J.Martina, Dupla, Janus Lester eta Leire Martínez Saguesen, Donostiako Aste Nagusian
J. Martina eta Dupla, Janus Lester eta Marlon, Leire Martinez, OBK, Vicco, Morodo eta Sexy Zebras artisten ikuskizunak izango ditugu Sagueseko agertokian, aurtengo Donostiako Aste Nagusian. Abuztuaren 9tik 16ra bitartean ospatuko dira aurten.
Jon Insausti Donostiako Kultur zinegotziak aurkeztu duen programaren arabera, "musika estilo ezberdinak, etxeko artistak eta arrakastak uztartu nahi izan ditugu, Sagues Aste Nagusi osoan zehar topaleku bihurtuko dutenak". Emanaldi guztiak 23:45ean hasiko dira.
Horrez gain, Insaustik 2025eko Aste Nagusiko kartela aurkeztu du, Mikel Antero errealizadore eta arte zuzendari donostiarrak sortua, eta, "hiriaren itsas erroari keinu bat egiten diona".
Hau izango da Sagueseko kontzertuen egitaraua:
Abuztuak 9, Morodo.
Abuztuak 10, Vicco.
Abuztuak 11, OBK.
Abuztuak 12, J. Martina y Dupla.
Abuztuak 13, Sexy Zebrasa
Abuztuak 14, Janus Lesterrek 'Lore' lan berria aurkeztuko du.
Abuztuak 15, Marlon. Ondoren, Leire Martinezek izango da festak ixteko arduraduna.