zea Mayseko kantariaren babesa dute lan horretako lehen singlean. Bideoklipa Joseba Poncek egin du, adimen artifiziala erabilita.