Corres: "Jaurlaritzak operazioa salba zezakeen, beste gauza bat da nahi izan duen"
MasMovil taldeak Euskaltel bereganatzeko ia 2.000 milioi euroko eskaintza publikoa egin du. Operazioak hiru akziodun nagusien onespena du, tartean Kutxabankena, eta Eusko Jaurlaritzak ere begi onez ikusten du bategitea.
MasMovil taldeak Euskaltel erosteko mugimendua egin ondotik, oso kritiko mintzatu da Jose Angel Corres Bilboko Merkataritza Ganberako presidente eta Euskalteleko kontseilari ohia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan. "Ez da albiste ona Euskadirentzat, pena handia ematen dit" adierazi du. Haren esanetan, "euskal enpresa bat galdu eta nazioarteko bat datorkigu".
Egoitza soziala Donostian dagoela onartu arren, Corresen iritziz, "mahai bat eta bulego bat baino ez da, erabakiak harago hartzen dira". Salatu duenez, Kutxabankek Euskaltelen parte-hartzea izateak ez du geldiarazi erosketa, eta Kutxabanken parte-hartzea % 20tik jaitsi izanak salmenta operazioa azkartu du. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzarekiko kritiko mintzatu da, eta, CAFen eta Kaikun egin bezala, diru publikoa jar zezakeela uste du: "Eusko Jaurlaritzak operazioa salba zezakeen, beste gauza bat da nahi izan duen ala ez".
Corresek ez du ulertzen Eusko Jaurlaritzak operazioa begi onez ikustea, "baina ni baino informazio gehiago izango dute". Lanpostu galera egon daitekeela iradoki du Corresek, bikoiztutako lanpostuak murriztu eta berregituraketak egin ditzaketela iritzita. MasMovil taldeak, bere aldetik, lehen bost urteetan Euskaltel marka, EAEn duen egoitza soziala eta enpresan lan egiten duten lanpostuak mantentzeko konpromisoa agertu du.
Zerga bilketari dagokionez ere, diru galera egon daitekeela aurreratu du.
Erredakzioan itzulia
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun publikoko gatazkaren gakoak: Estatutu Markoaren erreforma eta medikuen aldarrikapenak
Urtebete pasa daramate medikuek protestan, euren lanbidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen estatutu propioa aldarrikatuz. Uste dute Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartu berri duen Estatutu Markoaren erreformak ez dituela aintzat hartzen medikuen eskakizunak. Lan baldintza hobeagoak nahi dituzte.
Medikuen grebari amaiera emateko "giltza" erkidegoek dutela ziurtatu du Garciak
Osasun ministroak gogorarazi du 2000. urtetik erkidegoen esku daudela Osasun Sistemaren baitako hainbat eskumen, horien artean, kudeaketarekin, langileen planifikazioarekin, giza baliabideekin eta lan-baldintzen hobekuntzekin lotutakoak.
Estatutu Markoari buruzko jarrera bateratzen saiatuko dira erkidegoak, Osasun Ministerioarekin bildu bezperan
Osasun Ministerioak Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren ezohiko bilera egitera deitu ditu asteazken honetan autonomia erkidegoak, Estatutu Markoaren erreformaz eta medikuen grebaz hitz egiteko.
Sutea izan da CAFen, Miira lantegiko pintura-kabinan
CAF enpresan sutea piztu da astearte goizaldean, Miirako pintura‑kabinan. LABek jakinarazi duenez, sutearen inguruko nabeetako langileak atera dituzte, eta ez da zauriturik izan. LAB sindikatuak enpresari arduraz jokatzeko eta prebentzio sistemak berrikusteko eskatu dio.
Akordioa Papresan: langileen % 80 subrogatzea eta soldatak izoztea adostu dute
Langileen ordezkariek eta Grupo CL taldeak lortu duten akordioari esker, Errenteriako paper-fabrikaren salerosketa gauzatu ahal izango da. Subrogatuko diren langileen kopurua hasierako proposamenekoa (% 72) baino handiagoa izango da, eta, trukean, bi urtez soldatak izoztea eta lanaldia luzatzea onartu da.
Akordioa lortu dute Maderas de Llodion eta 260 eguneko grebari amaiera eman diote
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, akordioak 2025eko urrian kaleratutako langileak berriz hartzea ekarriko du, hala nahiko balute, eta bide judiziala amaitzea ere bai.
Ormuzko blokeoak 200 milioi euroko kostu energetikoa ekarriko dio Euskadiri, Jaurlaritzaren arabera
Mikel Jauregi Industria sailburuak adierazi du industria dela "energia krisiaren ondorioak gehien jasaten ari den sektorea".
Donostiako Topoaren trenbideko obra bukatutzat eman dute, Kontxako geltokia amaituta
Datozen hilabeteetan, trenen zirkulazioa arautzen duten instalazio elektrikoetan, aireztapenean, seinaleztapenean eta komunikazioetan ardaztuko du lana ETSk, baita urbanizazioko jardun eta sarbide jakin batzuetan ere.
Etxebizitzaren prezioa %10,3 igo da Euskadin, Estatuko igoerarik txikiena
Astelehen honetan argitaratutako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan, % 4,9 igo da EAEko etxebizitza berrien prezioa; bigarren eskukoena, berriz, % 11,4.
Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du.