Kontseilua
2017/05/16 - 16:43
Internet-en ere, lehen hitza Euskaraz
Euskararen erabilera areagotu nahi du proiektuak. Erabiltzaileen gailuak euskaratzen dituzten plugina eta mugikorrerako aplikazioa garatu dira
2017/05/16 - 14:47
Interneten nabigatzean euskara lehenesteko kanpaina aurkeztu dute
EiTBk bat egin du kanpainarekin, eitb.eus-en bitartez. Euskal internauten %3-5ek soilik dauka euskara lehenetsita nabigatzeko hizkuntza bezala.
2017/02/01 - 13:49
Puntueusek baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egin nahi du euskara
Puntueus fundazioak Iñaki Goirizelaia presidente berria aurkeztu, plan estrategikoa azaldu eta domeinuaren prezioa merkatu dela iragarri du.
2016/12/17 - 17:11
Hizkuntza-eskubideak bermatzeko 185 neurri aurkeztu dituzte
'Donostiako Protokoloan' 185 neurri proposatu dituzte, hizkuntzak errespetatu eta aniztasuna egoki kudeatu ahal izateko.
2016/06/07 - 15:20
Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa 2016 Donostian izango da
Europako hizkuntza komunitateek hizkuntza eskubideen eta aniztasunaren inguruko ekarpena egiteko, abenduaren 15ean eta 16an Donostiako Kursaalen bat egingo dute, Unesko Etxeak antolatuta.
2016/06/04 - 13:10
Jendetza batu da Iruñean, euskararen aldeko aldarriarekin bat eginez
Paul Bilbaok adierazi duenez, ez da inoren kontrako manifestazioa, eskua luzatzeko manifestazioa baizik. Ildo horretan, Nafarroan euskaraz bizi ahal izateko elkarrekin lan egiteko deia egin du.
2015/10/10 - 19:34
Hizkuntza gutxituen kongresuari jarritako salaketa kendu du Espainiak
Akordioa lortu dute Donostia 2016k eta Kontseiluak, azken horrek hizkuntza aniztasunaren kongresua bakarrik antolatu ez dezan. Ondorioz, Kultura Ministerioaren salaketa bertan behera geratu da.
2015/04/25 - 23:14
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Iruñean
Kontseiluak deituta, ekitaldi jendetsua egin dute Anaitasuna pabilioian oztopoen gainetik egindako lana eskertzeko.
2015/04/22 - 22:07
Iruñeko ekitaldiak 'arrakasta' izatea espero du Kontseiluak
Ekitaldiaren helburuetako bat “euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei normalizazio prozesuaren protagonista nagusiak” izan direla esatea da, Kontseiluak azaldu duenez.
2015/03/31 - 18:06
Hizkuntza Aniztasunaren Protokoloa, abendurako prest
Miramar Jauregian nazioarteko sei erakunde, Kontseiluarekin eta Donostia 2016 Fundazioko arduradunekin bildu dira. Abendurako hizkuntza eskubideak bermatzeko protokolo bat tajutuko dute.
2015/03/31 - 17:06
Donostia 2016ko zuzendaritzak Kontseiluaren goi bilera babestu du
2016ko abenduan, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokolo bat aurkeztuko du Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilerak. Kontseiluak antolatutako batzarrak hautsak harrotu ditu patronatuan.
2015/03/19 - 00:53
Kontseiluarekin sinatutako hitzarmenak Patronatua bitan zatitu du
Bilera akordiorik gabe bukatu da, eta bi bozketa izan dira. Bozketetan, alde batean, Bilduk gobernatutako erakundeak kokatu dira, eta bestean, Eusko Jaurlaritza eta Kultura Ministerioa.
2015/02/28 - 21:52
Milaka lagun izan dira Kontseiluak deitutako manifestazioan, Donostian
'Euskararen gainetik euskaraz biziko gara' lelopean, hizkuntza politikarekin lotutako erabakietan Espainiako eta Nafarroako Gobernuen esku-sartzeak salatu dituzte bertan bildutakoek.
2015/02/28 - 19:41
Paul Bilbao: 'Oztopoen gainetik elkarrekin aurrera egingo dugu'
Ehunka lagunek parte hartu dute Kontseiluak deitutako manifestazioan, eta euskarak azken hilabeteetan jasandako erasoak salatu dituzte.
2015/01/26 - 22:43
Kontseiluaren ustez zaila da hurrengo ikasturtean lege berria izatea
“Zoritxarrez, atzerapenaren berri izan dugu; beraz, ezin dugu ziurtatu datorren ikasturtean eremu ez euskalduna deritzonean D ereduko ikasgelak irekitzeko aukera izango dugunik”.
2014/10/31 - 19:49
Iparraldeko hainbat eragile izango da Kaskarotenearen manifestazioan
Ikastolen elkarteak deitu du protesta ekitaldia, alkateak Ziburuko ikastolari ezarri dion eguneroko isuna eta argindarraren etenaldia salatzeko.
2014/03/20 - 16:08
Urquijok hizkuntza-politikan egindako 'injerentziak' kritikatu dituzte
Kontseiluaren ustez, Estatua "euskararen normalizazio prozesua mantsotzen" saiatzen ari da, gobernuaren ordezkariak egin dituen "injerentzien" bitartez.
2012/12/01 - 22:13
Euskaraz bizi ahal izateko 'oztopoak' gainditzea aldarrikatu dute
Manifestazioa egin dute Donostia euskararen erabilera bultzatzeko eta Euskal Herriak euskaraz bizi nahi duela azpimarratzeko.
2012/11/24 - 19:03
Urgell: 'Euskararen Legeak baliozkoa izaten jarraitzen du'
Ekitaldian, euskarazko edizioaz gain, Euskararen Legearen gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko edizioak aurkeztu dituzte, Patxi Lopezen hitzaurrearekin.
2012/11/24 - 18:08
Euskaraz bizitzeko nahia, esparru ezberdinetan aldarrikatzeko deia
Abenduaren 1ean, euskaraz bizi nahi dutenei Donostiako kaleak betetzeko deia egin diete.