TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Saretzen txostena, PSNren krisia eta Errefuxiatuen Mundu Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Kultur ekitaldiak Euskadin. EITB 

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Saretzen txostena: 2024an, 20.000 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan, batez beste 55 egunean. Hala ere, lurraldeen arteko banaketa desorekatua da. Ekitaldi horietatik 8.662 Bizkaian izan ziren, 8.005 Gipuzkoan eta 3.236 Araban. 

- Krisia PSNn: Ramon Alzorrizen dimisioaren ondotik, PSNren zuzendaritzak Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izango dena aukeratuko du gaurko bileran. 

- Errefuxiatuen Mundu Eguna: Oñatiko Larraña Etxea kudeatzen duen Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak salatu du Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren azken erreformak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak "zigortzen" dituela. 3.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute nazioarteko babesa Euskadin aurten.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X