Euskal musika
2025/06/28 - 15:57
Kepa Arrizabalaga panderojolea zendu da
81 urterekin zendu da Arrizabalaga, Bizkaiko trikitiaren ikur nagusietakoa.
2025/06/24 - 22:04
Akelarre bueltan da, bere ibilbidea jasotzen duen dokumental batekin
Taldearen historia, izan dituen kideen eta jarraitzaileen adierazpenak, une bereziak eta inoiz ikusi gabeko irudiak bilduko ditu dokumentalak. Udazkenean estreinatu nahi dute, azken ukituak egindakoan.
2025/06/22 - 09:15
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.
2025/06/20 - 10:38
Musika, nagusi: EAEko 10 kultur ekitalditatik hiru musikari lotutakoak dira
6.342 kontzerturekin, musika euskal agendan gehien agertzen den forma kultural gisa finkatu zen iaz. Ondoren antzerkia (4.239 ekitaldi) eta, urrunago, zinema/ikus-entzunezkoak (2.349) eta dantza (860).
2025/06/20 - 08:24
Albiste izango dira: Saretzen txostena, PSNren krisia eta Errefuxiatuen Mundu Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/19 - 17:56
Musika, nagusi: EAEko 10 kultur ekitalditatik hiru musikari lotutakoak dira
6.342 kontzerturekin, musika euskal agendan gehien agertzen den forma kultural gisa finkatu zen iaz. Ondoren antzerkia (4.239 ekitaldi) eta, urrunago, zinema/ikus-entzunezkoak (2.349) eta dantza (860).
2025/06/15 - 12:24
Euriak ez du itzali Anoetako "akelarre antifaxista"
Fermin Muguruzak 30.000 lagun bildu ditu Donostian, 40 urteko ibilibide musikala ospatzeko, Palestinaren aldeko aldarri solidarioen artean. Gainera, abeslariak beste kontzertu bat iragarri du abuztuaren 14an, Irunen.
2025/06/13 - 16:21
J.Martina, Dupla, Janus Lester eta Leire Martínez Saguesen, Donostiako Aste Nagusian
Abuztuaren 9tik 16ra egingo da aurtengo Donostiako Aste Nagusia. Gainera, Mikel Anterok egindako kartela ere aurkeztu dute dagoeneko.
2025/05/17 - 23:53
Bilboko Kale Nagusia hartu dute euskarak eta musikak, Gorka Urbizurekin
Euskaraldiarekin bat eginez, doako kontzertuak eta hitzaldiak antolatu ditu BBK Aretoak egunotarako. Larunbat arratsaldean, Gorka Urbizu izan da bere taldearekin batera Bilboko Kale Nagusia kantuan jarri duena.
2025/05/10 - 17:47
Txalapartaren ohiturari eusteko mandatua jaso zuten, eta baita eutsi ere
Omenaldia egin diete Iruñeko Txalapartaren 20. topaketan Zuaznabar, Goikoetxea eta Zabalegi familiei, neurri batean horiei esker iraun baitu txalapartak. Gaur egun, heldu zein gazte, euren arbasoen ohitura zaharra babesten jarraitzen dute.
2025/04/30 - 08:34
Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria
Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian.
2025/04/30 - 08:06
Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria
Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian. Musikak batez ere "lagunak" eta Euskal Herria ezagutzeko aukera eman dizkiola esan du Antton Valverdek.
2025/04/27 - 19:18
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omentzeko festa erraldoirako azken entsegua egin dute
Astebete eskas falta da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei BECen "Maite Zaitut" izeneko omenaldi handia egiteko. Gaur, ekitaldian parte hartuko duten musikariek azken entsegua egin dute.
2025/04/13 - 00:28
7.049 txanda betetzeko boluntario bila ari da Hatortxu Rock jaialdia
Lakuntzan egindako agerraldian, uztailaren 24tik 27ra bertan ospatuko den azken jaialdirako laguntzaileak eskatu dituzte. 30. edizioarekin emango diote amaiera musika eta elkartasuna uztartzen dituen jaialdiari.
2025/04/06 - 11:05
Crystal Fighters taldeak eta Pello Reparazek (Zetak) amaiera bikaina eman diote ZEIDFEST Gaztea festari
Laugarren edizio honetan, milaka lagun bildu dira Bizkaia Arenan, BECen, euskal kultura eta musika uztartzen dituen egun osoko festaz gozatzera.
2025/04/05 - 16:46
BECeko zorua dardarka jarri dute milaka musikazalek ZEIDFEST Gaztearen lehen orduetan
Martxan da ZEIDFEST Gaztea 2025 jaialdia. Betagarri taldeak eman dio hasiera eguerdian jaialdiari, eta haren ostean aritu dira Sorotan Beleko kideak. Giro paregabea izan da BECen eguerditik, eta jendetza bertaratu da egun osoko egitarauaz gozatzera.
2025/04/04 - 09:41
Gari: ''Kantuek beste zirrara bat sortzen dute oraingo entzunaldian''
Garik bakarkako bere lehen diskoaren soinua eta moldaketak gaurkotu eta ahotsak berriz grabatu ditu, gaur argitaratu duen 1995eko lanaren bertsio zaharberrituan (Elkar, 2025). Musikariarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.
2025/03/28 - 08:43
Albiste izango dira: Unibertsitate tituluen homologazioa, pinu-beldarra eta Chill Mafiaren agur kontzertua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/25 - 20:59
Juan Mari Beltran musikariak jaso du Manuel Lekuona saria
Ekitaldia Oiartzunen izan da eta Ana Urkiza elkartearen presidentek eman dio saria, musika ondare tradizionala berreskuratzen eta zabaltzen egindako lana eskertzeko. Beltranek 50 urte baino gehiago eman ditu musikaren alorrean, besteak beste, desagertzear zeuden instrumentuak berpizten.
2025/03/24 - 19:30
ETSk beste kontzertu bat iragarri du Bartzelonan, Madrilerako sarrerak hiru orduan agortu ondoren
Horrela, En Tol Sarmientok Bartzelonako Palau Sant Jordira eramango du "Bihotzen Konkista" 2026ko apirilaren 11n. Sarrerak gaur 10:00etatik izango dituzte salgai Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenek; publiko orokorrak ere asteartean erosi ahal izango ditu, 12:00etatik aurrera.