Euskaltel
2025/10/31 - 20:45
MasOrange osoa eskuratzeko akordio ez-loteslea iragarri du Orangek
Operazioa urte honen amaieran egitea aurreikusten du. Horrela, Euskaltel, MasOrangen integratuta dagoena, enpresa frantsesaren eskuetara igaroko da.
2022/07/11 - 15:26
Euskaltelek bere alarma zerbitzua jarri du martxan
Alarmek abisua emango diote Ertzaintzari arazoren bat antzemanez gero. Halaber, smartphonetarako aplikazio baten bidez, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxeetan.
2021/10/08 - 15:19
Euskaltelek 350 milioi euro inbertituko ditu hurrengo hiru urteetan, sarea hobetzeko
Mas Movilek azpiegitura hobetu nahi du. Horretarako, zuntz optikoa etxeetaraino eraman nahi du. Miloi bat etxe hornitu nahi ditu zuntzaz urtea bete baino lehen. Ekipamenduak, ruterrak ere aldatuko ditu eta 5G estaldura handitu nahi du.
2021/08/11 - 15:36
MásMovilek Euskaltelen telebistako negozioa saldu dio Agile Contenti
MásMovilek enpresaren kontrola hartu eta ordu batzuetara dator operadoreak egindako lehen operazioa.
2021/04/29 - 09:28
Euskaltel taldeak bi milioi euro galdu ditu urteko lehen hiruhilekoan
Diru-sarrerak % 1,4 handitu ditu, baina gastuek eta inbertsioek ere gora egin dute. Bestalde, 847.000 erabiltzaileren langa gainditu du.
2021/04/11 - 13:12
EH Bilduk Euskaltelen salmentaren inguruko azalpenak eskatu dizkio Urkulluri
Euskaltel enpresa independente bezala desagertzea "oso berri txarra" da koalizioarentzat, eta esan du lehendakaria "ezkutatuta" dagoela. Legebiltzarreko osoko bilkuran horri buruz galdetuko dio.
2021/03/30 - 15:07
Euskaltelen erosketa eskaintza lapurreta dela salatu du EH Bilduk
Maddalen Iriarte bozeramaileak ikuspegi estrategikorik ez izatea leporatu dio Urkulluren gobernuari. Eta gaineratu du enpresa multinazionalen menpe egotea erakutsi duela.
2021/03/29 - 16:35
EH Bildu eta Elkarrekin Podemosentzat Euslkaltelen salmenta oso albiste txarra da
Operazioak erreakzio soka luzea ekarri du. Oposizioko bi talde nagusiak ez daude batere ados eta Jaurlaritzari eta EAJri egotzi diote Euskaltel galdu izana.
2021/03/29 - 16:32
Jaurlaritzak begi onez ikusten du Euskaltelen salmenta
Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du akzioak erosteko eskaintza, modernizazio digital eta teknologikoari bultzada emango omen diolako.
2021/03/29 - 13:05
Corres: "Jaurlaritzak operazioa salba zezakeen, beste gauza bat da nahi izan duen"
MasMovilek Euskaltel erosteko egindako eskaintza publikoa deitoratu du Jose Angel Corres Euskalteleko kontseilari ohiak. Horren ustez, Jaurlaritzak esku har zezakeen, CAFen edo Kaikun egin bezala.
2021/03/29 - 12:40
Zupiria: "Lehendakariak ondo deritzo MasMovilek Euskaltel erosteari"
Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailearen esanetan, "operazio honek Euskadi teknologiaren lehen lerroan egoten jarraitzeko balio badu, albiste ona izango da".
2020/08/25 - 22:32
Euskaltelek PPko kontseilari ohi bat izango du Administrazio Kontseiluan
Beatriz Mato Galiziako Gobernuko kontseilaria izan zen. Ana Garcia Fau Telefonicako zuzendaritzako kide ohia ere izango da Administrazio Kontseiluan.
2020/02/12 - 14:51
Iturbe, Virginekin lortutako akordioaz: ''Euskaltelen proiektua indartu egingo du''
Xabier Iturbe Euskaltelen presidentea pozik agertu da Virginekin lortu duten akordioarekin. Bere hitzetan akordio honekin "operadore bezala beste maila batera pasako da Euskaltel".
2019/07/12 - 18:54
Tapia: ‘Euskaltelek iragarri dituen kaleratzeen atzean proiektu estrategiko bat dago’
Sailburuak jakinarazi duenez, Jaurlaritzak ez daki zeintzuk diren irizpideak, baina taldea osatzen duten hiru enpresen berrantolaketa "ahalik eta modurik egokienean" gauzatzeko egin direla uste du.
2019/06/14 - 14:04
Urkullu: 'Gure esku dagoen guztia egingo dugu Euskaltelek EAEn jarraitzeko'
Zegona funts britainiarra konpainiako akziodun nagusi bihurtu berritan, EH Bilduk Euskaltelen egoerari buruz galdetu dio lehendakariari Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.
2019/04/11 - 16:23
Jaurlaritza Euskaltelen sar liteke beharrezkoa iritziz gero
Enpresaren erabakiak euskal ekonomiarako kaltegarriak balira, zati txiki bat erosiko luke. Erabakigunea ez omen dago arriskuan. Bai, ordea, enpresaren kontrola.
2019/04/09 - 13:39
Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziodun nagusi bihurtu da
Bere parte-hartzea % 16,41etik % 20,94ra igo da. Kutxabank, orain arte akziodun nagusia zena, bigarren postura igaro da akzioen % 19,8rekin.
2017/07/22 - 09:07
Euskal Encounter 'ahaztezina', 25. urteurrena ospatzeko
Aurten, San Mamesen neurriko zazpi zelaik hartuko luketen lekua izango du euskal informatika-jaiak. Besteak beste, errealitate birtuala, 360º-ko zinema, 3Dko inprimagailuak eta droneak izango dira.
2017/05/16 - 16:28
Euskaltelek Telecable erosiko du, 686 milioi euro ordainduta
Asturiasko enpresaren orain arteko jabea Euskaltelen administrazio-kontseiluan sartuko da, eta akzioen % 15 izango du. Ez dute ikusten arriskurik Euskaltelen erabakigunea gal dadin.
2017/03/14 - 21:31
Euskaltelek Telecable eskuratzeko negoziazioak hasi ditu Zegonarekin
Balore Merkatuko Batzorde Nazionalari adierazi dion arabera, bi taldeen arteko elkarrizketak emaitzak ematen badituzte, "atzerapenik gabe" esango dio, arautegia betez.