Euskara Eguna
2021/12/03 - 15:54
Mundu osoko euskara ikasleek, irudimena eta internet tarteko, lotura bizia sortzen dute Euskal Herriarekiko
Euskara ikasleek gaur egun Internet bidez ekarpen handiak egiten dizkiote euskarari. Helsinkin, Finlandian, adibidez, Youtubeko umorezko esketxak egiten dituzte eta Boisen, irratia.
2021/12/03 - 15:46
Hainbat ekitaldi ospatuko dira egun guztian zehar Euskararen Eguna ospatzeko
Arratsaldean Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzionala egingo du EITBren Bilboko egoitzan. Zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/12/03 - 15:39
Jatorri atzerritarra duten euskara ikasleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian
Gaurko ekitaldiaren bitartez, egiten ari diren ahalegina eskertu, eta euskara integraziorako tresna dela azpimarratu nahi izan dute.
2021/12/03 - 11:02
"Nondik gatozen gogoan daukanari aurrerapausoak eman ditugula irudiko zaio, egunerokoan dagoenari agian ez"
Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak gogoratu du EAEko herritaren % 55ek ez dakiela euskara; % 23ak, inoz baino gehiagok, ikasi egin duela eta % 22k nolabaiteko atximendua duela.
2021/12/01 - 15:02
Komunikazio kanaletan eta eremu informaletan euskara sustatzea eskatu dute euskal erakundeek
Eusko Jaurlaritzako, hiru Foru Aldundietako, EAEko hiriburuetako udaletako, Eudeleko eta UEMAko ordezkariek euskararen aldeko adierazpen bateratua irakurri dute gaur Gasteizen.
2021/11/20 - 17:06
''Hitzez ekiteko garaia'' lelopean egingo da Euskaraldiaren III. edizioa, 2022ko udazkenean
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da euskararen aldeko ariketa soziala. Ariguneak indartu eta hitzaren bidez euskarak berriro kalea hartzea da helburua.
2021/11/08 - 19:08
Euskarabideak gazteentzako eta haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu, Euskararen Eguna dela eta
Euskara bultzatzeko ekitaldi kulturalak Nafarroako 51 udalerritan egingo dituzte, Gora Gora Fest 2021 izenburupean, azaroaren 5etik abenduaren 12ra bitartean.
2021/11/06 - 16:46
Uler-saioak, 60 ordutan euskarazko oinarrizko esaldiak ulertzeko gai
Soziolinguistika Klusterrak euskara irakasteko garatu duen metodologia berria hainbat euskaltegitan ari dira erabiltzen, eta emaitza oso onak ematen ari da. Oinarrizko hiztegia, egiturak eta esaldiak lau hilabetetan barneratzea da helburua.
2021/09/25 - 15:33
Euskararen erabilera bermatuko duen hezkuntza sistemaren sakoneko aldaketa aldarrikatu du Tellituk
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak ohartarazi du, euskararen ezagutzak ez duela bermatzen erabilera eta kalitatea. Horregatik, lehenbailehen eredua errotik aldatzea proposatu du. Mungian egin ditu adierazpenok, ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian.
2021/05/30 - 18:22
Euskararen aldeko mezuak munduan barrena bilduta, Kutxabira iritsi da helmugara
'Bizi gira... kutxa bira!' lelopean, martxoaren 20an Argentinan abiatu zen eta, 70 udalerritik igaro ostean, gaur amaitu da Seguran. Harrera beroa egin diote segurarrek.
2021/05/22 - 15:45
Euskararen aldeko borrokan "eragileen arteko batasuna" aldarrikatu du Kontseiluak
Eragile sozial, sindikal eta politikoei dei egin die Paul Bilbaok, euskarekin lotutako gaietan auzitegietatik heltzen ari diren epaiei aurre egiteko. "Atzerapauso" handiak etor daitezkeela esan du.
2021/05/22 - 09:35
Bilbao: "Euskararen markoa blindatu behar dugu, epai gehiago nahi ez baditugu"
Auzitegiek euskararen inguruan aspaldi hartuta duten norabidea berretsi baino ez du egin Irungo Udalera iritsi den epaiak, Euskalgintzaren Kontseiluaren ustez. Gaur, bilkura deitu dute hori salatzeko.
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2020/12/06 - 08:18
Zer topatuko dugu Durangoko Azokaren 3. egunean?
Musikak protagonismoa hartuko du, beste behin, Durangoko Azokaren 3. egunean, baina bestelako kontuek ere izango dute txoko bat gaur.
2020/12/03 - 22:06
''Pyrogenia'' ikuskizunarekin ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna Gasteizen
Ama Zuriaren plazan izan da. Suarekin eta argiarekin jolasean aritu dira. “Zirkoloretsua” zirku konpainiaren eskutik, suzko malabar eta efektu pirotekniko ugari ikusi dira.
2020/12/03 - 16:25
179.780 lagunek hartu dute parte Euskaraldian
Parte-hartzaileen % 77k ahobizi gisa eman dute izena, eta % 23k belarriprest moduan. Euskara bultzatzeko ariketa soziala ostiral honetan amaituko da.
2020/12/03 - 16:24
Euskaraz idatzitako XVI. mende hasierako maitasun poema bat aurkitu dute
"Garrantzi handiko" aurkikuntza da, euskara arkaikoan idatzitako garai hartako oso testu gutxi daudelako eta, horrenbestez, "zaharrenetakoa izan litekeelako".
2020/12/03 - 12:41
Hizkuntza aniztasunaren aldeko ez legezko proposamena aurkeztu dute 10 alderdik
Hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten hainbat eragilek, tartean Kontseiluak, "sei konpromiso" hartzeko eskatu zieten taldeoi, eta gaur, Euskararen Egunean, aurkeztu dute proposamena Kongresuan.
2020/12/02 - 15:28
Urkullu: "Euskara ezinbesteko bidelaguna da egoera zailetatik ateratzeko"
"Munduko hiritar egiten gaitu euskarak. Aurrera egiten laguntzen digu", esan du lehendakariak Euskararen Egunaren kariaz erakunde ezberdinek adostutako adierazpen instituzionalaren irakurketan.
2020/11/21 - 09:57
Lutxo Egia: 'Eguneroko jardunean eraikitzen da euskalduna'
Euskalduna jaio ez, eraiki egiten da, idazle bilbotarraren iritziz. Egunero, hizkuntzaren inguruan sortutako gatazketan hiztunak hartzen duen jarrera erabakigarria da eraikuntza prozesu horretan.