Euskal musika
2025/03/23 - 19:26
Iñigo Etxezarreta (ETS): ''Opor batzuk hartu, eta gero kantu berriak konposatzen hasteko gogoa daukat''
BECeko azken kontzertuaren biharamunean, ETBrekin bildu da Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria, 20. urteurrenak utzi dizkion sentsazioei buruz hitz egiteko eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzeko. Beharrezkoa du atseden pixkat bat, baina ondoren erronka berriei ekiteko gogotsu dago.
2025/03/23 - 16:39
Euskal herrietako jaiei gorazarre eginez ospatu du ETSk 20. urteurrena, atseden hartu aurretik
45.000 lagun bildu ditu hiru egunez En tol Sarmiento talde arabarrak BECen, taldearen 20 urteotako ibilbidean ereserki bihurtu dituen abestiez gozatzeko. Larunbateko kontzertua 336.000 ikus-entzulek jarraitu dute, gainera, ETB2n.
2025/03/23 - 09:44
ETS taldeak agertokiei agur esan die 2026ra arte, BECen izandako azken kontzertu hunkigarri batekin
Bere 20. urteurrena ospatzeko azken kontzertua eskaini du bart talde arabarrak. 2026an Madrilen izango den kontzerturako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, martxoaren 24an.
2025/03/22 - 15:46
ETS taldeak jai herrikoia antolatu du bere azken kontzertuaren aurretik
Arabako taldea herriko jaietan jotzen hasi zen. BECeko pabiloi bat herriko plaza gisa apaindu dute, eta Puro Relajo taldeak emanaldia egin du agertoki gainean. Jai baten osagai guztiekin gozatzeko aukera eman diete zaleei: DJak, buruhandiak, aizkolariak…
2025/03/22 - 14:58
Hirugarren eta azken kontzertua eskainiko du ETS taldeak gaur gauean
Zuzenean izango da ikusgai ETB2 katean, eitb.eus-en eta PRIMERAN eta GUAU plaformetan. Hitzordua aitzakia ederra izan da aspaldian elkar ikusi gabe zeuden artista askok elkarrekin bat egiteko, oihal atzean ETBk ikusi ahal izan duenez.
2025/03/21 - 12:42
ØDEI: ''Nire esentzia nire errima bakoitzean dago''
"Goizegi hiltzeko" bigarren diskoa argitaratu du ØDEI raperoak gaur, ostiralarekin, eta Atabal Biarrizko aretoan aurkeztuko du gauean, zuzenean. Iurre Bidegainek elkarrizketa egin dio, estudioan, EITBko Albistegietarako.
2025/03/18 - 18:33
Iñigo Etxezarreta: ''Asteburu honetan aurreko larunbatean gertatu ez ziren pare bat gauza gertatuko dira''
Joan den larunbatean BEC!-en emandako lehen kontzertuaren ondoren, asteburu honetan ETSk bere urteurren festa hirukoitzarekin jarraituko du eta EITBk hirugarren kontzertua emango du, zuzenean. Gogoratu, larunbatean, martxoak 22, 21:30ean, ETB2n, eitb.eus-en, eta PRIMERAN eta GUAU plataformetan.
2025/03/07 - 08:49
Albiste izango dira: Martxoaren 8aren bezpera, 150 urte Maurice Ravel jaio zenetik eta datuen lapurreta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/05 - 14:43
Fernando Velazquez eta Alberto Iglesias, bi euskal musikagile Goyetara begira
Fernando Velazquezek bi Goya sari irabazi ditzake larunbat honetan, "La Infiltrada" eta "Buffalo Kids" filmetan egindako lanagatik. Alberto Iglesias "The room next door" filmaren soinu-bandagatik izendatuta dago.
2025/02/02 - 14:38
8.000 pertsona baino gehiago bildu dira Esne Beltzaren agur-kontzertu erraldoian
Muguruza, Gozategi, Lamari, La Pegatina eta beste hainbat talde eta artista ezagun izan dira agertoki gainean, Esne Beltzaren 18 urteko ibilbideari urrezko amaiera ematen. Kontzertua oso-osorik izango da ikusgai laster ETB1eko "Oholtzan" saioan.
2025/02/01 - 16:03
Esne Beltzak festa erraldoia egingo du agur-kontzertuan, gonbidatu bereziz inguratuta
18 urteko ibilbidearen ostean, Esne Beltza taldeak azken kontzertua emango du larunbat gauean Bilbao Arenan. Esne Beltza amaitu bada ere, musika munduan jarraitzeko asmoa du taldeko buruak, Xabi Solanok.
2025/01/11 - 10:40
Doctor Deseok kabaret kutsuko ikuskizuna eman du Arriaga Antzokian, Aiora Renteria lagun zuela
Hainbat antzoki-emaldirekin itxi du taldeak "Suavemente me mata con su canción" izeneko bira. Bilbon eman dituen bi kontzertuetako bigarrena izango da larunbat honetan, Arriaga Antzokian berriro ere.
2025/01/09 - 13:26
Euskal artistak prekarietatean aritzen direla jakin arren, ze garrantzia ematen zaio horri?
Arantxa Urretabizkaia idazlea, Ibil Bedi musika taldeko Ibai Osinaga eta Lanartea elkarteko Amagoia Gurrutxaga elkartu ditugu Faktoria-n euskal artistak biltzen dituen elkarteak egindako inkestaren emaitzak oinarri hartuta. Ezinbestekotzat jo dute lan baldintzak duintzea.
2025/01/08 - 11:58
Brigade Loco: ''Eten''
"Bide baten esanahia" otsailaren 21ean kaleratuko duen diskoaren, taldearen hirugarren lanaren, aurrerapena da "Eten". Ostiralean, "Eten" bera eta taldearen hiru bideoklip berri proiektatuko dituzte, Bergarako Seminarixoan, eta otsailaren 7an bira abiatuko dute, Londresen.
2025/01/05 - 17:20
Donostiako Ilunben amaituko du Zetakek 'Mitoaroa' ikuskizuna irailaren 6an
Urtarrilaren 3an eta 4an Iruñean 30.000 lagun bildu eta gero, Euskal Herriko inauterietako pertsonaia guztiak elkartuz, azken topaketa iragarri du Pello Reparazek oholtzan. Astearte honetan, 10:00etan, jarriko dira sarrerak salgai. 275.000 lagunek jarraitu zuten larunbateko kontzertua ETB2n.
2025/01/04 - 17:26
Zetak-en 'Mitoaroa'-ren backstage-a ikuskizun bat da bere horretan
Azken orduko konponketak, horko kapela, hango makila, dena bere tokian, kantari-dantzariak beroketak egiten... baina beti dago sabela goxatzeko tartetxoa. Galtza bete lan dute artezleek, 150 parte-hartzailetik gora baitira oholtzan, den-dena zehatz-mehatz antolatuta. Adi denok, hastera doa.
2025/01/03 - 21:54
Iruñeko Nafarroa Arena txiki gelditu da Zetak taldearen 'Mitoaroa' ikuskizunerako
Zetak taldeak zur eta lur utzi ditu bertan bildutako 15.000 lagunak. Gaur lehen saioa izan da, eta larunbatean ere izango da 'Mitoaroa' ikusteko aukera. Orduan, etxetik ere zuzen-zuzenean ikusteko aukera izanen da, 22:00etan, ETB2n eta Primeran plataforman.
2025/01/02 - 20:02
Zetak motorrak berotzen hasi da Nafarroa Arenan bi kontzertu eskaintzeko
"Mito Aroa" izenburupean, Zetakek bi kontzertu emango ditu, eta horietako bat zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n eta Primeran plataforman, larunbatean, 22:00etan.
2025/01/02 - 11:11
2025ak, hitzorduak luze
Kontzertuak, diskoak, filmak, bertsoak, antzezlanak, liburuak, erakusketak… Aurtengo agenda zuria zitaz betetzeko materiala ugari izango da hasi berri dugun urtean.
2024/12/29 - 12:16
90eko hamarkadan ospe handia lortutako Nyx soinu ezagunaren sortzaileekin izan gara
Cerwin teknikariak eta DJ Montxok Nyx soinua sortu zuten Gorlizko baserri batean. Igandeko parrandazaleen tenplua izan zen 90eko hamarkadan, 12 urtez, 2008an itxi zuten arte. Garai baten ikur bihurtu zen nazioartean Nyx soinua.